1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea.
1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

Diosala

 

Tauer'tar Norberta

 

(Praga'ko euzkeltzale bategandik)

 

Amerika'tik berri pozgarri bat eldu zait. Egun batzuek dirala Mexiko'ko EUZKO DEYA'ren bidez jakin det, Guatemala'n bizi diren euskaldun abertzale zintzoak, Zaitegi ta Plazaola Jokin Jauna buru delarik, EUSKO-GOGOA izena duen euskel-aldizkingi berri bat sortzea erabaki dutela.

        Euzkaltzale sutsua naizelarik, berri au atsegin aundirekin irakurri det eta aldizkingi berri oni biotz-biotzez agur beroa egiten ta aren euskeraren aldezko ekinaldirako zorion osoa opa diot.

        Aldizkingi onen asmoa bikain-bikaiña da, noski: España'ko guda ikaragarriaren ondoren, atzerrietan an eta emen barreiatutako euzkel-idazleak batetaratu, ta aiei bide-eman, aien lanak argitaratzeko, eta, onela galtzeko zorian dagoen gure euskera maite-maitea bizkortzeko.

        Nere ustez, asmo eder au garrantzi aundikoa da euskotarrentzat, baita ere aien aberriaren etorkizunarentzat. Euskera bada dudarik gabe euskal-abendaren zeingi argiena eta eusko-jakintza bereziaren oñarri bakarra. Orregatik, bear-bearrezkoa da Euzkadi'ren nortasuna zaitzeko. Ez aztu, euskera iges ezkero, joango dira betiko Euskalerriaren oitura garbi ta jatorrak, galduko dira kantu zoragarriak ta sinismen bizia. Itz batez, euskera ilko bada, ilko da gure Euskalerri maite-maitea ere.

        Beraz, euskotar guziak, eta bereziki euskel-idazleak beartzen dira, begirune guzia aien eleari zuzentzera. Ziur nago, aldizkingi berri au lan ona egingo duela elburu au lortzeko.

        Gora euskera!

 

Praga'tik (Txekoslobakia), 1950'gko Ilbeltzaren lenengoan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.