Zerrendak
Ander Garziarena
Bohumil Hrabal,
Bodas en casa, Destino.
Barojaren gisara, ganbarako tresna zahar guztiak pilatzen zituen txekiarrak nobelan barrena: bizitza pusketak, osaba jostalariaren xelebrekeriak, naziek eta horien ondokoek zapuztutako itxaropenak... Barre algara eta itolarria elkarren auzo dabiltza Hrabalen literaturgintzan. Era berean, Kafka, Hasek edo Rabelaisen kutsua.
Oraingo honetan ikuspuntua da berezitasun nabarmenena: egilearen ordez, haren emaztea omen dugu narratzaile. Liburu honekin zaletuz gero, Destino argitaletxean bertan aurki daiteke Bohumilen ia sail osoa, Monika Zgustovák gazteleratua. Hrabalekin asetzea ez da erraza, halere.
Elías Canetti,
La lengua absuelta, Muchnik.
Hrabal ez ezik, Canetti bera ere austriar inperioaren seme berantiarra zen. Europa zabala hara eta hona zeharkatu zuen judu eleaniztun honek eta bere lanak XX. mendeko ezbehar nagusien lekuko gogoangarriak dira. Autobiografiak beste bi ale ditu honen atzetik: La antorcha al oído eta El juego de ojos. Bere ibilien artean, biziro estimatzen zituen Canettik gogoeta motz epigramatikoak: "Todo prejuicio se configura a partir de otro prejuicio, y los prejuicios más frecuentes son los que emanan de sus opuestos".
Tullio Pericoli,
Woody, Freud y otros, Lumen.
Irudigile italiar honen liburuan kulturaren aitapontekoen karikatura bikainak ageri dira: Bach, Leopardi, Stevenson, Proust, Eliot, Kafka, Pessoa, Kundera... Marrazki apain horietan literatur kritiko askok baino zehatzago jo du Pelicolik.
Helmuth Karasek,
Bolly Wilder. Nadie es perfecto, Grijalbo.
"Del mismo modo que todo el mundo odia a Estados Unidos, todo Estados Unidos odia a Hollywood. Existe el profundo prejuicio de que todos nosotros somos tipos superficiales que ganamos diez mil dólares a la semana y que no pagamos impuestos; que nos tiramos a todas las chicas; que tenemos piscinas dentro y fuera de las casas; que tenemos profesores en casa que dan clase a nuestros hijos de cómo subirse a los árboles; que cada uno de nosotros tiene dieciséis criados y que todos conducimos un Masserati. Pues sí, todo eso es verdad. ¡Aunque os muráis de envidia!".
William Holdenen esanean, bizar laban zorrotzak bizi dira Wilder zuzendariaren garunetan (a mind full of razor blades). Zinegile austriarrak eta Helmuth Karasek zine kritikoak erdibana egindako biografia. Some like it hot edo The apartment bezain atsegina ia.
|