Berbako gizon zintzoa
Emongo neuskizuz, bai. Gustora emon ere
hogei mila pezeta. Gero atzera emotekotan, pozik emongo neuskizuz. Baina ze
segurantza daukat horretarako?
Gizon zintzo baten berbea.
Bueno! Konforme. Ekarri egidazu, ba, lehenengo gizon zintzo hori, ta gero emongo deutsudaz hogei mila pezetok.
© Mikel Zarate