Kuadru abstraktoak

 
Pintura erakusketa bat dago Margo erakustetxean.

        Kandido Txapuza pintorearen kuadruak dira.

        Kuadru abstraktoak gehienenak.

        Hantxe dago Txapuza bera ere, lagun talde bati bere kuadruen esanahia azaltzen.

        —Bai, jakina. Gu holako kuadru abstraktoak ikusten ohitu barik gagoz, ta ez doguz ulertzen. Ez jakuz atsegingarri ere egiten —dino Txapuzak.

        —Mesedez, Txapuza jauna! —esaten deutso andra batek.

        —Mesederik gabe. Bai —Txapuzak harro-harro.

        —Zer esan nahi du kuadru honek?

        —Kuadru horrek? Bai. Oraintxe esango deutsut. Hara: Landa bat eta behi batzuk margotu gura izan nituen kuadru hau egiterakoan.

        —Baina hor ez da agiri bedarrik?

        —Jakina ez dagoena bedarrik, behiek jan dabe ta.

        —Baina behirik ere dot ikusten nik.

        Zelan ikusiko dozuz, ba, andra! Bedarrik ez dagoen lekuan ez da behirik egoten.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia