Gorreria

 
Bilbo zaharreko taberna zahar baten dagoz zahartxo bi. Mahaian jarrita, eztul eta eztul. Orma bat baino gorragoak dira.

        —Zer ordu ete dogu?

        —Euria geratu barik. Hau da denpora modua!

        —Bai, denpora asko emon dogu hemen igarri barik.

        —Hiru-lau egun daroaz bardin-bardin.

        —Beranduago dela uste izan dot.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia