«Hablar hablo poco, pero...»
Bilboko Hastagero kalean. Agurital liburu
dendan. Berrogei ta hamar urte inguruko andra bat. Liburu dendaren jabea dela
dirudi.
Euskal idazle bat sartu da dendara. Liburuak ikusten ari da.
Zu, mesedez!
Sí.
Liburu hau al da azkenengo agertu den barregarri hori?
Es un poco caro, pero dicen que es muy bueno. Seiscientas treinta pesetas.
Ez, ez noa erostera. Jakiteko bakarrik izan da.
Ahora mismo se lo envuelvo. Hablar hablo poco, pero entender entiendo todo. ¡Cómo me gustaría hablar el euskera como usted!
© Mikel Zarate