Basamortuko robotak

 

Gaua zen.

        Basamortuan zeuden robot bi. Bakartade izugarrian.

        Estu ta larri zeuden, bata itsuturik, bestea ankarik gabe.

        Ikusi ezinik, ibili ezinik, geldi zeuden, eta oiuka, eta aserre bizitan, eta eztabaidaka.

        —Begibako! —esaten zion ankamotzak itsuari.

        —Ankamotz! —esaten zion itsuak ankamotzari.

        Aizea agertu zen, halakoren baten, nonbaitetik. Eta laztandu egin zituen robot biak, eta abesti gozo bat kantatu zien maitekiro, aserretuok adiskidetu nahirik:

              — «Egin ahalegin!

                    Aurrera,

                    au zure begiekin,

                    zu honen ankekin...».

        Geldi zeuden, hala ere, robot biak. Geldi-geldi. Baina aserre bizitan eta eztabaidaka... Eta geldi egon ziren geroago ere ordu askotan, egun askotan, urte askotan... Eta ugerrak jan zituen. Erdoitu egin ziren. Ezereztu.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipui antzeko" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia