Lore bi zimeldu ziren
Beherantz
zetozen,
aldaparen
bizkarrean
tximistaren
zorabioan,
kotxearen
txanelan,
buelta ta
errebuelten
uhainetan,
bihurgunerik
bihurgune,
ezkonberri
maiteminduen
zoroaren
ametsezko
kardantxiloen
txiruliru
koloretsuen
hegoetan
abiadan,
sugelandare
urdurien
antzera,
maitasun
gozoaren
berotan,
igurtzika
ta besarka
beherantz,
haizearen
eta hautsaren
bihotzetik,
baterantz,
besterantz,
beheak behera,
maitasun
gaztearen
pozezko
musua...
o
d
o du
l l
et a zen
an g
e
t
a
bide bazterrean
lore bi
zimeldu ziren |
© Mikel Zarate