Berdintasun ezberdina

 

Nagiak atera

ta burua gora,

jaiki da

baserriko

egunaren

despertadora.

Eta Europako

haizearen

uhainetan,

gizonen

belarrietan

sartu da

oilanden

sultanaren

kantu ozena.

Ta kukurruku,

ta «quiquiriquí»,

ta «cocorico»,

ta «kikeriki»,

ta...,

goizeko

hitz gabeko

kantu berdina...,

ezberdina

bihurtu da,

bat batetan,

gizonen

belarrietan.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Higidura berdez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia