Erregenez

 

Egin lo, pitxin,

amatxorekin.

 

Etorriko dira,

etorriko,

erregeak

gamelu gainetan.

Utziko dituzte,

utziko,

jostailuak

oinetakoetan.

 

Egin lo, pitxin,

amatxorekin.

 

Ikusiko dituzu,

ikusiko.

guztiak

egun argitan.

Poztuko gara,

poztuko,

zureak

zure pozetan.

 

Egin lo, pitxin,

amatxorekin.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Etorriaren zorabioz" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia