Panpina
Ustela aldizkaria
1975eko urtarrilean sortu zuten Bernardo Atxagak eta Koldo Izagirrek.
Bi zenbaki gehiago izan zituen ondoren: Zorion Ustela eta Mermelada
Ustela (biak 1976an). Aldizkaria amatatu zen, baina Ustela izenak
jarraitu zuen, 1977ko martxoan Koldo Izagirrek eta Joxemari Olaizolak
Ustela Saila argitaletxea abian jarrita. Zazpi urtetan 19 liburu kaleratu
zituzten, denak berriak, Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako
nobelaren bigarren argitalpena izan ezik. Ustela Sailak hamabi idazleren
estreinako liburuak plazaratu zituen: Joxe Austin Arrieta, Juan Inazio
Garmendia, Jon Casenave, Mattin Larzabal, Pello Lizarralde, Maripi Solbes,
Gabriel Korta, Daniel Garbizu, Alex Azkue, Jose Luis Otamendi, Rafa Egiguren,
Jon Iñaki Lasa.
|
1. Oinaze Zaharrera.
Koldo Izagirre |