POST TENEBRAS SPERO LUCEM
Jose Manterola

Euskal-Erria, 1884

 

V

 

(Lau hoek batean). 

 

                      Ama!!

 

Bedeinka, Jauna,

Zure ahaltsutasuna,

Argitu duena gaur

Honelako eguna,

Jaio-azirik gudatik

Etsai batasuna,

Negar saminetatik

Zoriontasuna.

 

Hemen gaitu guztiak,

Ama txit maitea,

Jakinik bakartasun

Berorren tristea,

Gatoz berorren penak

Kontsolatutzera,

Ta oraindainoko kulpak

Gaurtik garbitzera.

 

Iloba gazte honek

Digu emon berrixa,

Azpaldixan dagola

Gaiso eta erixa,

Ta entzun dogun bezela

Erdu gara honara

Jausi nahiean danak

Bere besotara.

 

Geure Ama ametia

Hemen gagos denak

Arintuteko oro

Senti deusun penak;

Hemen daukezu zere

Alabetxo Araua

Bere ahizpe guziez

Gaur oro batua.

 

Parka nazazu baldin

Noizpatt banatua

Ibili banaz zutaz

Ama mattatua,

Hemen naukazu orain

Oso damutua,

Izan nahirik euskaldun

Zure dinakua.

 

Akaba ditez orain,

Ama, zeuzkan penak;

Hemen arkitzen gera

Bere ondoan denak,

Eta ingurutua

Bere ilobatxoaz

Aurreruntz biziko da

Pozkida osoaz.

 

Ume maite nereak,

Horla nahi det bizi,

Zuen artean beti

Nahi nintzake ikusi    

Ez dakizute zuek

Zeinen dan tristea

Ama batentzat beti

Bakar arkitzea,

Zenbait negar egin det

Aspaldi honetan,

Zenbait malko ikusi da

Nere begietan,

Zabiltztela jakinik,

Ai! zuen artean

Nahaspil hilgarri eta

Guda gogorrean.

 

Amatxo, utzi bezazki

Oroitz hain tristiak,

Pentsatuaz bakarrik

Gauza pozgarriak      

Ez gaitu hemen ikusten

Denak bat eginik,

Noizbaitko etsaigo txarrak

Oso ta oro ahazturik?

 

Bai, Donosti polit ta

Maitea, ikusten det

Ta ikusi ta ere ia

Ezin sinistu det;

Bainan oraindik ere

Ez zerate denak

Gaur nere ondora etorri

Pozez zeraztenak.

 

Ezetz!

 

        Zer dio, Ama?

Danak ez gera hemen?

 

Ez, ez, gaiso nereak....

Ez zerate oroitzen…?

 

Ez nas erorten…        

 

                            Ez ta

neu ere…       

 

             Ta ni ere ez.

 

Esan bezaigu, Ama,

Ez gaitza euki kezkez…

 

Hemen non dituzute,

Ai, desoroituak!

Esan, non dituzute,

Ahizpa Franzikuak?

 

Ai bai!

 

           Hala da, ene!

 

Ez ginan oroitzen.

 

Ordea Ama bat ez da

Hain errez ahaztutzen!

Uste dezute haiek,

Nahiz Frantzira ezkondu

Nereak ez dirala?

 

Ez, ez, arrazoi du!

Ta ez naiz batere harritzen

Nahitasun honetzaz,

Bada Ama bat ez da inoiz

Ahaztutzen umetzaz.

 

Zuek bezela haiek

Dirade nereak,

Bai, zuek bezelaxe

Euskaldun umeak,

Izanik danak berdin

Munduan neretzat

Zazpi alaba maite

Eta zazpiak bat.

Hargatik nahi zinduzket

Ikusi baturik,

Senideak bezela

Denak maitaturik

Eta poz handiena

Gaurko egunean

Arkitzea litzake

Zazpien artean.

 

Oraintxe bertan, Ama,

Joango naiz ni bila

Eta desio hori

Konplitu dedila,

Bada seguru nago,

Hauxe jakitean,

Etorriko dirala

Hirurak airean.

 

Zoaz, bai, zoaz laster,

Kutuntxo maitea

Ia betetzen dezun

Kutizi nerea;

Zoaz arin, ta arin

Atozia honera

Bada zai gaude hemen

Zure etorrera.

 

Berehalaxe hemen naiz,

Amatxo nerea,

Adio, aurki arte.

 

Adio maitea.

 

Oraintxen, Ama Euskera

Ni ere banua,

Bada uzten zaitut hemen

Ongi lagundua;

Txit laster emango det

Berriz jira honera

Gaur zelebra dezagun

Umeen bilera.

 

Zoaz Jainkoarekin,

Aitor, ta atoz bizi,

Bada gaur nere ondoan

Nahi zaitut ikusi.

 

POST TENEBRAS SPERO LUCEM
Jose Manterola

Euskal-Erria, 1884