AITA LARRAMENDI HILEZKORRARI BERE JAIOTZAREN BIGARREN EHUNKIDAN
Pepe Artola

1890
armiarma.eus, 2016

 

Ama maiteak kolkoan daukan haur bereari

dion bezela hizkuntz berea erakutsitzen,

modu berean euskaldun leial on guztiari

digu, bai!, Aita on, Larramendik adiazitzen;

 

hain nahitasuna izanik euskal hizkera onari,

bestez kutsutzen ere ez digu inoiz utzitzen,

gogor ekinik sustraietatik pin euskerari

begietara digu hiztegi on bat ipintzen.

 

Zerutik ihintza sortzen dan gisan lorietara

emanik bere atsegin gozo eztitsua

hala berean Euskal Herriko semeetara

 

banatu zuen bere hiztegi hain dontsua

zeina sarturik ihintza bezela bihotzetara

arkitzen degun paregabeko hitz gozua.

 

AITA LARRAMENDI HILEZKORRARI BERE JAIOTZAREN BIGARREN EHUNKIDAN
Pepe Artola

1890
armiarma.eus, 2016