LARRAMENDIRI, LORA BAT
Felipe Arrese Beitia

1890
armiarma.eus, 2016

 

Ur zelaietan doian ontziak ez dau bidean

Lorratzik eiten nundik joan zan igarteko;

Ez arranoak, airetan zehar dabilenean,

Ezaugarririk gure begiak ikusteko.

 

Beti betiko hil jakun iaz, lehengo egunean,

Bera legetxe aurten jaio da amaitzeko;

Urteak bere doaz geriza doian antzean

Ezer ezera danak guztiak bihurtzeko.

 

Jaio danakaz baina hau ez da beti gertetan,

Umantek iraun ohi dabe haitzok legez zuti;

Euren gomuta mundua mundu ez da ahazketan,

 

Euren egintzak direalako beti bizi.

¡O! Larramendi, zarealako umant benetan,

Zure gloriai lora hau nahi deutset nik egotzi.

 

LARRAMENDIRI, LORA BAT
Felipe Arrese Beitia

1890
armiarma.eus, 2016