A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016

 

BUKAERA

 

      Hil zan A. Larramendi, igo zan, hegatu zan betiko gozotasunezko tokira. Bere heriotza esana eta kantatua izan zan izkribu eder eta bertso lirainetan; iraun zuen kanta soinuak egun batzuetan, baina laster amaitu ziran azkenengo oihartzunak eta dena geratu zan isiltasun eskergabean.

      Gaur, edozeinek tailuntza (Estatua) bat daukan denboran, A. Larramendik ez dauka harri kaskar bat esaten «Hemen jaio zan euskaldun argidotar bat», eta gutxi dira dakitenak non jaio eta hil zan.

      Baina, zer dio? Bizi dan artean herriaren maitale bat, bizi dan artean euskerazale bat, bizi dan artean euskaldun benetako bat, ez da ahaztuko A. Larramendiren izena, A. Larramendiren izena izango da maitatua eta bedeinkatua.

 

A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016