A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016

 

BEATI MORTUI QUI IN DOMINO MORIUNTU

 

      Bere lanetara gehien emana zegoanean Jaungoikoaren gloriarako, igarri zuan deitzen ziola Jaun letartiak neke, samintasun, nahigabe eta eramankizun guztien saria hartzera; igarri zuan aldean zeukala heriotzako ordua.

      Ordu honen zai nola zegoan aspaldian, eman ziozkan eskerrak Jesusen Bihotz txit santuari, zeinen maitatia izan zan beti, eta gertatu zan behar bezela, justuak gertatzen diran bake santuarekin.

      Inguratu zuten malkotsu eta estutuak etxeko guztiek, eta danen erdian A. Cardaberaz eta Mendizabal adiskideek laguntzen ziotela, eta baita ere inolaz zeruetako aingeruek, bere mingainetan erregu labur eta gozoak zirala Jesus eta Mariarentzat eman zion bere arima Egileari 1766ko hilbeltzaren 28an.

      Hil zan jakindun izugarri hau, hitz liraineko gizona, gudalari garaitezgarria (Invencible), euskal seme argidotarra, herriaren maitale bizia, euskerazaleen argia, A. Larramendi goianta (Gigante) Jesusen Lagundiko eta Gipuzkoako doakundea (Gloria) 76 urte zituala, zeintzuetatik igaro zituan 59 Jesusen Lagundian.

      Zorionekoak azken orduan bere bitzitza guztian jardun dutenak gudaken arimako etsaiak azpiratzeko! Zorionekoak azken orduan Jaungoikoak emantako bizitza dana igaro dutenak gatazkatzen Jaunaren alde, egiagatik, sorterriaren onerako! Zorionekoa zu, Aita Larramendi  bizi izan zinana arima bertutez apaintzen, Jaungoikoa maitatzen! O! Zer baketsua dan, zer gauza gozoa dan heriotza, epaia eman behar duana bera maitatzen bizi izan danarentzat! Beati mortui qui in Domino moriuntur.

 

A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016