A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016

 

BERTUTEAK

 

      Gai honetan bidakinez (De paso) zerbait esan degu. Orain utzi zaiogun hitza bere ondoan bizi izan zan lagun edo adiskide Loiolako esan degun eskuzkribuaren egileari.

      Erderatikan bihurtzen det: «Ez det ikusi gizon bat jakintsu eta arnasatsuagorik, eta bide batez umil eta makurragorikan. Mila bider aditu nion esaten zileikinde (Moral) eta gomarako (Prudencia) gauzetan:     «Nik zer dakit gauza honetan?» Eta hala ere ez zuan utziko erantzuera eman gabe eta ematen zuan mugan zuzenkiro, zirudiala esonde (Consejo) oneko aingerua. Inoiz amaitzen zuan honela: «Zer egin zuan berorrek?» edo «Zer egitera eta erabakitzera dihoa?», eta aditurik erantzuera, azkentzen zuan esanarekin bai edo ez txit egoki. Beste batzuetan: «Hau bai, bestea ez», edo «Egin bedi onelako gauza», ezin hobeto erabaki zitekean gisara.

      Behin ere ez zekian gaizki esaten, ezta bide eman eta irainatuta ere. Bere mingain garbian S. Antonio bat zirudien. Nik ez det mingain honen berdinikan ikusi eta egongo balitzake denbora joanda galdu gabea eta berrira ere, neri ez liket indar handirik eta txikirik egingo, zergatik mirari handiagoak ikusi ditut bera eta jabeagan. Hau bera diot bere bihotz eta buruagatikan.

      Ikusi nuan menegintzen (Obedecer) gozoro nagusi zahar eta urdurituai gauza txit gaitz eta estuetan, behinere arrengura eta mingostasunik erakutsi gabe.

      Ikusi nuan, egonikan txit irainatua (Ofendido), gizon ezagun bat iraindutzat zegoana arrenberritzen (Instar) eta estutzen hitz hauekin, zeintzuen eramailea ni izan nintzan: «Eskatzen diot Jesukristogatik aditu dezaidala eta hartu dizkiola berorren oniritziko dakirasak (Testigos) eta ez det esango gehiago:          Jauna, nator askitoa (Satisfaccion) ematera eta eskatzera

      danoen aurrean barkazioa berori keixatzen duan edo besteak dioten irainagatik, nahiz egiak nahiz gezurrak izan. Barkatu bezait, D Jauna, Jaungoikoaren amodioagatik, eta ken dezagun zer esana herritikan». Hau onela egin zan, baina ezer ez zan aurreratu berriz erakiztzea (Desairar) baizik. Hala ere juramentua egin nezake A. Larramendik hitz bat ez zuala atera eta geratu zala irribarrez.

      Beste gauza guztietan baino hobeki erakutsi zuan A. Larramendik bere donedea (Religiosidad) arimaren alaiera, errazkidea (Docilidad), umiltasuna eta beste bertuteak, bere izkribuakin gertatu zitzaiozkan gauzetan.

      Egintza asko luzaroko denborak kostatu zizaiozkan, batez ere batzuk, jakin zabal eta lan handikoak, eta beste batzuk denbora neurtu eta aldegoi (Circunstancia) estuetan eginak. Denak ziran bere aditzan sortu eta kopetako izerdiakin eginak; eta norberaren egintzak, egileak sortu eta atera dituan gauzak, maitatzen dira gurasoek beren umeak bezela; askozaz gehiago oraindik, zergatik bitartzen diran izen onaren begirunea, onorearena, omenarena, eta beste honelakoak.

      Halaz guztiaz ere bere jakin zabal eta ziadiaren apainduriagatik, bere argiakoatik denbora haietako goiante bezela ezagutua izan behar zuan eta askogandikan izan zan gizon handi honek, menpetu zituan egintzak eta berakin aditza, borondatea, ontasun eta onorea adiskide eta etsaiai, donedeari (Religion) eta ganutzari (Siglo) arrazoiari eta arrazoi gabeari. Egoitzako arrazoiari eta beste batzuei, iritaraua (Politica) edo dierrikuai (Nacion), denborakoai, gaiztakerikoai, gizonen axolgabe eta irizpenai, gizon handi, txiki, bitarteko, eta noaski nano  eta badaezpadakoai, aditzen ez zatenai eta grinadunai; eramanikan amaigabeko pazientzia eta umant baten beregandearekin bere eskuzkribu batzuk tildatu eta hobetutzea, beste batzuk berandutu eta alferrik galtzea, eta asko, onenak beharbada, bizirik lurperatzea. Zeinek ikusi zuan aldaezgarritzen horregatikan? Edo, non aditu zitzaion gaizki esan edo keixa bat, txist bat gauza hain mainati eta sentikorrean, behinik behin azkenengo hamabost urte hoetan?»

      Ikusi genezake gauza honen gainean A. Fitak diona (Galeria de jesuitas ilustres, Madrid 1880), baina zer gehiago esan genezake gizon baten doainditzan?

 

A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016