A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016

 

A. LARRAMENDIREN IZKRIBU-LANAK

 

      Toki estuak ziran gizon garai honentzat ikasleku eta sermoitegiko neurriak: bere izena ez zan kabitzen Salamancan, ez zan kabitzen Espainian; bere jakintasuna ezin zitekean gorde; Jaungoikoak eman zion munduaren onerako eta munduaren onerako behegoitetu (Invertir) behar zan.

      Hala, Salamancan zegoalarik, izkribatu zuan liburu eder bat izendatzen zuana:

      1. Tractatus de controversis divina gratis adversus jansenistas. Lan honetan erakusten du egileak jainkokindean sakontasuna, ziadi izugarria eta eralde indar bizikoak Franziako Jansenio Quesnel eta Febroniotar fedatsai berrien kontra (Vidas de algunos varones ilustres de la Compañia de Jesus). Urrikaltzekoa da liburu bikain hau ez argitaratzea fedatsai hoek  ainbeste gaitz egin baino lehen munduan! (Lan hau eta hurrengo bostak argitaratu gabe dirade oraindik).

      Hara beste latinez eginak.

      2. De sistemate scholastico scholarum catholicarum, non egiten duan ahalegin guztia elkartzeko adiskidero            katolikoen eskolak, bere gauza guztietan ikusten dan ziurrera eta egokeria handiarekin. Liburu onen gaia, dio A. Fitak, izan liteke «Behar diran gauzetan batasuna, dudakoetan pairua (Moderacion), danetan karidadea».

      3. Fides greca galorum, frantzes fedatsaien kontra.

      4. Beste izena ez dakigun bat dierri hartako estuzaleen iritzi berrien kontra.

      5. Concordia phisicae proedeterminationis ac scienciae medicae.

      6. De gratia supcienti et efficaci excerpta, el P. Gabriele Daniele.

      7. De Constitutivo diviniae libertatis.

      Erderaz egin dituanetatik ezagutzen ditugu:

      1. Antigüedad y universalidad del bascuence en España. Granadako dukeai donkitua. Hau da Larramendiren lehenengo egintza txit ona.

      2. Discurso histórico sobre la antigua famosa Cantabria; cuestión decidida si las provincias de Bizcaia, Guipuzcoa y Alava estuvieron comprendidas en la antigua Cantabria.

      3. Corografia, o descripcion general de la muy noble y muy leal provincia de Guipuzcoa. Hemen argitzen du Gipuzkoako kondaira eta ziazaltzen (Describir) du probintzia guztia, ibaiak eta itsasoa, balraren arrantza, iturriak, haizea, mendiak, bideak, uztak, sua, burnitegiak, huri eta baserria, erondea (Gobierno) batzarrak, ekautuak (Diputados) herrien anaikadeak, uritzailea (Gobernador), eleizgizonak, serorak, donedea (Religion), Gipuzkoako leinargia, leinargi akiatua eta Ahaide nagusiak, Gipuzkoatarren gorputz eder, alaidetasun, ziadi eta grinak, ondasunak eta bizimoduak; Caracasko Laguntza Erregezkoa, jantzi berriak, hobiratzeko ohiturak, jaiak, jostaetak, tanbolin-dantzak, euskeraren hitzera danak; bukatzen duala ekadoiez (Merecidamente) doanditzen Gipuzkoako semea. Liburu honetan gehien ikusten da A. Larramendik bere herriari zion maitasun handia.

      4. Araua (Reglas) edo neurkida argi, zuzen eta santuak berak aukeratu eta zaintu zituan mojentzat eginak.

      5. Nueva demostracion del derecho de Vergara, S. Martin erri onetakoa zala eskudatzen.

      6. Notas al manifiesto de Beasain, gauza honen gainean. (Vidas de algunos esclarecidos varones de la Compañia de Jesus-en egileak dudan paratzen du lan   bi hauek A. Larramendirenak diran edo ez).

      7. Disertaciones y dudas sobre las obras de Maians, de los diaristas matritenses, etc.

      8. Conferencias curiosas, politicas, legales y morales sobre los fueros  de la M. N. y M. L. Provincia de Guipuzcoa.

      9. Ezin kontatu ahala liburu txiki: (On Juan Ernesto Delmas-ek beste A. Larramendiren eskutitz, liburu  zati eta paper   askoren berriak ematen ditu Euskal-Erria-ren VI garren liburuko 305, 306 eta 307 orrialdeetan).

      Euskeraz:

      1. A. Astete-ren dotrina, euskerara bihurtua.

      2. A. Mendibururi izkribatu zion eskutitz txit bikain bat.

      3. Eleizako Erakasle haundi S. Agustinen doanditza. (Dohanditza hau ez dakigu ziur non esana den. Ote zan diote Azpeitian, Mutrikun, Mendaron, Plazenzian edo Hernanin, leku hoetan S. Agustinen alabak diralako. S. Franziskoren seme A. Ignazio Egiak du Aranzazu edo Zarauzen lan honen lehenengo ezkuzkribua).

 

A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016