A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016

 

A. LARRAMENDI LOIOLAN

 

      Erreginaren eraitorle izatea utzi zuanean, nola makal samar sentitzen zan, bidaldu zuten nagusiak Loiolara. Zer atsegintsua etorriko zan A. Larramendi utzirikan Erdalerria Euskal Herriagatik, utzirikan munduko bizitza bakartasun santuagatik, utzirikan erreginaren jauregia A. Inazio santuaren jaiotetxeagatik!

      Baina ez zan etorri bere nekeetan atseden bat egitera. Jarraitu zuan autorrerako sakramentuaren bitartez kristauak zuzenbidetzen, Loiolan eta probintzia guztiko herrietan bere hitz lirainaren bitartez Jaungoikoarentzat arimak irabazten, megopeko (Espiritu) ekersiaren (Ejercicio) bitartez kontzientziak adrastutzen, bizi izan zan arte guztian. Eta dena Jaungoikoaren dohakunde edo gloria gehiagorako, Jesusen Lagundiko banderan hain ederkiro izkribatuta dagoan bezela.

      Baita ere denbora honetan izkribatu zituan liburutxo batzuk Espainiako dierria (Nacion) ordurako nahastutzen hasi ziran fedatsaien (Hereje) kontra, denbora honetan eduki zuan eskutitzen eranzukida (Correspondencia) handia leku askotako jakintsuakin; denbora honetan hartu zuan Frantzia eta Italiatik etorri ziran beste batzuen ikustimena (Visita).

 

A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016