A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016

 

SARBERRIA ETA IKASLE JESUSEN LAGUNDIAN

 

      Bilboko ikaslekuan lehenengo pausoak eman ta bereala biraldu zuten nagusiak Bilagarzia esaten zaion Gaztelerriko bedoitegira, (Noviciado) nun jarraitu zuan munduko hautsa kendurikan, apaintzen bere arima bertute guztiakin. Handikan joan zan Medina de Kanpo izena duan herrira arantegiak (Artes) eta egokindea (Filosofia) ikastera. Leku hauetan ikasi zuan isiltasuna, menegindea, (Obediencia) orazioa, nor bere burua ukatzea; leku hauetan erakutsi zuan jakintza mota guztietan gaiera, gailurtzen zala ikaslerik onenen artean; baina ezkutatzen zuala bere jakinde guztia modestiako jantzi hain onirizgarriarekin.

      Gerora joan zan Jainkokindea (Teologia) ikastera Salamankako ikasleku izen handikora, eta han agertu zituan ostera bere gaikera eta ziadia, eta bertan izan zan ezagutua bere denboretako jainkokindari (Teologo) onenetzat.

      Nola umiltasunean sustrai sakonak egin zituan, ezertan ere ez zan inoiz iduki lagunak baino gehiagotzat, eta ikusi ohi zan eskoletako egarkietan (Disputas) arrazoi sendoakin estutzen, mutututzen zituana, hain atsegintsu eta maltsoa zebilela eskoletatik kanpora.

      Lagun ikasle guztiak baino gehiago zan, bere maisu A. Luis Losadak zionez. Aditzarik handienetakoa, oroitzarbat zan; baina borondate hutsa, onen artean onena, arima eta bihotz handi eta zintzokoa, ahal-gabekoa gauza doilorretarako, gauza onetan gehien egingo zuana bazan ere.

      Nagusiena izanik, beti egiten zuan bere burua azkenengotzat, ezeretzat. Zein egia dan jakintasun benetakoa eta umiltasuna beti egon dirala elkartuak, anaiatuak! Zein ederki ikasi zuan A. Larramendik Jesukristoren esakera hura: Qui se exaltat humiliabitur, qui se humiliat exaltabitur. Horregatik goratu zuan Jaungoikoak, horregatik altxatu behar degu guk ere bere izena, ikusi dezaten mundu guztian.

 

A. LARRAMENDIREN BIZITZAREN BERRI LABUR BAT
Domingo Agirre

Donostiako euskerazko itz-jostaldien batzarreak sariztatua,1890
armiarma.eus, 2016