LARROSA TA LAUZIRI
Jose Elizondo

Eskuizkribua, 1910
Euskal Esnalea, 1913 (Martxoak 30, Apirilak 15 eta 30, Maiatzak 15)
Martin, Mena y Cia-ren Echean, 1913
armiarma.eus, 2015

 

VIII

ZERURA!

 

      Negua da eta ekaitzak haitzak puskatu beharrik harkaitzetan gora eta behera darabil bere arrabots garrantza.

      Ermitatxoaren ormetan txistu dagi haizeak.

      Ez da sumatzen inguruan inor bizirik dagoanik.

      Ezta ermita barruan ere; hilobi itzala baino ilunago dago zaindariaren bizilekua.

      Honako batean oinazturaren garrak, barrua irargituaz, zer zegoan erakutsi zuan.

      Hagaia bezin lerdena, bizmen haritik etenda hilotz dago zaindari zaharra. Alboan soil eta bakar belea dauka, otoi arrena egin nahi balu bezela ¡Kua! esaten duala. Zeinek daki zeruraino joan bazan ere belearen otoia?

      Guk ere otoi egin dezagun sarri, beleak baino hobeto egin gentzake eta.

      Eta ez gaitezen Larrosaren antzera bihurrak izan, Lauziri bezin zinezpetsuak eta bihozberak baizik.

      Hala bedi.

 

LARROSA TA LAUZIRI
Jose Elizondo

Eskuizkribua, 1910
Euskal Esnalea, 1913 (Martxoak 30, Apirilak 15 eta 30, Maiatzak 15)
Martin, Mena y Cia-ren Echean, 1913
armiarma.eus, 2015