www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bi gogorrak
Jean Elizalde, «Zerbitzari»
XX. mendea

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

 

 

  hurrengoa

Jostarazleak

 

                JAUREGI, 60 urthe

                GANIX, 20 urthe

                PIARRES, 25 urthe

                ZERBITZARIA, 40 urthe.

 

OHARTGARRIA.— Ostatu batean doa eskual-jostagailu hau bururen-buru. Ongi litake Jauregi xamar batekin jauntz dadien; Zerbitzaria, ostatuetako zerbitzariak jaunzten diren bezala; Ganix eta Piarres, athorra maunka has, mokanes gorri lana lephoan. Jostarazleek behinere ez lukete ahantzi behar deus ez dela ikusleentzat zozoago eta unhagarriago jostarazlea, itzea iduri, mugitu gabe egotea baino. Higitu behar da, higitu norapeit, mundua irri egiterat ethorria denaz geroz, ase bat ona egin dezan.

 

BILDUMA

 

        Jauregi pegar zahar bat bezen gogorra baita, ez du suhitzat gogor bat baizik nahi. Ganix pilotaria arras gustukoa luke segurki, bainan... ez da gogorra. Hainbertzenarekin buruz-buru egiten dute gure bi gizonek: niholaz ez dute haatik elgar aditzen ahal. Pilotari lagun batek Ganixi bururat ematen dio gogorrarena egin dezan beraz. Baduk hoberik! Hain xuxen arte hortan Jauregi sendatu da eta ez du gehiago etxean gogorrik nahi. Ez dio beraz alaba emanen Ganixi? Ba, palabra ederren ondotik, Piarresek oro antolatu baititu! Ganixen aufak!

Eskual-jostagailu hau Blazy Uztaritzeko jaun apez nausiari eskaintzen dio

EGILEAK

 

  hurrengoa