www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste bertsoak
Pedro Mari Otaņo
1895-1910, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertso guziak, Pedro María Otaño (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1994.

 

 

  hurrengoa

Larraldeko Magdalena

        (1895)

 

Frantzes euskara itzegiten dan

mendi tantaien artean,

Sara deritzan uri kutuna

dago ibartxo batean;

erri leial au edertutzen da

bere kondaira maitean,

irakurriaz edo entzunaz

zer gerta zan jakitean,

milla zazpireun larogei eta

amairugarren urtean.

 

Erri ontako aingerutxo bat

Larraldeko Magdalena

zan, amazazpi urte besterik

oraindik etzitubena,

guraso onak eska lezaken

alabarik leialena;

ikusirikan inguru artan

apaizik etzeguena,

konfesatzeagatikan sartu

zan Españian barrena.

 

Fedeagatik joan ta egondu

zan Naparroako Beran,

an konfesatu eta gaxoa

etxeruntzko etorreran,

Españia ta Frantzia nola

zeuden gudan edo gerran,

katibaturik gelditu zuten

bere lurreko sarreran,

ta koitaduak zion: «Ez dakit

zertan gaizki egin deran!».

 

Arrano tzarren atzaparretan

mantxa gabeko uxua

arkitutzen dan bezela zegon

Magdalenatxo gaxua;

gudari aien agintaria

izanik errukitsua,

esaten zion: «Uka ezazu

gaur eman dezun pausua».

Erantzun zuben: «Ez det egiñgo

nik juramentu faltsua».

 

Ibilli izan balitz bezela

ixpi edo zelatari

aur maite ura, gaitzik beñere

egiñ gabea iñori,

aurkeztu bear izan zioten

Pinet buruzagiari;

onek berela agindu zuben

«Gillotina jaso bedi

eta lepoa kendu bizaio

Magdalena Larralderi».

 

Jesus maiteak guruzpidea

igaro zuben modura,

barkazioa ta naitasuna

banatuaz ingurura,

«Salve, Regina» kantatuaz ta

begiratuaz zerura,

gillotinara igo ta ill zan

zoragarrizko aur ura,

ta aingeruak eraman zuten

santuen bizi-lekura.

 

  hurrengoa