www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zerura nai duenak ar dezaken bide erraza
Joseph Mikelestorena
1751

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: J. Urtzelai Lasaga.

 

   

ZERURA NAI DUENAK
AR DEZAKEN BIDE ERRAZA

 

DON JOSEPH Mikelestorenak agertua,

 

BEHAR BEZALA.

 

Iruñean: Martin Joseph Rada-ren Etxean

 

ONGI BIZITZEKO MODU LABUR-ERRAZAK

 

 

Goiz oroko otoitza

 

        NERE JAUNA, TA Jangoikoa, milla esker, sortu ninzanetik onara, zure eskutik artu ditudan ondasun, ta fabore guziak gatik. Zure izenean nere egun onetako hitz, asmo, gogo, ta lan on guziak. Indazu Jesusen Bihotzeko amorea gatik diranak ongi egiteko grazia. (Nai duenak bere animaren, nai duenak geiena zor dien Purgatoriokoen faboretan ofrezituko ditu.) Jesus maitea, ez dedilla egun onetan bekatuaren loirik nere bihotzean sartu: ala eskatzen dizut zure Bihotzeko amorea gatik. Aita gurea, ta Abe Maria, etc.

        Guztiz garbia zaran, Jesusen Ama maitea, lagun zakizkit egun hau garbiró pasatzen. Iru Abe Maria, etc.

        Nerekin zabilzan Aingeru guardiakoa, nere izeneko, nere debozioko Santu, ea Zeruan arkitzen zarazten guziak, izan zaitezte egun nere lagunzalle onak. Aita gurea, ta Abe Maria, etc.

 

 

GOIZETIK ARRATSERAÑO

egin behar diran, zenbait gauza

 

        Jan otordu, guzietan. Aita gurea, ta Abe Maria, etc. Jesusen Bihotzeko amore penen izenean.

        Ordu-oro Jesusen Ama Birjinari Abe Maria, etc. Irabazten dira berrogei eguneko induljenziak. Abe Maria esan ondoan, esaten ba-da.

        Jesus, maitatzen dut zure Bihotza, eta eskez nago Birjiña Amari, lagun dakidan orain, ta beti.

        Beste berrogei egunekoak irabazten dira ordu oro, eta noiz-nai esatearekin. Jesus maitea, zure Bihotzari non nai, ta nion baño geiago Aldareko Sakramentuan zor diodan, amoreari eranzutea gatik, nai nikezu eman nere bihotz oso osoa.

        Al dezun, egunean, enzunen duzu Meza bat. Ezin bazoazke Elizara, enzungo dituzu gozoz, ta deseoz egun artan munduan ematen diranak.

        Egun oro esain duzu itxekoekin, edo kanpoan bazabilza, bakarrik, Ama Birjinaren Rosario santua.

        Zere Bearri-begiez, zere mingain, ta bihotzaz idukiko duzu, bekatuz loitu ez ditezen, egun guzian kontu.

        Arratsean etzin baño, len ekusiko duzu, zertan, edo nola pasatu dezun eguna: arkitzen ba-duzu, zenbait gauzetan utsegin dezula, eskatuko diozu Jainkoari barkazioa, eta esain dezu Akto Kontriziozkoa gisa onetan.

 

 

KONTRIZIOA

 

        Nere Jesu-Kristo Jauna, Jainko, ta Gizon egiazkoa, nere Kriadore, ta Redentorea zeren ona zaran, ta maite zaitudan gauza guzien gañean, damu dut zu ofendituaz: nai ditut konfesatu nere bekatu guziak, beren okasio, ta bide gastoekin, zure grazia, edo lagunzarekin batean.

        Au esan, edo egin ondoan, eskatuko diozu Birjiña Amari iru Abe Mariarekin, gaua pasatzeko, deusetan utsegin bage, gorde zaitzala Jesusen Bihotzean: ta bihotz-onen amoreak gatik esain duzu, Aita gurea, ta Abe Maria, etc.

 

 

GAÑERAKO DENBORAN

egin behar diranak

 

        Etzaitzu hasterik joain, baruren bat, edo zerbait mortifikazio egin bage. Konfesatuko zara haste oro, amabostetik amabostera, ogeiean, bein, edo beranduenean illetik illera.

        Ez dezazula jai-igandeetan Meza nagusira joan bage utzi. Ez dezazula bezperetara falta, ez ta Rosario santu, edo beste edozein deboziozko lan, edo obretara ere.

        Egun oitan irakurriko dezu zerbait, edo leituko libru onen batean. Irakurzen ez pa-dakizu, irakur-zalleren bati ori zure aitziñean eragiñen diozu.

        Egizu urteoro urteko Konfesio jenerala.

        Okasio gaisto etatik iges egiteko, etsaiaren, ta aragiaren tentazioak garaizeko, ta mundu eroa oiñ pean erabilzeko, ekarriko duzu noizean bein zere gogora, zure bizitza, ta egunak laburrak dirala: zure bizitzan egiten dezun guziaz, il bezain laster, eman behar diozula, deus gordeko etzaion Jainkoari kontu esta, eta arrigarria, ta kontu au ongi ematen

        Ez-pa-dezu, beharko duzula, Jainkoa Jainko den artean, edo beti egosten, ta erretzen egon infernuan.

 

                Edertasun, ondasunak

                lurra bere gauzekin,

                eriotzak uzten ditu

                urraturik ortzekin.

 

                Kontu andi, kontu gogor,

                bekatuen kontua,

                ni zu emateko nago,

                ez non dakit, ez nola.

 

                Kontu hau pasatuko da

                gutiren aitziñean;

                bigarren izugarria

                munduaren aurrean.

 

                Non zabilza, zertako da

                anbat bekatu itsusi?

                Asko da bat, Infernuan

                erretzeko zu beti.

 

                Zure begi loi zikiñak

                Egoin dira lerturik,

                zure zain, eta zure ezurrak,

                su, ta gar biurturik.

 

                Suzko lanzez belarriak,

                bihotza ilzez josirik,

                sabela idukiko dezu

                pozoi, ta azufre egiñik.

 

                Beti tiratuko dizu

                Dragoiak mingañetik:

                arrak eroriko dira

                buru-gorputz guzitik.

 

                Ango suak, ango garrak

                edain dituzu beti:

                milla suge, zapo dira

                mai artako janari.

 

                Odol muñak irakiten,

                ezur zañak urturik,

                aragi guzia egoin da

                ikatz egin, ta errerik.

 

                Otso tzarrak, bas-urdeak

                an ortzak zorrozturik,

                erabillkor zaituzte

                urratu, ta lerturik.

 

 

KONFESATU BAÑO LEN

egin behar diran gauzak

 

        Lenbizikoa: bekatuen kontua ongi ateratzea. Bigarrena bekatuen gañean ziñezko damu, ta urrikimentua artzea, zeren diran Jainko guztiz mitagarri baten kontra egiñak, edo zeren eskua ematen dioten, Jainkoari, Zerua kendu, ta Infernuan beti erretzen idukitzeko, oriek egiten dituena. Irugarrena: ez berriz bekatuetara itzulzeko, ta bekatuen okasio gaistoetatik iges egiteko, egiazko asmo, edo propositu sendo bat artzea.

        Konfesatzera zoazenean ongi begira zazu, zertara zoazen, ta nórekin hitz egitera. Aserretua dadukazun, Jainko andiarekin bakeak egitera zoaz.

        Bere lekuan, ta bere esku guziarekin dadukan Konfesore Jaunarekin hitz egitera zoaz. Hitz egiozu, bada, begi-bihotz humillekin. Ez diezagozula deus ere gorde; guzia dakien Jainkoa begira dago, osoro erraten ba-dituzu zere obenak, eta bihotza damuz, ta proposituz betea dadukazula, guzi guziak barkatzeko, bere hume maite zu egiteko, graziaz, edo doaiez betetzeko, bekatuarekin galdu dituzun ondasun, edo merezimentu guziak itzultzeko, ta sekulan aserretu ez palitzaitzu bezain, zurekin adiskide gelditzeko. Baña erran behar den gauzarík, gordetzen badiozu, leneko bekatu guziekin, ta egiten duzun konfesio gaistoaren kate izugarri batekin loturik utziko zaitu, ta len baño eserreago geldituko da zurekin.

        Ongi artzen den absoluzioak berekin dakartzi, Kristo Jaunak gugatik isuri Zuen, odolaren merezimentuak. Merezimentu oriekin, iturrian ongi beraturikako oiala baño, obeki garbitzen da, behar bezala konfesatzen denaren anima. Konfesatzera zoazenean, egizu kontu, Kristo Jauna ill zen Kalbario Santura zoazela, an eman zuen odol guzia, edo odolaren balioa zere bihotzean artzera, ta dituzun, animako loi guziak kenzera.

 

 

KONFESOREAREN OÑETARA BAÑO LEN

erran behar den, otoitza

 

        Ah, nere Jainko maitea, badakizu, bai, zein gaistoa nazan ni, ta zein gogorra! Zere graziaren golpez bera zadazu arrizko bihotz hau, onetan sar dedin zure amorea, ta ar ditzadan begitan egin ditudan, ta egin nitzakeen bekatu guziak. Aita Eternoa, zure Seme maiteak eraman zituen neke-doloreak gatik, barkatuak gerta bitez arren nere bekatuak. Ez diezagozula begiratu nere biotz gogorrari, begira zagozu dolorez, nere kulpak gatik, erdiratua dagoen, Jesus onarenari. Ez niri begiratu bakarrik, begira zadazu nere kulpak bere gañ artu dituen zure Seme arekin batean. Onèn eskuetan utzi ditut nere gauzak. Onen Bihotzean nai nuke sartu nere bihotza, itzuli liezadan nere bidebageen, nere oben, ta kulpa damuz urturik, zure begietara atera ledin, zuri damurik emain ez-dizun gisan, edo estaduan. Ala gerta dedilla, ta irabaz dezadala nik, artzera noan absoluzioarekin batean, zure bendizio santua, ta grazia.

 

 

Konfesatu ondoan erran behar dena

 

        Milla, ta milla esker Jainko maitea, zeren, lotua nen dukaten, bekatuen kate izugarriak urratu, ta autsegiñak utzi dituzun: Ez dut nik indarrik: ez dakit nola zure Miserikordia, ta Piedadea laudatu: lauda zaitzatela nere izenean Zeruan diran Aingeru, ta Santu guziak. Uste dut, zure laguntzarekin batean, ez nazala berriz bekatuen kate gaistoetara itzuliko. Zeruko Santuak gatik, zere Seme maite, ta onen Ama garbia gatik eskatzen dizut, didazula nere asmo, edo propositu onetan beti irauteko behar dudan grazia guzia.

 

 

KOMULGATU BAÑO LEN

egin behar dena

 

        Komulgazeko zaudenean, begiratuko duzu ongi, edo pensatuko, zertara zoazen, ta nor gana, edo nor datorren zu gana. Zu gana dator Jesus maitea, Jainko, ta Gizon egiazkoa, Aitaren eskoietik dagoena. Zeruaren, ta lurraren jabea, zu egin zinduena, bere eskutik zaduzkana, zu galdu etzindezen, Gizon eginzena, ta zure begiratze, keñu, ta zuk egin, edo asmatu dituzun gauzarik txikienen kontu estu arrigarria artu behar dizuna: Jaun bat guzia dakiena, ondasunez betea, bazterrik bageko anditasuna duena, Zeruan diran Aingeru, ta Santuak begiratze batekin ikara daduzkana; Jaun au bada, da, bokadu egiñik zure gana datorrena. Arritua dago Eliza, nola Jainkoa egin zen Gizon, ta sartu zen Birjiñ Ama garbiaren sabelean: Non borruisti Virginis uterum: geiago arritu behar luke, ekusirik sartzen duzula zuk anbat bekaturen suge, ta sierpe iduki dituen zere barren orretan.

        Badakizu nor zaran zu? Zu zara aren begietan aur txar bat, zere ezaguera, edo adimentua itsutasunez, ta illunbez betea dadukazuna, ta zere bihotza bekatuz josai, ta loi egiña. Ekusi zazu, baldin Zenturion, edo Soldaduen nagusi gizon prestu Ebanjeliko ura ez-pazen trebe Kristo Jauna bere etxean artzera, nola trebe izain zaran zu Kristo Jauna bera zere itxe, edo barren zikin orretan artzeko? San Pedrok, zeren, gaistoa zela, zeritzan, etzion utzi nai oñak garbitzen; utziko diotzazu zuk beldurrik bage, dakizun bezain gaistoa zerala, oñak, eta den guzia bere Jainkotasunarekin zere barrenean sartzen? Etzuen uste San Juan Bautistak, ken zitzakela Kristo Jaunaren zapatetako lokarriak: Aingeruak berak ez dira behar bezain garbiak aren begietara ateratzeko, ta zu atrebitzen zera, anbat bekatu iduki dituen, zere barreneko leze izugarri orretan artzera Jaun andi ura bera? Alik ongiena garbitu, ta apaindu bage, etzenuke artuko zere etxe txarrean Errege bat; ta Errege guzien Erregea or artezeko, garbitu duzu ongi, ta apaindu birtutez, zere bihotzeko itxe txar, anbat denboraz, bekatuaren zikinkeriz ta pozoiez beterik egondu den ori?

        Zertara ore dator zure gana Errege andi ori? Animako eritasun ta beharren azpitik zu ateratzera; zuri zere zorrak barkatzera, zu bere adiskide, ta bere kin bat egitera, ta zuri bere graziaren bizitz ederra ematera.

        Birjiñ Amaren sabelera etorzearekin aditzera eman zuen Kristo Jaunak, anitz nai ziola munduar; ta etorzea rekin bein, ta askotan zure bihotzera, ez du ongi asko, edo klaroki aditzera ematen, nai zaituela zu berea egin, ta ondasunez betea utzi? Ustu zazu bihotza, ta garbitu ongi, ondasun oriekin betea geldi dedin: eska zagozu Espiritu Santuari, bigun diezazula, bere doai, ta birtuteekin, edertu diezazula, ta apaindu, orren Errege andiari eman behar diozun, zure bihotzeko hostatua. Eska zaiezu zere Aingeruari, ta Aldarean arkitzen diran guziei, bai ta Zeruko Santu, ta Santai, ta guzien gañean, artzera zoazen, Jesus onaren Ama maiteari ere, erakutsi diezazutela, zer egin behar dezun Errege andi ori zure itxeratzen denean, ta dagitela berak, zuk egin behar zenukena, ta berak dakiten guzia.

 

 

KOMULGATZERAKOAN

erran behar den, otoitza

 

        Bihotz bekatuen damuz erdiratu bat eskatzen duzun, Jaungoiko ona, indazu zerorrek, orretarako behar dudan urrikimentu guzia. Ezin ekusi ditut, zu atsekabez bete zaituzten, nere bekatu zikiñak damu guziena ematen didatenak dira, Aldareko Sakramentu Santuaren kontra egin ditudanak, nere komunio gaisto edo probetxu gutxikoak, Elizan bazter etara begira, edo gogoa, Elizaz kanpoan nedukala egoteak, eta zure Gorpuz Santuak anbat aldiz ukitu dituzten nere mihi-ezpañez ain kontu guti idukitzeak, edo anbat aldiz behar ez diràn hitzakin zikintzeak. Zeren Balthasar Babiloniako Errege ark bere main paratu zituen Jerusalengo Elizako Kalizak, galdu zituen bere Inperioko baster andiak, eta il zuten bere etsaiaren soldaduak: zer kastigu merezi dut nik, zeren anbat alditz, nere mingaiñ-ezpañak, anima, ta gorputza loitu ditudan? Bada Jerusalengo Kalizetan Zezenen odola sartzen zen; eta nere Gorputzean Kristo Jainko, ta Gizon egiazkoaren odola. Ah, Jesus ona, lotsaz, ta alkez beterik nator zure mai Santura! zure Bihotzetik nai nuke, nere gaitzak behar duten, erremedioa atera. Loi pitsik ezin eraman duen, ta amorez erretzen dagoen zure Bihotzak garbi dezala nerea; ta dagiela beste ain beste nere mihiarekin, begi, ta beharriekin, ta anima guziarekin, bihotz guzitik, eta osoro maita zaitzadan. Ala gerta dedilla.

 

 

KOMULGATZEAN, TA KOMULGATU-ONDOAN

egin behar dena

 

        Komunioko maiera urbiltzen zaranean urbilduko zara, begiak lurrean dituzula, ta humiltasunez, ta errespetuz beterik. Apezak Hosti Santua agertzen duenean, errain dezu arekin batean, hirur aldiz: Ez naiz ni, Jauna, ez, zu artzeko diña: aski da zuk hitz bat erratea nere anima sendatzeko.

        Artuko dezu goero, nor artzen duen ezagutzen duenak bezala begi bilduekin, ta gogo bihotzak bera gan daduzkatzula.

        Artu orduko joain zara baztertxo batera, edo zere tokira; ta, ezaguturik, zu zarala Sagrario bat., beren Jauna adoratzen, ta maitatzen dauden, Aingeruz ingurutua, zurekin dagoen artean idukiko dituzu oriekin batean, beñere kendu bage, zere begiak, eta bihotza, Jaun andi orri begira, ta egoin zara, zurekin dagoeño, egiten dizun faborea gatik eskerrak ematen, ta dizun amoreari amorez erantzuten.

        Oarzen ba zara, edo siñistea galdu ez paduzu, ezagutuko duzu, zure barrenean arkitzen dela, bederatzi illabetez bere sabelean Ama Birjiñak iduki zuen, ta Belengo Portalean otzez, ta negarrez-ikara egondu zen, Jainko Aur-egiña. Zer atsegin, ta kontentua Ama Birjinarena, Jangoiko Gizon hau bere barrenean zedukan denboran, eta gero bere besoetan, gu bekatutik ateratzeko jaiorik ekusi zuenean! Ez dut nik atsegin, ta kontentuz beterik gelditu behar, ekusten dudanean nere barrenean, ta nere animaren besoetan etziñik Jaun andihau bera? San Pedrok erraten bazion, bere aldean ekusi zuen batean, Kristo Jaunari, ken zedilla, ain gizon gaistoaren aldetik, zer esan behar diot nik, nere barrenean sarturik ekusten dudanean?

        Eldu da Kristo Jauna ni gana, anitz, dakien, guztiz ona den, ta nai duena egin dezaken Mediku bat bezala. Agertuko diozkat nere begietako, nere beharriko, mingain, ta bihotzeko zauri guziak, sendatuak utzi ditzan, dakien bidez, ta moduz. Agertuko diozkat nere oben, edo bekatuen arrasto, ta ondoreak, guzietatik garbi diezadan nere barrena, edo anima. Eskatuko diot, erakutsi diezadala, ez dakidan, ta jakin behar dudan guzia, ta diezkidala, bera maitatzeko behar ditudan indar guziak. Azkenean utziko diot bere eskuan nere bihotza, ta nazan guzia, guziaz dagien, jabeak bezala, nai duena.

        Kristo Jaunaren Ama ekusi zuenean Santa Isabelek bere etxean, nondik (esan zuen) nondik niri, edo zer nola, Jesusen Ama, ni eskustera? Obeki esan dezakezu zuk arriturik guzia, ta amorez zoraturik, Jesus bera etortzen zaitzunean zere bihotzera: nondik niri onenbat fabore? Nondik niri mundu guziaren Jaun, ta Jabea? Nondik niri ni gatik gizon egin, ta il zen Jainkoa? Esan dezaket alaber, Jakob Patriarka Santuarekin; besarka idukiko zaitut nere bihotzean; etzaitut utziko graziz, ta ondasunez bete nazazun artean. Arkitu dut (esan dezaket anima Santarekin) arkitu nai nuena; emen idukiko dut nerekin; ez diot utziko, ni beñere bakarrik uztera, edo ondasunez bete nazan artean.

 

 

KOMULGATU ONDOREN

eman bear diran eskerrak

 

        Ni gana etorri zaran Zeruko Erregea, gaur ta sekula guzian izan zaitez nere bihotzaren Jaun ta Jabe Gaurgero zurea nai dut izan nazan guzi guzia. Zurea den ezkero nere burua, bete zazu Zeruko asmoz, ta pensamentuz; ez dedilla nere gogotik galdu zure eriotzaren, ni gatik eraman dituzun damupenen, ta niri didazun bazterrik bageko amorearen ooitzapena, behartu nazan oroitzapen onek zure Bihotzaren idurira nerea moldatzèra, ta zure damuaren damuz, ta amorearen amorez beterik bizitzera. Zer emain dizut, nere Jaungoiko ona, ni gana etorzearekin zuk egin didazun faborea gatik? Mundu guziaren Errege izana gatik, ni, nik izana gatik Aingeru guzien birtutea; nere birtutea, ta eskua laburrak izain lirake zure esku, ta anditasunaren aldean: zer egiñen dut bada zure begietan ager diteken bideren batez nere ezaguera zuri erakusteko? Sartuko naz Zeruko atsegin, ta gusto guziak bildu dituen zure Bihotzean; onekin, ta nerearekin egiñen dut bihotz bat, eta itzuliko dizut artu dudan diña; ta, nerearen amorea bakarrik orretarako asko ezden ezkero, maitatu nai nuke Aita Eternoan, zure Bihotzaren amore guzia rekin; nai niotzake Bihotz onekin zuk ematen diotzkatzun esker guziak eman; ta orain, ta beti laudatu behar duen bezala, alabatzen egon, bizi nazan artean, ta sekula guzian. Nere Jesus ona, hitzegiozu zuk nere lekuan.

 

 

MEZA ENTZUTEKO MODUA

 

        Gizonak, eta Aingeruak egiten dituzten gauza on guziakin baño, Meza batekin honra geiago ematen zaio Jainkoari. Ez da munduan Mezak adiña balio duen gauzarik. Meza da behar dugun guzia dekarren iturria. Mezan egiten diogu Aita Jainkoari ezin arran ditekeen baliozko present bat: nola bada ùka dezake, ori eskuetan dugula eskatzen zaion gauzarik? Meza enzùn ondoan bearsu gelditzen bagara, izain da, zeren ezdugun enzun behar bezala, edo zeren enzun dugun gogoa Elizaz kanpoan, ta bihotza Jainkoak dakien lekuan dadukagula, ta Jesusen odolaz biziaz, ta eriotzaz kasorik egin gabe. Meza da Jesusen Gurutzeko neke, ta eriotzaren, odol isurtzerik ez dakarren, berritze bat. Enzuten dutenak, egoin dira Mezan, dena urratu, ta odolturik Gurutzean zegoen Jesusi begira baleude bezala, ta gogoan artzen dutela, nola egoin ziran hordu artan, an zeuden, San Juan, ta Birjiña Amaren bihotzak, eta begiak. Onelako asmoarekin Elizan sartzen dena, Mezan egoin da amore, ta nekezko Jesusen Pasio santuko itsasotik gogoa, ta begiak kendu gabe sartuko da Jesusen Bihotzeraño: ta Bihotz orretan ikasiko du, nola bizi egun artan, ta eriotzeko orduraño. Ikasten duena egiten badu, izain du Zerutik, emen behar duena, ta an sekulako gloria.

 

Meza asi baño len erran behar dena

        Badakit, Jainko ona, ez natorrela, behar nukean bezala, Meza au enzutera: zerorrek lagundu behar didazu, egiteko hau alik ongiena egiten. Egin nai nuke, fedez adimentua beterik, eta damuzko suan bihotza urtzen dadukadala. Aita, Semea, ta Espiritu Santua, zure izenean, eta nere, ta Purgatoriokoen onerako izan dedilla enzutera noan, ta Jesus maitearen lekuan dagoen, Apaiz Jaunaren eskuz eskeintzen dizudan, oraingo Meza ori.

 

Meza Asitzerakoan

        Ezagutzen dut, nere Jauna, ta Jabea, ni bezain gaizki bizitu denak ez lukela, ni nagoen lekuan egon behar; baña zuk utzi nazun ezkero emen sartzen, Meza ematera doan Apaizaren otoitzekin batean eskatu behar ditut nere bekatuen barkazioa. Aitorzen dut, Ama Birjinaren, S. Migel Aingeru, San Pedro, San Paulo, ta Zeruan arkitzen diran guzien begietan, pekatore nazala, ta agitz andia; bada gaur danik diot, artu ditudala begitan, ta nai ditudala sekulako utzi diranak; era bitarzeko emanik zuri, Jainko maitea, Birjina bera ta gañerako Zeruan diranak eskatzen dizut bihotz humill damuzko batekin, geldi ditezela guziak barkatuak.

 

Apaiza Aldarera igaten denean

        Garbi zazu Jauna, nere bekatuen loia, enzun dezadan bihotz garbi batekin, asi den, Meza. Bai arren nigatik, eta gañerako Zerukoak gatik ez-pa dere, Aldare orretan bere kutsua, edo relikiak dituzten Santuak gatik.

 

Kyriek asten diranean

        Ez duzu, Jangoiko ona, zer begiratu gure gaizki egin edo bekatuetara: begira zagozu gu gatik, edo gu zorretatik ateratzera Aldare orretan agertuko den zure Seme maiteari: Seme orre gatik eskatzen dizut, barka ditzazula nere utsegiñak, nere oben, ta kulpak, eta ez dezazula utzi zere eskutik, zure eskuak egin zuten, nere anima urrikari hau.

 

Gloria in Excelsis erran bitartean

        Atsegin ta kontentu Zeruan Jainkoak, eta Jainkoak nai duena egiten dutenak lurrean izan dezatela bake osoa. Aren eskutik artu ditudan ondasun, ta gauzak gatik, nai diozkat eman konta hal baño laudario, ta esker geiago. Dena bere eskutik dadukan, Aitaren Seme bakar, Jesus maitea, bekatuen azpitik ateratzea gatik gu, Jaunkoaren Bildots egiñik Aldarera zatozen gure Salbatzallea, urrikaldu zakizkigu, ta atera gaitzatzu lenbaitlen onenbat loi gaisto, ta karga andiaren azpitik, eta eraman zure edertasuna Zeruan ekustera.

 

Otoitzetako denboran

        Jesus maiteagatik, aren Amaren, ta egungo Santuaren izenean eskatzen dizugu, Jainko ona, ez dezazula ukatu Apaizak bere, ta gure onerako eskatzen dizunik. Nik eskatzen dizut nere bekatuen damu, ta barkazioa, ta emen, ta Zeruan zu bihotzetik maitatzeko grazia.

 

Epistolako denboran

        Zere Profetei, ta Apostolei Eskritura Santan dagoena erakutsi zenien, nere Jainkoa, lagun zakizkit, orien, ta zure lekuan niri Zeruko bidea erakusteko dauden guzien erranak egiten; bada zure lagunzarekin batean egiteko nago ni gandik nai duzun guzia.

 

Ebanjeliokoan

        Goititu naz nere Jaungoikoa, Zeru lurrei adirazteko, behar baliz, emain nukela zure Ebanjelio Santuko egiak gatik nere bizia, dudan bihotzeko odolarekin. Ebanjelioak erakusten didan bidea baizik ez dut nai nik artu. Kopetan, aoan, bularrean egin ditudan gurutzeak aditzera ematen dutena diot gogo guziarekin: diot bada, zere Ebanjelio garbian erakusten didazuna baizik siñistu nai ez dudala, ez dudala nai hitzez adirazi, edo bihotzez maitatu. Badakit, zure hitzak, eta egiak baño len galduko dirala Zerua, ta lurra.

 

Credokoan

        Jauna, sinisten dituz zuk agertu dituzun, ta Elizak erakusten dituen, egi guziak. Siñisten dut zu zarala Jainko bat, eta iru Persona, Aita, Semea, ta Espiritu Santua.Siñisten dut, zu zarala Jainko asierarik izandu etzuena, ta beti iraun behar duzuna, nai duzun guzia egin dezakezuna, ta Zerulurak diran gauzekin egin dituzuna. Siñisten dut, Aitaren Seme bakar gure Jesu-Kristo Jauna, gauza guzietan Aita diñakoa; egin zela gugatik gizon, edo gu, suzko leze arrigarrian erori lekuan, sar gindezen Zeruan. Orretarako jaio zen bere Birjina Ama gandik, bizitu zen lurrean, ill zen gurutzean, illen artetit atera irugarren egunean, ta igan zen Aitaren eskoieko aldera, andik etortzeko onai Zerua, ta gañerakoei irabazi zuten sentenzia ematera. Siñisten dut Espiritu Santua dela Aita, ta Semea bezala, Jainkoa, ta birtuteen, ta Zeruko doaien iturria. Guzia beingoan esatea gatik, siñistenditut, ezin utsegin dezakean, Eliz Ama Santak erakusten dituen, egia guziak. Indazu, Jauna, siñiste bizi bat, ta siñiste onek eskatzen duen bezala bizitzeko grazia.

 

Ofertoriokoan

        Jauna, zor dizudan guziari erantzutea gatik, eta begitan artu ditudan, nere bekatuen alde ematen dizut Apaizaren eskuz, diran gauza, guziak, baño, geiago balio duen ta gure zorrak bere gain artu dituen zure Semea. Seme one gatik barkatu behar dituzu nereak ez-ezik, emen nerekin arkitzen diranen, ta Purgatorian daudenen zor guziak; eta ez dezazula eman bage utzi, ni gandik zerbait uste dutenai, behar duten gauzarik.

 

Konsagratu artean

        Gu gana zatozen ezkero, gure Jesus maitea, garbi zazu gure bihotza bekatuen loi ta kutsutik; bada ez dago ongi zure begietan gauza lizunik. Amorez erretzen dagoen zure Bihotzeko sutik eman behar diguzu zerbait, bero dedin gurea, ta maita zaitzagun gogotik. Asko zor dizut, Jesus maitea, bada gu gatik, urtean bein ez-ezik, egun oro, ta egunean anitz aldiz ere, etorzen zara Mezakoan gu gana; ta etorzen zara, gurutzean eman zenuen, odola gure zorren alde zere Aitari eskeinzera. Non arkituko ditugu, zuri zor zaizkitzun eskerrak?

        Jesusen, ta gure Aita, Zerua utzi gabe, lurrera dator zure Semea. Ba-dakizu, Seme onek, mundu guziak baño, geiago balio duela. Badakit nik ere, ez dela hau adiña, estimatzen dezun gauzarik. Onenbat estimatzen dezun, zere Semea eman nai dizut Eliza guziaren, Elizako Nagusien, nere Aide, adiskide, ta etsai guzien izenean. Seme bera gatik ekazkitzu zere Elizara, Elizan sartu bagez, galdurik dabiltzan guziak. Gora izkitzu, edo jaso bekatutik, bekatuaren loiean dautzanak. Ar bezate elkar, elkara ikusi nai ez dutenak. Atera bi elkartez Purgatorioko sutik, an erretzen daudenak, eta lenbiziko lekuan Jesusen Bihotza, ta Ama Birjina, geiena maitatu dutenak. Lagun zakizkigu guri, izan gaitezen bizi garaño behar dugunak.

        Orain Apaizaren eskuz zure eskuetarako da gure zorren pagatzalle, zure Seme Maitea. Egunen batean agertu beharko dut nik ere, zuri nere zorren kontu ematera. Ah gaur danik iltzen balira nere asmo, lan, ta gogo gaisto guziak, nere, behar ezdiran, hitzekin! Geroz izain ninzake, zure begietan ager nindekean, presenta. Gu gatik Aldarera zatozen Jesus maitea, egin gaitzatzu bat zerekin. Erre zazu zere suz nere bihotza, ta utzazu guzia zurea dirudiela, izan ez dezan, zuk nai ez duzun asmo edo gogorik.

 

Hosti Santua goratzean

        Amorez Bihotza erretzen dadukazun, munduko bekatuak kentzen ditutzun, Zerulurrak ondasunez betetzen dituzun, ta Hosti orretan zauden, Jesus maitea, indazu zere sutik zerbait; eta erre zazu nere bihotza, eskeñi diozadan zurearekin batean zure Aitari. Bitartean indazu egin ditudan bekatuen ziñezko damu, ta urrikimentu andi bat.

 

Kaliza goratzean, ta ondotik

        Guziak gatik isuri ziñan Jesusen, odola, itzali zazu, nere bihotza erretzen Duen, lurreko su zikin gaistoa, ta garbi zadazu bekatuaren loi, ta Kutsuetatik; eta indazu, berriz loiean erori ez nadin, eskua. Niri eskua ematea gatik, besoak gurutzean zabaldu zenituen; infernuko miru gaistoak nere ondotik zebiltzañean, zure Bihotzean gorde nendin, zere bularra idikia utzi zenidan, ta nere bekatuen, loiak kentzeko, zenuen odol guzia eman zenuen, Jesus, hau bein egitea, guti baliz bekala orain berritzen da guzia; bada berritzen da, hal bezala, Meza Santuan, anbat nekerekin eraman zenuen Pasioa. Orduko nekeagatik, betiko amorea gatik, eta oraingo fabore berria gatik, lagun zakitkit nere bizi guziko neke-lanetan, izan ditezen guziak zure begietara ager ditezkeanak.

 

Hostia Santuarekin Gurutzeak egitean

        Gurutzean goraturik munduari begira egondu ziñan, Jesus maitea, begira zagozu bearrean dagoen nere anima tristeari, ta emaiozu behar duen atsegin, konsuelo, ta grazia.

 

Pater noster esatean

        Zerorrek erakutsi zenigun, Aita gureko otoitz edo orazioan eskatzen den gauzarik, uka ezdakidan, nai diet, zure esanak eguteagatik, Jesus maitea, barkatu zure izenean nere etsaiei egin didaten gaizki edo bidegabe guzia; ta indazu ordañez nere kulpen barkazioa.

 

Agnus Dei esatean

        Munduko bekatuak kenzeko zere odol guzia eman zenuen, Bildots manso, Jesus ona, balia dakidala odol garbi ori; ken diezadala nere kulpen loi guzia, ta utz nazala indarrez beterik nere pasio, ta aztura gaistoak garaitzeko, ta naì nukean bezala, nere gauza guziak egiteko.

 

Komunioko denboran

        Gorputza gurutzean ill zeneko, animarekin linboko guziak ekustera, ta atsegin ta gustoz betetzera jaitsi ziñan Jesus maitea, atoz arren nere barren illun hau argiz, ta graziz betetzera, edo zauden Aldare orretatik, indazu Komunio Santu batean irabaz nezakean guzia.

 

Azken Otoitz, edo Orazioan

        Linbotik atera, ta berrogei garren egunean Linboko ekin Zerura igan ziñan, Jesus gurea, eraman nazazu, deritzazunean, nekezko bizi onetatik, nekerik ez duen zere gloriara.

 

Azkeneko Ebanjelioan

        Zerura zu igatearekin triste gelditu ziran zure Apostolo, ta gañerakoai Espiritu Konsolagarria bidaldu zenien Jesus ona, egizu, datorkidala niri ere, bere graziaren konsueloz betetzera; indarrak arturik, eta emengo nekeak garaitzen ditudala, sar nadin egunen batean, angoen lagun izatera, zure Zeruan. Amen.

 

 

KALBARIOKO ESTAZIOAK

 

        Kalbarioko debozioa, Jesusen amak, Jerusalendik asi ta Semearen obí edo Sepulkroraño, egin zuen bidearekin erakutsia da. Jesus onari bide artan gertaturiakoaren señalezat, dauden Gurutze bakoitzean belauniko esan behar da ango otoitz, edo ofrezimentua, Aita gurea, ta Abe Maria-rekin. Jesusen Ama da, munduko bide makurrak, eta josteta zikiñak utzirik, bide au artu nai dutenen gia, edo gidaria. Amabigarren Inozenzio zeritzan Aita Santuak laudatua daduka, ta Induljenziz betea Kalbarioko debozioa. Irabaziko dituenak askotan behar du maiz ibilli emen Jesusen Amaren ondotik.

 

 

KALBARIOKO BIDEA ASITZEAN

egin beharden otoitza

 

        Astera noan Kalbarioko bidean eman behar ditudan pausuak izan bitez, Jesus maitagarria, zuk Gurutze, pisuarekin zenbiltzala, Jerusalendik Kalbariora eman zenituenen izenean, ta Aita Santuak debozio hau egiten dutenai berezi, edo señalatu diezten Induljenziak irabazteko. Irabazten dudan guzia izan bedi nik geiena zor diedan, edo zuk nai dezun, ta Purgatorioan erretzen daudenen fabore.

 

LENBIZIKO GURUTZEKO OTOITZA

Azoteen ondoan ematen zaio Jesus onari ilzeko Sentenzia

        Gaizkigille bat bezala loturik Juezez Juez ibili ziñan, ta azotez urratua utzi zinduzten, Jesus maitea, Pilatosek eman zizun, ta gugatik onzat artu zenuen Gurutzean illzeko sentenzi gogorra gatik, lagun zakitkit eramaten, izaten, ditudan bidebage, txarkeri, ta neke guziak, nere nekatzearekin irabaz dezadan Zeruko atsegin, ta gloria. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria, etc.

 

 

BIGARREN GURUTZEKO OTOITZA

Ematen zaio soñera Gurutzea

        Ni nere etzsaien eskuetara ez nadin, zere etsaien eskuetara zaran, ta ni bekatutik ateratzea gatik Gurutze pisu, ta sendor ori soñean daramazun, Jesus ona, indazu zere grazia, ta eskua, nere obenak, eta kulpak behar duten neke-kastiguen gurutzea eraman dezadan gogo on, edo borondate osoarekin, nagoen gero zurekin batean, nekerik bage, ta atsegin gustoz beterik sekula guzian. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria.

 

IRUGARREN GURUTZEA

Erortzen da Gurutzearen azpian

        Andia da nonbait, nere bihotzeko Jesus, nere obenen, ta kulpen Gurutzea; bada ezin jasoz, izanik zu, Jainko gizon indarsua, eroria zautza orren azpian. Lagundu nai nikezu, Jesus maitea, zautzan lekutik jaikitzen. Ba-dakit nola; arinzen dudala zure gurutzea, ta uzten ditudala bekatu guziak. Indazu egin ditudanen damu andi bat, eta berririk ez egiteko, grazia. Hala gerta dedilla. Aita gurea, ta Abe Maria.

 

LAUGARRREN GURUTZEA

Patzen du Jesusek Ama

        Izandu den semerik onena galtzera zoazen, Ama Birjiña, orra non datorren gurutze pisu bat soñean duela, zurea: ekusi nai ezbadezu odolturik dena, ta izerdiz, ta loiez betea; nai ez-pa dezu, ura horrela ekusteak erdira dezan zure Bihotza, ez da zer begiratu; edo, begiratzen badiozu, izan bedi, berari eskatzeko, nere nekeak ongi eramateko, ta zerua irabazteko behar dudan grazia. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria.

 

BOSTGARREN GURUTZEA

Laguntzen dio Gurutzea eramaten Simon Zirineok

        Kalbariora baño len Gurutzepean bizia gal zenezan beldurrez, ta lenbait len Gurutzean iltzez josirik ekusteagatik zu, eman zizuten, lagun egiteko, Simon zeritzan, gizon bat. Zori oneko gizona ori: ta zori onekoa ni ere, artzen ba-ninduzu orrekin batean! Ar nazazu arren orain zere laguntzat, sar nadin gero zurekin batean, Gurutze orretan irabazi behar didazun, Zeruko glorian. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria.

 

SEIGARREN GURUTZEKO OTOITZA

Garbitzen dio Beronikak izerdia

        Gurutze pisuarekin zenbiltzanean, erortzen zitzaitzun odol, ta izerdia garbitzeko, Beronikak ekarri zizun oialean, zere antza, ta imajiña utzi zenuen. Jesus negez betea, utzazu nere biotzean zure neke guzien señalea, oroi nadin zuri zor dizudanaz, ta nagoen beti eskerrak zuri ematen emen, ta Zeruan. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria.

 

ZAZPIGARREN GURUTZEA

Erortzen da bigarren aldian

        Simon Zirineok laguntzen dizula ere, Gurutzea ezin eramanez, berriz erori zaran, Jesus maitea; orduan artu zenituen ille-tiraka, ta ostiko zikiñak gatik, indazu grazia, ar ditzadan nik zure izenean, lurrean egiten zaizkidan bidebage guziak; nagoen gero zu ekusten zaitudala, atsegin, ta gustoz beterik Zeruan. Am. Aita gurea, ta Abe Maria .

 

ZORTZIGARREN GURUTZEA

Hitz egiten die Jerusalengo Alabai

        Flakiaz, kargaz, ta nekez beterik zenbilzala, nekatua ez-bazeunde bezala, Jerusalengo Alabai jakin behar zutena erakutsi zenien, Jesus maitagarria, erakus zadazu, zer egin behar dudan, Zeruko bidean ez uts-egiteko, ta bide onetan izan bear ditudan neke guziekin iraun dezadan zure grazian, eriorzeko orduraño: indazu, daramazun neke andia gatik, orratarako behar dudan laguntza, ta eskua. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria, etc.

 

BEDERATZI GARRENGURUTZEKO OTOITZA

Erortzen da irugarren aldian

        Bekatuen azpitik atera, ta jaiki nadin, irugarren aldian lurrera zaituen gurutzea rekin zabilzan, Jesus nekatua, lagun zakizquít lenbait len, bekatuen karga utzirik, arin diezazudan Gurutze pisu ori, egin dizuten nere kulpen damu andi batekin, ta irabaz dezadan, gaurgero zu bihotz guziz maitatzeko grazia. Aita gurea, eta Abe Maria.

 

AMARGARREN GURUTZEKO OTOITZA

Kentzen diotzate soñekoak

        Soñekorik bage zere burua ekusi zenuenean izandu zenuen lotsa gatik, eskatzen dizut, Jesus maitea, Zerua izarrez, ta lurra lorez estalzen duzun bezala, estal nazazula graziaren, ta birtuteen soñeko ederrarekin, jar nadin, egunen batean, Zeruko eztei garbietako maian Aingeru, ta Santu guzien artean. Aita gurea, ta Abe Maria.

 

AMAIKA GARREN GURUTZEKO OTOITZA

Gurutzean ilzatzen dute Jesus

        Asma-al adiña neke rekin ekarri duzun gurutzean itzatutik arkitzen zaran, Jesus Ona, nere bekatuak egin dizuten ohatze edo oi gogorragatik, edo orretan dara mazkitzun nekepenak gatik, egizu arren, geldi dedilla nere bihotza, ta anima pena, ta neke orien damuzko iltzez zure Gurutzean jotsia; beste munduraño ez dut nai zurekin nekatzea beste atsegiñik. Aita gurea, ta Abe Maria.

 

AMABIGARREN GURUTZEKO OTOITZA

Iltzen da Jesus Gurutzean

        Oiñ eskuetako zaiñak iltzez urratuak, Gorpuza odolez, ta oñazez betea, ta anima nekezko itsaso egiñik, azkeneko asnaseraño iduki zenituen Jesus Ona, badaquít, zere neke guzien artean ez ninduzula zere gogotik utzi. Ez dut nit zuri nondik eman zor dizudana; eman dezakedana, ta gaurgero gogotik emain dizudana da, ni gatik eraman dezun nekearen damu andi bat. Aita gurea, ta Abe Maria.

 

AMAIRUGARREN GURUTZEKO OTOITZA

Jesusen Amaren Dolorezko bakartasuna

        Nere bekatuak kendu zizuten, zere Seme bakarra illik ekusi zenuenean, nork-nai daki, ama maitea, itsasoa bezain andia izandu zela zure Bihotzeko illuntasuna, ta sentimentua. Damuz nago ni ere, zeren ni gatik galdu dezun, guziak baño geiago balio duen, ta ezin geiagoraño maite zenuen zere semea. Zere Bihotzeko neke andia gatik indazu arren, zure nekeak, eta Semearen eriotza bekatu berriekin, berritu gabe bizitzeko grazia. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria.

 

AMALAUGARREN GURUTZEKO OTOITZA

Jesu Kristoren Sepultura Santa

        Badakit, Jesus maitea, Gorputzean eraman zenituen, nekeak neke andi-gogorrak zirala: ba-dakit, ill ondoan ta illen sepulturara eraman zinduztela; ta badakit, Jainkoa ezezik gizon egiazkoa zarala. Ni gatik eraman dituzun neke andi, ta eriotz gogorra gatik eskatzen dizut, izan nadilla ni, komulgatzen nazan guzietan, zure Sepulkro garbia; ta utzi nazazula zere graziz, ta amorez betea, irabaz dezadan aisa sekulako gloria. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria.

 

AZKENEKO GURUTZEKO OTOITZA

Agerzen zaio Madalenari

        Nekatua zenbilzanean, Jeusus maitea, zurekin zebillen, zure nekeen sentimentuz beterik, Santa Maria Madalena; ta biztu, edo resuzitatu orduko billatu zenuen, lengo damu sentimentuen alde atsegin andi bat ematera: nai nukenik ere, emendik deitzen nazunean zure arpegi ederra Zeruan ekustea gatik, zure nekeak, eta Pasio santa gogoan ditudala damuz, ta sentimentu onez beterik bizi. Indazu onetarako behar dudana, ta zuk nai dezun guzia egiteko grazia. Aita gurea, etc.

 

 

JESUSEN BIHOTZAREN BEDERATZ-URRUNA

 

        Bederatz-urren hau asi oi da Korpus Kristi egunean, akaba dedin Jesusen Bihotzarenean. Anizek egin oi dute illoro ere, asitzen dutela illaren azkeneko ostegunean, akabatzeko ill berriaren lenbiziko ostiralean.

        Bederatz-urrena egiten den egunetan egin behar dira, beste egunetan baño, zenbait obra on geiago. Lenbizikoa izan diteke ongi konfesatu, ta komulgatzea. Bigarrena, bost aldiz edo ditekeenetan, joatea Jesus Sakramentatua Elizan ekustera: an dion amorea zenbat estimatzen duen, ta gaizki komulgatzen diranak eman derozten sentimentuen penez dagoela, aditzera ematera.

        Irugarrena, bere mihi, begi, beharri, ta gañerako sendituak kuidadoz gordetzea; ta osasunak laguntzen ba-dio, edo uzten ba-diote egitekoak baruren bat, edo beste ateratzea, edo edozein bidez gorputza zerbait nekatzea.

        Laugarrena, irakurtzen , edo leitzen, eta Jesusen Bihotzeko neke amoretan pensatzen, zerbait denbora pasatzea.

 

BEDERATZ-URRENAREN ASITZEA

        Al ba-dedi, egin behar da bederatz-urren hau, edo Sakramentu Santuaren, edo Jesusen Bihotzaren Estanparen baten aitzinean, edo abrean Lenbiziko otoitz, edo orazioa asitzen da, ziñatu, taNere Jesu-Kristo Jauna, etc erran, ta ondoan.

 

EGUN-ORO LENBIZIKO LEKUAN ESAN BEHAR DEN OTOITZA

        Gure Jesus maitea, zure Bihotzari Trinidade guziak eman ziozkan graziazko ondasunak gatik, iguzu zurea dirudien bihotz garbi bana, bederatz-urren onetan eskatu behar dizugun, ta konbeni zaikula zuk dakizun guziarekin.

 

LENBIZIKO EGUNEAN BAIZIK ERRAN BEHAR EZ DEN OTOITZA

        Gure biotzeko Jesus ona, gure oztasun, ta utsegiteak gu gandik kentzeko zere Biotzean duzun ansia, ta deseo andia gatik, bero zazu zere amorearen suan gure bihotza, ta lagun zaguzu, gure damu, ta sentimentuarekin zure Biotzeko sentimentu, ta nekeak arintzen, ta ez arren ukatu bederatzi urren onetan eskatzen dugun gauzarik. Ala gerta dedilla.

        Orain erran behar dira iru Aita gure, &c. Jesusen Bihotza-ren iru señaleak aditzera ematen duten amore, ta penen izenean.

 

EGUN GUZIETAN AITA ETERNOARI EGIN BEHAR ZAION OTOITZA

        Aita Eternoa, bitarteko emanik, ezin geiagoraño nai dizun zure Seme maitearen Bihotza, eskatzen dizugu, argi ditzatzula, zu ezagutu, ta maitatzeko, itsuturik bizi diranak; artean, ta beti nai zinduzkegu guzien izenean ezagutu guk, eta gogotik maitatu. Iduki zatzu zere grazian bataiaturik dauden guziak, eta ekarri graziaren argira, argi onetatik urrun dabiltzanak. Ez dezala arren batek ere Jesus ona ezagutu bage, ta maitatu bage gaurgero utzi. Guziak gatik il zen ezkero, guziak sar ditezela bera gatik Zeruan. Beraren Bihotzean sarturik utzi nai genituke gure Aide, ta adiskide, guk zor diegun, ta guri ongi, edo gaizki nai diguten guziak; guziak ar dezaten zure gandik emen grazia, ta beste munduan gloria. Ala gerta dedilla.

 

Emen eskatzen da, Jesusen Bihotza bitarteko arturik, erditsi nai den guzia.

Gero erraten da.

        Aña. Improperium expectavit Cor meum, & miseriam, & sustinui, qui simul contristaretur, & non fuit, & qui consolaretur, & non inveni.

        V. Discite à me, quia mitis sum, humilis Corde.

        R. Et invenietis requiem animabus vestris.

 

OREMUS

        Domine Jesu, qui inefabiles Cordis tui divitias Ecclesiae Sponsae tuae singulari dilectionis beneficio aperire dignatus es, concede propitius ut gratiis coelestibus, ex hoc dulcissimo fonte manantibus, corda nostra ditari, ac recreari mereantur. Qui vivis, & regnas in saecula saeculorum. Amen.

 

 

EMEN, TA KOMUNIOKO

egunetan beintzat, erran behar den,

ta anitz balio duen

Otoitza

 

        Jesus-en Anima, birtutez bete nazazu.

        Jesus-en Bihotza, amorez erre nazazu.

        Jesus-en Gorputza, salba nazazu.

        Jesus-en Odola, amorez zora nazazu

        Jesus-en Biohtzeko ura, garbi nazazu.

        Jesus-en Pasioa, indarsu egin nazazu.

        Nere Jesus ona, adi nazazu.

        Zure Llagetan zure Biotzaren erdian gorde nazazu.

        Ez nadilla ni ortik beñere atera.

        Ez nadilla ni etsaien Eskuetan erori.

        Nere eriotzeko orduan deitu nazazu.

        Zure gana eraman nazazu.

        Zure Santu ekin alaba zaitzadan beti sekula guzian.

 

BIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Jainkoak gu gana etortzeko, ta bere gana eramateko ate, ta bidetzat artu zaituen, Jesusen Bihotza, egon zaitez beti idikia, ta zabaldua, noiznai sar gaitezen zure Aita gana, zu maitatzeko behar dugun graziaren eske. Iguzu zure penen pena andi bat, eta orain eskatzen dizugun guzia. Ala gerta dedilla.

 

IRUGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA

        Ur garbizko iturri Jesusen Bihotz andia, egarriz itotzen gaude, edo zure birtute, ta deboziozko urez ase naiez. Nai genuke denbora berean, Aldare Santuan mundu guziak egin dizkitzun bidebage, edo injurien damu andi bat, baita orain eskatzen dizugun guzia ere. Ala gerta dedilla.

 

LAURGARREN EGUNEKOA

        Jesusen Bihotz garbi, birtute, ta Santidadezko ispillu ederra: nai genuke, zuri begira gaudela, hitz, asmo, lan, ta gogo guzietan zure irudiko bihotz batekin gelditu, baita artu ere, gu gatik anitzetan, ta nion baño geiako Aldareko sakramentu Santuan artu dituzun bidebage guzien damu andi bat, egun onetan eskatzen dugun guziarekin. Ala gerta dedilla.

 

BOSTGARREN EGUNEKOA

        Gure gauza, ta lan onai azkeneko izatea, edo edertasuna ematen diezun, ta Bihotz bera duzun, Jesus on maitagarria, uzten ditugu guziak zure eskuetan, molda ditzatzun, ta utzi zure Aitaren begietara atera ditezkean bekala; ta eskatzen dizugu, diguzula zure eskua, mundukoen eskutik artu dituzun bidebagen damu, ta sentimentu andi bat artzeko, orain eskatzen dizugun faborearekin batean. Ala gerta dedilla.

 

SEIGARREN EGUNEKOA

        Behar duguna Jainkoari eskatzeko Eliz eder bat zere Bihotzean utzi diguzun Jesus, amorez betea: milla esker zuri Eliza onetan arkitzen dugun atsegin, kontentu, ta ditxa gatik. Ortik atera bage, nai genituke gure egunak akabatu; nai genituke, or bizi garala, geren damuarekin zure damua, ta penak arindu, ta zure eskutik behar ditugun gauza guziak artu. Ala gerta dedilla.

 

ZAZPIGARREN EGUNEKOA

        Zure izenean, ta zure Bihotzeko amoreak gatik eskatzen zaion gauzarik utzatzen ez dakien Aitaren Seme Jainko Gizon egiazkoa, zu bitarteko emanik, eta zure Aldareko bidebageen damu, ta sentimentuz beterik, eskatzera goaz, erditsi nai duguna. Lagun zakizkigu, uka ez diezagun beñere, eskatzen dugun gauzarik. Ala gerta dedilla.

 

ZORTZIGARREN EGUNEKOA

        Gure amorez urtzen zauden, Jesusen Bihotz ederra, nai genuke geldi litezen gure, ta guzien bihotzak su orretan urtuak, amorez erantzuteko zure amoreari. Ez arren hau ukatu, ez eta orain eskatzen dugun gauzarik ere. Ala gerta dedilla.

 

AZKEN EGUNEKOA

        Gure bekatuen arantza gurutzeak nekez bete zaituzten, Jesus maitea, bete behar dituzu zure Bihotzeko amoreak gatik graziaz, ta Zeruko ondasunez gure bihotz gogor gaistoak. Eman behar diguzu denbora berean, gure bekatu itsusiak zuri eman dizuten tristuraren damu, ta tristura andi bat. Eta ez arren ukatu bederatz urren onetan eskatu dizugun gauzarik. Ala gerta dedilla.

 

 

JESUSEN BIHOTZ MAITEARI

 

        Gure gusto, gure atsegin

        gure Jesus maitea;

        Zere Bihotzeko suan

        Erre zazu gurea.

        Gure obenak, gure loiak

        Lenik kendu behar dira:

        Ura zara, ken itzaku;

        Galdu gara bestela.

        Ba-dakigu, zaudela

        Gure amorez betea.

        Zere Bihotzeko suan

        Erre zazu gurea.

        Etzeuden bakarrik loiak

        Gure bihotz gaistoan;

        Busti ta ur egiña dago

        Bekatuen kutsuan

        Gar[...]

        [97 eta 98. orrialdeak falta dira]

        lantz erdiratzallea.

        Damuz autsi ba-ledi

        Nere barren tristea!

        Zere Bihotzeko suan, &c.

        Arantza zorrotzak baizik

        Ez dezu nere eskutik:

        Nere kulpen arantzekin

        Dena zaude odolturik.

        Ah ni baldin ba-nengo

        Negar damuz asea!

        Zere Bihotzeko suan, &c.

        Gure kulpak egin dute

        Gurutze sendor ori:

        Ezartzen diote kulpak

        Zure Bihotz-onari.

        Kulpa gaisto, ta oben gogor

        Oben-kulpa nerea!

        Zere Bihotzeko suan, &c.

        Zer nai duzu? Zertan zaude,

        Jesus ona Aldarean?

        Txarkeriak artzen dago

        Amorezko lekuan.

        Txarkerien pena nai du,

        Nai du gure amorea.

        Zere Bihotzeko suan, &c.

        Ez dut behar maitatu

        Jesus zure Bihotza?

        Artu behar ez dut nik

        Zure nekeen damua?

        Eske nator, zabal zazu

        Sar nadir or Atea.

        Zere Bihotz-eko suan

        Erre zazu gurea.