 |
TXOMIN ARLOTE
(Ipui zarra)
(Bizkaieraz)
Maruri'tar Erramun O.M.C.
Tolosan, Lopez Mendizabal-enean, 1929
Errementari txar bat zan
Txomin Arlotea
Lantegi atean zegon
Beti yezarria.
Lanik bage etxean,
Bera alper aundia,
Jakia irabazteko
Ona egon bera!
Deun Pedro ta Jesukristo
Bein etorri dira,
Astoa erren daukela
Bere lantegira.
Perrak gaidu yakozan
Astoari eta
Erren bage ibiltzeko
Ark bear berriak.
Eta bein esan ondoren
— Egun on, gizona—
Esaten datso Deun Pedrok,
Arloteri onela:
— Ipiñiko al dotsezuz
Asto oni perrak?
Ipiñiko neuskiokez
Baneuzka nik gayak.
Ezer zokoen batean
Zegon ikusteko,
Lantegiaren barrena
Sartu yako Pedro.
Eta antxen baztar batean
Dana begiratu,
Eta urre zati ederra
Egin du arkitu.
Ta ezer egin ezpalu
Bezela maltzurrak
Astoari jarri dotsoz
Urrezko zapatak.
Arro dago Pedro orrela
Astoa apainduta,
Ta gogo onez eskatzen du
Urren balioa.
Ta Txomin Arlotek biak
Ondo baño obeto
Begiratu ondorean
Erantzuten dotso:
— Zuentzako batere ez da,
Neronen antzera
Arlote batzun itxura
Daramazue-ta—.
— Ondo da —Pedrok diñotso
Txomin Arloteri,
Ta Jesukristok gurotso
Zerbait emon ari.
— Gizona, egin dauskuzu
Zuk laguntza guri,
Enaiz jungo laguntz ori
Ordain bage zuri.
Iru emaitz gurotzudaz egin,
Gurozuna eskatu—,
(Ordun Pedrok belarrira:
—Lenbiziko Zeru—.)
— Alki ontan yezarria
Bego yezarria,
Bertan nik esan arte
Yatsi daitikela—.
— Egiña. Ta bigarrena?—
(Pedrok belarrira:
— Eskatu orain Zerua—)
Bigarrena auxen da:
— Intxaur ontara igo dana
An egon dedila,
Nik esan artean andik
Yatsi daitikela—.
— Egiña. Ta irugarrena?—
(Pedrok belarrira:
— Eskatu bada Zerua—)
— Au da irugarrena:
Toxa ontan sartzen dana
An egon dedila,
Nik aginduarte andik
Irten daitikela.
Egiña. —Ta artu, omen eben
Zekarten bidea
Deun Pedro ta Jesukristok
Urrea ordainduta.
Etsaya agertu yakon.
Laister Arloteri;
Ta Arlotek zirikatuaz
Diñotso berari:
— Ogei urteko zoriona
Agindu daiztazu
Ta nere anima gaurtik
Zuretzako dozu
— Egiña. Erantzun eutson
Ari deabruak,
Ta Txomin Arlote asi zan
Jan edan, orduan
Bañan yun dira zoriona
Bete da epea
Ta agertu yako etsaya
Animaren bila.
Au Artoten istilua!
— Yezarri alkian,
Diñotso deabruari,
Ni gertau artean—.
Baño ona egon Arlote
Gertaketarako
Bere etxea utzi eta
Gaizkiñaz yoteko.
Aspertu da deabrua
Beti yezarria,
Yatsi gure dau ta ezin!
Bere asarrea!
Orduan Txomin Arlotek
Patxara onean,
Diñotso diabruari
Parra egin nayan:
— Ortik etzera yatsiko
Nik zuri esan arte,
Ta ez dotzut aginduko
Epe berri bage—.
Deabruak egin bear
Luzatu epea,
Arlote gelditu daitean
Barriro lasaya
* * *
Urte oek amaitzean
Badator deabru,
Bost edo sei lagunekin
Agerturik amorru.
— Ea, ordua etorri da.
Orain gukin, maltzurra,
Ik etorri bearko dek
Arin gaiztokira—.
— Gizon jatorrak, guztia
Gertuta daukaz ba,
Eakarik intxaur ontako
Intxaur-biltzea ezpada.
Laister dira oek batuak—
Esanda, igo dira
Deabruak intxaur gañera,
Ta, ezin yatsi bera!
Ayen orru ta marruaki!
Baña dena-alperrik
Iñola ere etzeukaten
Andik yatsitzerik.
Ta berriz Txomin Arlotek
Patxara onean
Diñotso deabruari
Adarra jo nayan:
— Ez dago ortik yatsitzerik
Nik aginduarte,
Ta ez dotzuet aginduko
Epe berri bage—.
— Egiña, —erantzun zien
Ari deabruak.
Txomin Arlote barriro,
Lasai orduan.
* * *
Urte oek amaitzean
Dator deabrua,
Ingurutako etsayak
Lagun dakarzela.
Etzegoan palagurik
Egiteko iñori,
Ta iñor baño gutxigo
Txomin Arloteri.
Ireak egin yok, eta
Oin gugaz, maltzurra,
Ik etori bearko dok
Betiko sutara.
— Arazoi guztik zuen alde
Dagoz, jaunak, baña
Egingo al daustezue
Il-zori-emaitza?—
— Zer emaitz ta zer arrane?
Zer dok gura dekana?—
— Nire azken-eskaria
Au besterik ez da:
Gogo utsak zareala
Daukot entzuna-ta
Gura ezkero guztik toxan
Sartzen zareala.
Ori egia balitza
Ziñez nai neukela,
Il baño len nere begiz
Doi ori ikustea.
Beraz eskatzen datzuet
Sartzeko toxa ontan
Zuen doi berdinbagea
Ikusi dagidan—.
Sartu dira etsayak
Arloteren toxan
Eta itxi dau toxa arin,
Bein aek barrenan.
Ta darama ingurera
Eta dinbi-danba,
An dabil ekiñalean
Arlote sututa.
Ta egun bat ta bestean
Errukirik bage
Astintzen daitu etsayak
Ziñez nekatuarte.
Deabruk orru batean
Ta ingeruk pakean
Egon zirean orduan
Denbora luzean.
* * *
Lege-gizonak egozan
Gosez bitartean,
Eria zegoalako
Ain pake aundian.
Ta pake au ikusiaz
Zala ayen kaltean
Lege-gizonak gora
jotzen dute eskean.
Bakaldunari eskatuz
Eriotz-azpian
Agintzeko Arloteri
Goseti onean,
Arin azkatuteko toxan
Eukazan etsayak,
Bestela kezkak ugari
Zirala gañean.
Erregeren aginduz
Txomin Arlote-ak
Utzi daitu azkatuta
Deabru lotuak.
Baño azkatu-aurrean
Azkena zalako
Emanik ematekoak
Goxoak jartzeko.
Ta azkatu zituanean .
Tximista bezela
Deabruak dijoaz
Gaiztoki zulora.
Il da azkenik Arlote
Ta zeruko atera
Ona balitz bezela
Artzen dau bidea.
Eldu da zeru-atera
Jotzen dau atea
Ta Deun Pedro urten yako
Uko ematera.
— Errea euki zenduan
Zerua eskatzeko
Eta orain berriz galduta
Zerade betiko—.
Eta itz onek gogorkiro
Kopeta ilunaz
Esan ta zeruko atea
Itxi dotso bultzaz.
Ta ordun Txomin Arlotek
Errukigarria!
Beartuta artu eban
Gaiztoki-bidea.
Eldu da inpernura
Jotzen du atea
Ta arkitzen dau atezai bat
Ona baño obea.
Atea iriki orduko
Itxi dau atzera
Ezagutu dualako
Arlote maltzurra.
Eta ordun gogoratuaz
Arloten ingura
Asitzen dira etsayak
Marru ta orruka
Ta Arloteren bildurrez
Atea itxi dute
Iñor ez sartzeko eran
Beren baimen bage.
Onela arki zan Arlote
Itzuli bearrean
Gura ezebela lurrera
Bizitzeko bertan.
Eta arrezkero or dabil
Atzera ta aurrera
Beti arlotekeria
Beragaz daroala
Ondarribi, 1924
|
 |