www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

  hurrengoa

Ama Birjina Maria Santisimaren
Konzepzione garbia,

Abenduaren 8.an

 

        1. Jangoiko andiak, guzien Jaun ta Jabeak bere karidadezko amoreagatik, zeñeki amatu ginduzan gizonok eternidadetik, (utzirik galtzera Zeruko Aingiru errebelatu zirenak erremediorik gabe sekulakos, zein baitire Demonio ta Deabru deitzen direnak) gizoneki, zein alaber izan ziren desobediente bere Majestadeai Deabruaren inspirazios, etzue nai izan du egin justizia, baizik miserikordia, erreskatatus ta erremediatus Deabruaren eskupean paratu zirenak miserias beterik presentean izateko galduak sekulakos eternidadean. Baña nola in zue lan on gau gureki? Ori da zoratu bear ginduzana gizonok amores ta agradezimentuz Jangoikoagana! Mereji ginduzan ira, ta su, ta pena erruen lekuan nai izan zue bere Majestadeak jautsi bake, ta piedade, ta karidade andiareki: nai izan ze agertu bera gure desterru gontan gure ertean: nai izan ze egin gizon errealki errebestitus bere Majestadea gure naturalezaren zamarra pobreas: eta etzeien keja justizia, Jangoikoai gizonak eginik agrabio, iten zela gizonareki sobra miserikordia, ta Jangoikoareki ez aski errekonpensa, atra ze erdira Jangoikoaren Seme Jangoikoa dena, ta gizon egin zena, bitarteko Jangoikoaren ta gizonen ertean, emateko Jangoikoai satisfakzio, ta gizonzi erremedio. Ala konpondu zire justizia ta miserikordia gizon dibinoaren medios. Justitia et pax osculatae sunt. Ala gizon baten kasos galduba ze gizagendea, berze baten kasos erremediatu ze. Lenbiziko Adam izan baze gure galmendearen kausa, gure erremedio ta salbazioaren kausa izan da Jesu Kristo, deitzen dena bigarren Adam. O grazia graziosoa!

        2. Berze grazia bat ere iago. Zeikelaik egin gizon Amarik gabe, nola Adam, nai izan zue izan Ama, jaintsis gure naturaleza emasteki baten entraña sanduetan. Eta ortako zukelaik eskojitu nai zuena munduan izan ta izanen diren emastekietaik, eskojitu zue Maria Santisima eternidadetik, klaro da, oben obena bekala. Urbildus ia denbora eternidadetik alaber señalaturik zeukana, prebenitu zitue beraren jendakia, ta etorkia, Abraham Patriarkaren, ta Dabid Erregearen odoletik, ta beraren Aita eta Ama S. Joakin ta Santa Ana esposo sandu eskojituak, ura Nazaretgo, ta au Belengo humeak, elkarreki ezkondurik ogei urte egon zirenak: eta gero ere anitz orazio, limosna, ta obra onen medios logratu zute izatea fruitu bedeizioskoa, fruitu atra den ta atra daiken obena gizonki ta emastekiren obras. Abenduaren zorzigarrenean izan ze konzebitua bere Ama Santa Anaren sabelean Maria Santisima bekatu orijinalaren mantxarik gabe grazian ta santidadean Jangoikoaren pribilejio espezialez. Au deitzen da Maria Santisimaren konzepzione garbia, sinestatzen dena piadosoki, ta zelebratzen dena alegreki Elizan, ta Patronatako artu dena Españan; naiz orano ezten deklaratu egia gau artikulo fedeskoa bekala, baña eztago apart.

        3. Bekatu orijinale jenerazioskoak etzue ukitu Jesus nola iruzki berex bakarra, ezeta ere bere Ama Santisima, nola iruzki garren mendortz, edo aurora ederra. Iruzki ere da Maria Santisima bere gradoan, non paratu zuen bere tronoa errege zerukoak: etzue beñere maxkaratu bekatuaren ilunak. Maria ta bekatua ain daude urruti, ezi lenago argia ta iluna izain dire elkarreki. Aingirua, Adam, ta Eba izan zireneko izan zire grazian: Zenbat obeki Maria, aien ta guzien erregina, eta Jangoikoaren Ama eskojitua? Guziek in zute bekatu lenbiziko Aita Adanenbaitan, diote: baña eztire guzietan sartzen Jesus ta Maria: Biz gañarako guziak, baña salbo Jesus ta Maria, Jesus dretxos, Maria pribilejios. Jesusek erredimitu zitue guziak erremediatus; Maria berex preserbatus, ta guardatus, etzeien heritu. Jeremias, S. Juan Bautista, ta berze bat edo bat santifikatu zitue beren Amaen sabeletan garbitus jaiobaño len: Gexago ze arrazio egitea Ama Santisimareki, ez permititus mantxa zeien. Dilubio unibersalean ondatu zire guziak urean: salbo Noe ta bere familia inarazi zion arkan. Arka biz Jesus, edo biz Maria, biok dire odol batekoak ta elkarrenak. Asuerok lege paratuas iltzeko Judatar guziak erraten zio Ester erreginari, etzaitela lotsa; etzara ilen zu, ezi ezta paratu legea zuretako, baizik guziendako. Guziok jenerazios izan gara Jangoikoaren iraren hume, ta Deabruaren eskupeko, libratu arteo bataioan Jesusen birtutez: Maria iraren hume, ta Deabruaren eskupean egon zela istante batez ere, aipatzeas ere lotsatzen da bat, ez dezaket sinesta: erran ziolaik Jangoikoak aspaldirik serpientegarri Marias, arrek autxiko dik iri buruoi. Biz bekatu orijinala petxa bat jenerala guziek pagatzen dutena: Nork sinesta erregina dela petxera, pagarazteko petxa gisa goi? Jangoikoaren Ama izatea da dignidade kasi infinitoa: diot bada orai, autara eman balekio zein nai duen bietaik edo dignidade gau, edo grazian beti egotea bekaturik gabe, eskoji lezake au obeki ezi ura: baña bata eman zionak eman zio berzea ere: eskojitu zuenak bere Amatako guardatu zue bekatutik beti.

        4. Berze pribilejio bat ere eman zio lenbiziko instante gartan, baita, nola etzuen bekatu orijinalerik, ala ez izatea arren efektorik, au da, bekaturako sukai, ta inklinaziorik, ezeta ere entendamentuaren iluntasunik; baizik ere egotea arima ta gorputz sandu gura guzis ongi ordenaturik biziorik gabe, ta alako erresto ta erresabiorik gabe: baizik nola sugarrak duen inklinazioa gora, ala Mariak Jangoikoagana. Irugarrena konfirmatzea grazian seguratus etzeien erori bekaturen batean, nola ezpaize erori sekula bere bizian: nola deklaratu duen Elizak ia egietafedea bekala: Trid. s. 6. can. 23. Eta lenago erranik zeuka S. Agustinek, bekatues tratatzen delaik, eztuela nai aipatu Maria Santisima: ta ez izana gero bekaturik, dauka progutako, etzuela len izan ez orijinala ere. Pro ectó peccatum etiám major fecisset, si parvu us habuisset: lib. 5. contra Jul. 9. ad finem. Laurgarren pribilejioa, istante lenbizikoan izatea Maria Santisimak iago santidade ta grazia, ezi Sandu andienek azkenean. Fundamenta ejus in montibus sanctis, Beraren zimenduak oian sanduen kaskoan, au da, Gorago santidades ze Maria asterakoan, ezi Sandu guziak bukatzerakoan. Opus grande est & erran ze len Salomonen tenplo andi gartas, Obra andia da, fabrika miragarria, zeren ezi ezta prestatzen palazioa gizon baten, baizik Jangoiko andiaren. Tenplo ta palazio gau izan ze Maria Santisima Jaun andienari ongi zegokiona. Ontan bizi bear zenaren ariora bear ze izan fabrika, perlaren ariora kontxa, tesoroaren ariora kaja, depositoaren ariora arka: Orai bada nai duenak neurritu nolakoa zen Maria, neurri bez lenik nolakoa zen Jesus Jangoiko-gizona. Neurri goi dezake artu Jangoikoaren besoak fabrikatu zuenak Maria daiken obena Jangoikoas landara: ta bere podore, ta jakinde infinitoa obeki agertu zue fabrikatzean sollik Maria Santisima, ezi Zeru guzien, iruzki, ilargi, ta izarren fabrikan: Maria Santisimak berak erran zue gero, gauza andiak egintu nereki poderoso denak; enpleatu du bere besoaren podorea edo indarra. Luc. 1. Beras zimendua bear ze izan ario gortara, ta atariak konforme, au da, beraren prinzipioak: diligit Dominus portas Sion &. ps. 86. Jaunak estimatzentu Siongo atariak iago ezi Jakoben tabernakulo guziak, dio Dabidek. Nauzu xakin, dio S. Eukeriok, nolakoa den Maria? Ikasazu lenik nolakoa izan zuen Semea. Egia ta arrazio andiareki deitu zue S. Gabrielek grazias betea,ta bedeikatua emastekietan. Egia ta arrazio andiareki erraten dio Elizak, Guzioi zara ederra, Maria, ta mantxarik ezta zurebaitan: zu Jerusalengo gloria, Israelgo alegria, gizagende guziaren honra: Jangoikoaren maite bakar eskojitua, len ta gero ta beti sanda.

 

  hurrengoa