www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

  hurrengoa

SILBERO, SILBIA, DORISTEO TA SIRENA

 

        [...] bero e [...] edan egu [...] bere ugaza [...] tiak bere [...] pensadu eu[...] bada Silbe[...] idoro bagu[...] du eben kar[...] manera on[...]

        «Ainbat eta [...] neure begi[...] daukadan [...] karta oneta[...] uste dot dau[...] nau ezautu[...] badau bere[...] orri mila bider[...] kausea dan azkero[...] ri remedio emun jagi [...] ain andia dan azkero edo bes[...] rik izango ezpada bere nai beki[...] esku delikaduokaz karta oni eranz[...] nai ezpadau ni zure mesedeorr[...] il nadin nagoan lekurea[...] orren [...]».

        [...]ea Sirena [...]onjoean a [...]nak iraku [...]n buruan [...]urteten ebela [...]eaz zeña eku [...]ena zan ez [...]i ez legian [...]ada mundu [...]ik andiae [...]ui eben kar [...]urrik ezautu [...]nik ezin esan [...]asegin artu [...]bio historieak ber [...]renak kartea idoro eben [...]u eben manera artan [...]ori bere ezer esan baga Silbe- [...]a ebilirik utra jakiteko deseo an [...]irenak kartea artu eben ala ez sar [...]txi eben lekura nun idoro eben [...]itxi eben maneran bertan Zegaz utra asegin gutxi Silberok [...] ben bere biozean ekusirik a[...] bere gauzaetan zala ai[...] Silberoren asekabea ana[...] buruko zenzuna benzidu[...] artu eben ain maneraz[...] di batean irazarri ez zan[...] setan ebilela Sirenagaz [...] zidin utra espantadurik[...] bere pensamentua beti ber[...] la eta probaetarren pe[...] ganik apartadu aleia[...] biguela baz zena[...] au esaten ebel[...] egu[...] zeur[...] 

        Silbe[...] [...]Sirenaren berbea zegaz utra [...]artu eben esan zituan [...]k enzun ebelako bada e- [...]an Silbero egoala Sirena [...]ilberoren aposentura utra [...]az zeñak an egoan silla [...]berbaoek esaten asi [...]n.

        —Silbero nagozu leen [...]arso oriek osteango da [...]el baten zeure eskuz [...]dekidazula zegati [...]bazu nik bere [...]gozu erregutan.

        [...]au esanda [...] eben Si [...]an leku [...] baga [...]ti Sirenak [...]ten akorda [...]t eskrebie[...]

        —[...]di eze ezin [...]zuk [...]ura Gura dozun ni enplea nadin zure serbizioan suplikaetan natxazu Sirena ene laztana nai dakizula gaur gabean zeure aposentuko bentanara joaten eze an gura dot neuronek emun [...] zuk agindu deustazun kobrea [...] badurik bada kartea[...]

        [...] eben egoan lekurean [...] teti geldixe iramo[...] ren aposentura nun [...] rri eben Silberoren [...] rik an zioana [...] eta Silberori [...] urtengo le[...] bero bad[...] sirik Sir[...] nadu[...] Silber[...] eta jarr[...] rik Siren[...] azpian[...] netan eg[...] Sirena ben[...] anzat Silbe[...]. Artu eben biguelea eta utra boz amorosoaz asi zan manera onetan kantaeta:

 

                Poeta gatxa idoro dozu

                Sirena ene laztana

                [...] bentajaok esateko

                [...] nigana

 

                [...]

                [...] utra tristerik

                [...]ik eztakarte

                [...]ztiok ifinirik

 

                [...]txadu dei detizke

                [...] etorririk

                [...]ate

                [...] egirik

 

                [...]

                [...]zuzu

                [...]txizkoak

                [...]azu

 

                Ala bada nik orain, Jaungoikoa,

                esango dot nola tratadu nauzun,

                Sirena, utra birtute andizkoa

                egizu silenziaz eskutxadu.

 

        Silberoren kantu dulzeaz a[...] tu Sirenak arzaite eben e[...] sentuan eukan zanpona[...] utra dulzemente jaiten a[...] au esaten ebela:

 

                Kañadaetan arza legez[...]

                oi nago kongoxadurik [...]

                ekusi inork ez nagia[...]

                zugaz egiten ber[...]

 

                Silbero zuk bad[...]

                nola zure ag[...]

                con tal que ne[...]

                kutu ez dakid[...]

 

                Alaze beti legez [...]

                zuk erraz dasakezu [...]

                zure kontra zegati [...]

                ezer eginik ez na[...]

 

        Sirenak bere kantu[...] [...] eben burua bere besoaen ganean eta Sil- [...] bigueleari itxita artu eben berekin [...] arpa bat eta asi zan bere mina Sil- [...]deklaraetan manera onetan:

 

                [...]ik esango ditudan berbaok

                [...]go dira gutxi bazu

                [...]eau dodan azkero

                [...]ditut nik komenzadu.

 

                [...]engo ene penea

                [...]ingo dozu donzellea

                [...]n erexteagati

                [...]la kateea.

 

                [...]ai izango

                [...] atean

                [...]an gero

                [...]a.

 

                [...] banagizu

                [...]ati

                [...] ene laztana,

                [...]ot zugaiti.

 

        [...]a Silberoren berba [...]bentanea eta Silberori ezer esan baga sartu zan barrura. Silberok ekusirik zala Sirena enojadu, eskuetan eukan arpea iramo eben aiñ furia andiaz eze utra pedazu asko egin zan eta ala tristeza andiaz Silbero joan zan bere aposentura, nun asi zan llantu andi bat egiten, ain tristeza andiaz eze enzun egien guztiai emun eioan tristeza andia. Ainbat sentidu eben bada Silberok Sirenak agaz egin eben kaso gutxia, eze etorri zan eriozako puntura.

        Egun batean, bada, Silberoren ugazabak ikasirik nola egoan Silbero gaxorik, erregutu eusan bere emazteari eugi legiala kontu andia Silberori bear ebena emaiteaz, zegaiti zan utra keridua bere ugazabaren esean. Eta eseko andreak egin eben ala. Silbero, bada, obato errejidu zegati zan? Eseko andreak agindu eusan Silbiari, zeña zan Sirenaren konpanian egoana, eugi legiala utra kontu andia Silbero errejieteaz, zegaz utra asegin andia artu eben ala Silberok nola Silbiak, zegati utra on alkarri erexten.

        Egun batean bada, Silbia joan zan Silbero bisitaetan beti kostunbrezat  eukana legez, zenagaz asegin andia Silberok artu eben, zegati ai kontu andiaagaz egiten eben, aibat zan Silberoen deseoa Sirena ekusterren, eze erregutu eusan Silbiari legiola ain mesede andia, eze legiola bere partez Sirenari erregutu bisitaetan etorri legiola, zegati leukala esperanza andia Jaun zerukoagan eze, aen mesedea serbidu izaten lizala, Sirenak bisitadu balegi bertati osatua zala.

        Silbiak, bada, ezauturik Silberoen borondatea, prometidu eusan eze biaramunean sinfalta Sirena eroango leusala bere aposentura. Ainbat asegin Silberok artu eben Silbiak egin eusan promeseaz, eze kasi eukan gax guztia kendu jakan.

        Biaramun goxean joan zidin Silbia Sirena bisitazen eta osteango beste berbaen artean egion erregutu legiola konpania Silbero egoan aposentura joaten, eta Sirenak esan eusan eze asegin lebela, zeinzuk alkari eskuetarik eustela joan zirean Silberoen kamarara, nun sar zitezenean utra kortesmente Silberori berba egin eusaen, zeñak al egian kortesia eta mesura guztiaz saludadu zituan eta eskatu zidin arpa bat, zeña utra dulzero jaiten asi zan, manera onetan kantaetan ebela:

 

                Donzellea, zegati zaoz

                enegaz enojadurik,

                zurekin ene aitasuna

                orrela anzi jakinik?

 

                Donzellatxo linda damea,

                flordelisea zara zu;

                ene penea dakusun gero

                arren berba bat esazu.

 

        Ekusirik Sirenak Silberoen platikea, artu eben Silberok eskuetan eukan arpea, zeña jaite ebela eranzun egion manera onetan:

 

                Jentil honbre penadua,

                enegaiti kautibua,

                zure llantu dolorosook

                emaiten deustae kontentua.

 

        Bere kantaetea Sirenak akabadurik, urten eben ain laster Silbero egoan lekurean, eze ez zan bastadu inor bere biurketa. Silberok ainbat sentidu eben bada Sirenak esan eben berbaak, eze erorri zidin jarririk egoan silla baterean; ain agiz, eze, Silbia isasi ez ballako, ez zatean mirakuru an ila. Baegoan, bada, Silbero ain akordu gutxigaz, eze Silbiak uste eben eze eskuartean ilgo lizakala, areanda beregan biurtu zeitean artean. Eta destenpleak itxi egion orduan asi zan Silbia Silbero konsolaetan, bada bere ekusirik Silberok, ain kruelmente bere Sirenak trataetan lebela, ez eben gura inork berbarik legion, salbo bakotxik egon baxe. Eta, ala, Silbiak urten eben arean, nun Silbero geratu zidin bakotxik eta ain konsuelo gutxigaz nola inork pensadu ezin leian, zenak arturik biguela bat asi zan kantaetan manera onetan:

 

                Esperanzeau galdu jat,

                guztiz ez arren, parte bat;

                neure laztanaen amorearren

                egin gura dot negar bat.

 

                Ai, ene desditxadua,

                gaitxez rodeatua!

                Kontentu uste neben orduan,

                oi, zatort deskontentua!

 

                Ene bioz penadua,

                egun gaxki kuradua,

                egun askotan bearko dozu

                zeure aldean medikua.

 

        Akabadurik bada Silberok bere kantaetea, urten eben bere kamararean eta igo eben bere ugazabaren aposentura, zeña idoro eben isirik eta itaundurik esekoai nun zan esan eusaen nola emazteagaz joan zidin jardin batera eta beregaz eroan eben Sirena eta Silbia bere donzellaak.

        Aditurik, bada, Silberok leen esan dogunau, joan zidin musiko bazuen esera eta erregutu eusten legioela lagun musika bat emaitera joaten, zeinzuk esan eusaen baiez. Eta ala, bear eben instrumentu guztiak arturik, joan zirean. Eta eldurik Sirena eta Silbia eozen lekuan, asi zirean Silberogaz joazen musikoak ain dulzemente jaiten euren istrumentuak, eze Silberoen ugazaba eta agaz eozen guztiak zitezen espantadu eta ezin pensadu eben nogaiti edo nork emaite eben musikaoa. Eta onetan eozela, ministrilak ixildurik, asi zirean lau musiko utra konziertu andiaz manera onetan kantaetan:

 

                Donzellatxo, linda damea,

                flordelisea zara zu;

                nik zuri on dereizut baina

                zuk ni erruki ez nauzu.

                amaren seme bakotxa naiz ta,

                arren, ondo ar naroizu;

                ama enea seme baga

                zuk ifiniko al dozu?

                Ama eneaen seme bageaz,

                oi, zuk zer probetxu dozu?

                Lau urtebete euren gabakin

                zeure onetan naukazu;

                ene laztana, ene lindea,

                nai dozuna egizu.

                Ene laztana, ni ilagaz

                zuk probetxurik badozu,

                ori gerriko dageau eta

                biozeraño indazu.

 

                Ene laztana eriozea

                sentizen ez dot bapere,

                asegin eta deskansu baxe

                zu bazarade serbizen.

                Bada bere nai ez neuke

                mundu guztiagaitirren

                zuregaz ene sekretoa

                deskubri lidin bapere.

 

        Akabadurik bada Silberok bere musikeau, ainbat asegin artu eben jardinean eozenak eze ez ostean geiago, espezialmente Silbiak, zeñak utra on eretxan Silberori, zegati ezautu eben Silberoren kantaetea.

        Akabadurik leen esan dogun kantaeteau, Silbero eta bere lagunak joan zitezen ziudadera, nun Silberok emun eusten ain kolazio andia beregaz eroan zituan musikoai eze ezin kontadu al leidi, gizonak gurearren bere.

        Eta kolazioa akabadurik, despediku zituan musikoak eta, ai itxita, joan zidin bere esera, nun asi zan bere erropaak kontuz maleta baten sarzaen, zegaiti esan eusan ugazabak eze biaramunean joango zireala euren biajera, zeña zan Italiako ziudade batera, zeñari ereizan Arzileo.

 

                Arzileoko ziudadean

                Silbero el zidinean

                biziko zala uste ez eben,

                oi, inor ordu batean.

 

                Ainbat zan bada Silberoren

                amore mina andia,

                eze ez inor ekusterren

                isaiten eben begiak.

 

                Remediorik ezin lebela,

                utra gaxorik ebilen,

                fortunearen esai zala

                ia asi zan sentizen.

 

                Silbia dama galantori

                pena andiaz bizi zan

                Silberori on deretxana

                akordazen da askotan.

 

                Doristeo, zaldun gazte bat,

                ebilen penaz beterik,

                zegaiti utra on eretxan

                Silbia donzelleari.

 

                Sirena bere ainbeste dabil

                besteok legez galdurik,

                Doristeori on deretxala

                Silbero anzi jakinik.

 

                Kupido, nola dozu orrein gaxki

                zeure matraz doraduok gobernaetan?

                Zegaiti lauoi bardin on eretxi

                ez deraustezu euren amoreetan?

 

                Dago Sirenagaiti Silbero ilik;

                Sirenak Doristeori on eretxan;

                Doristeok Silbiagati asko dauko minik;

                Silbiak Silberori eusan erreguetan.

 

                Silberok, bada, ekusirik

                bere desditxa andia,

                negar egiten prometidu dau

                bizi dan arte guztian.

 

                Esperanzea galdu jakinik,

                bizi zan asegin bage;

                joan gura dau lekureanik

                kanpu[r]a bizi izaaten.

 

        Leen esan dogun konkistan lau amadoreoek egonik, zan lastima andia nork bere biozean eukan tristezea ekusten, espezialmente Silberok, zeñak ekusirik Sirenak besteri on eretxala akordadu eben joaten arzai baten figuran erriaetarik, ez ain bizi lazeradua iragaiterren.

        Eta ala, egun baten bere ugazabari lizenzia eskatu jakan bere errira joateko, zeñak utra damu andia artu eben Silberoen joateaz. Silberok, bada, bere ugazabari lizenzia eskatu egionean, joan zidin Silberagana, zeñari, negarrez egoala, despedidu egion. Eta ia joateko egoan puntuan atera eben rabel bat bere maukarean, zena jaiten ebela asi zan negar egiten onela:

 

                Ordu onean gera zatez

                donzella linda erana,

                noxbait noxbait akorda zatez

                zurea nola naxana.

 

                Esaitasun parebagea

                nigaz zegaiti daukazu?

                Muger arrizko bioza bano

                gogorragoa zuk dozu.

 

                Ni onerean joateko

                kausea, oita, zara zu;

                Jaun zerukoak, ene laztana,

                oi, degizula parkatu!

 

                Arren, Sirena, ene bioza,

                suplikaetan natxazu,

                nik merezidu ez badot bere,

                ez nagizula anzitu.

 

                Zeruko jaunaz, oita Sirena,

                geratu bada zatez zu;

                ni onerean banoa bere,

                ene bioza zuk dozu.

 

                Neure begiok giaduko dot

                tristezea dan errira

                aseginik sar ez dakidan

                oi biozeti barrura

 

        Despedidurik, bada, Silbero bere Sirenaganik, artu eben arzaiaen jazteko bazu eta asi zan bere biajea arzaien ponienteko aldeetara. Eta bere bidea ekarrela, el zidin ribera utra kaudaloso baten, zenari eretxa Duero, Gaztelako probinzian, nun zirean utra arzai aberasak. Ekusirik, bada, Silberok egoala utra urrun bere errirean, akordadu eben arzai aberaspatekin jarten arzaizat. Eta ala egin eben, zegaiti biaramunean Askanio eretxan gizon aberaspategaz jarri zan, nun bere ganadua goardaetan eben.

 

                Silberoren partierea,

                oi, aditurik Silbiak

                damu andia, oi, eben artu

                bioz berean menetan.

 

                Silbero baga bizi izaate,

                oi, ezin eben sufridu;

                aren azean joateko

                da lizenzia eskatu.

 

                Silbiak bere ugazabari

                onela esan deuso:

                —«Romeria bat egiteko,

                jauna, daukat nik gogo.

 

                Onegati serbizen bada,

                arren, bear deust parkatu,

                zegaiti biur nadinean

                serbiduko zaut, jauna, zu».

 

        Silbia despedidurik bere ugazabaganik, inork ezautu ez legianzat kendu eben bere jaztekoak eta artu eben arzai baten jaztekoak eta asi zan bere biajea arzaen Silbero joeala ekian lekuetati.

        Egun baten, bada, bere bideti joeala, topadu zan arzai bigaz, zeñai Silbiak itaundu eusten nora lloazen, zenak eranzun eusten manera onetan:

        —Arzai polita, ik jakingo dok eze guek goazela Dueroko riberara, zegaiti enzun dogu eze Silbero deretxan arzai batek dabela lutxa andiak armatu komarkaetako arzai guztiakin eta dagoala denporea asignadur egun seigarren eguneko, eta ala, ene lagunau eta ni goaz ara Silberoren jentilezak ekusterren, zegaiti utra manera andian dazauen guztiok alabadu deuskue.

        Silbiak Silberoren izena enzun egian orduan asi zan negar egiten ain sentimentu andiaz, eze an eozen arzaiakgati izan ez baliz, ez zatean asko an ila. Ekusirik, bada, Silbiagaz eozen arzaiak egoala negarrez, zitezen espantadu eta ezin pensadu eben zer al zaatean kausea, areanda itaundu eioen artean, zenak manera onetan eranzun eusten:

        —Zuek jakingo dozu, eze Silbero, zuek esan dozun arzaiorregaz egon nax ni denpora andian eta ain da nik deusadan amorioa andia, eze neure erriari itxirik nator aen eske. Eta ainbat asegin artu dot nun dagoan ikasiaz eze, munduan direan rikeza guztiak emun baleustae bere, ezin geiago artu neisus.

        —Bada —esan eben arzai batak— orrela dan azkero, goazen guztiok batera, eze guek al daigun lagundasunik onaena egingo deusugu. Bada bere, erregutan gagozu esan deiguzula zure izena, zegaiti obato alkar aditu daigun.

        Onetan eranzun eben Silbiak:

        —Zuek jakingo dozu, arzai nobleak, eze ni nazala Marsellako naturale eta ene izena da Klarian.

        —Orrela dan azkero —esan eben arzai batak—[...]

 

(Faksimilean goiko zenbakitze zaharra

ez dago behar bezala jasoa,

baina dirudienaren arabera, hiru orrialde falta dira

eskuizkribuan, 1148tik 1150era hain zuzen).

 

        [...]ren konpanian dagoan donzella batek, zenari deretxan Silbia, deretxula utra on eta ainbat graduan, ze zu ona etorri zareala ikasita etorri gura dau zure eske, zenari zuk gura badeusazu on eretxi eta anzitu Sirena on ez deretxun azkero, nik prometietan deusut eze laster osatu zatezkeala daukazun gaxaesun orretarik.

        Silberok leen esan dogun berbaok enzun egianean, zidin andiro enojadu eta egoan lekurean jagirik joan zidin floresta bateti aurrera Klariani bakarrik itxita, zeñak bakarrik geratu zala ekusen orduan asi zan, negarez beterik bere begia zeukala, berbaoek esaten:

 

                        Klarian

                Zorigatxean, oi, neuretako

                amorea dot ezautu,

                bardin gura naben azkero

                onein kureldo tratadu.

 

                Oi, amorezko errege jauna,

                suplikaetan natxazu

                degiozula, oi, Silberori

                on derextala agindu.

 

        Doristeok, bada, ekusirik bakarrik geratu zala bere Silbia baga, akordadu eben aen eske joaten, zeñak partietako egoan egunean Sirenari berbaoek egin eusan:

        —Ondo uste dot, Sirena, daukazula aditurik Silbiak bere joateagaz niri bakarrik itxirik emun deustan pena, zeña dan ain andia eze uste dot iraungo baleu denpora askotan lizateala parte niri eriozea laster emaiteko. Eta kausaoek guztiok nik ekusirik, dot akordadu aen eske joaten, zeina deustae esan dagoala Silbero dagoan lekuan. Onegati zuk ezer gura badozu erriaetaruz esan egidazu, zegati utra borondate onez egin daidit.

        Si[rena]:

        —Ziertu bazeeki esan dozun berbaokaz egin deustazun asekabea, sinsketa dot ez zebela esango, bada bere, zeure borondate ori bestegan daukazuna legez, ezta mirakuru nigaz konturik euki eza. Bada bere, nik zuri deusudan amorioa ain firmea dan azkero, bazoaz munduen kabura bere, ezin itxi neidizu.

        Do[risteo]:

        —Eztozu zeren berbaoriek esan, Sirena, zegati dabe utra probetxu gitxi egiten ala zuretako nola enetako, zegati nigaz ezin inor lloake.

        Si[rena]:

        —Jaikoari nai ez dakiola zu joan da ni eben gera nadila! Orregati, Doristeo, zoaz nora ta nundi gura dozun, eze nik itxiko ezteuzut.

        Doristeok ekusirik zala inposible Sirena bereganik apartaetea, asi zan bere bidea arzaite, zeinak bere begiak negaretan eukala asi zan berbaoek esaten:

 

                        Doristeo

                Oi, Sirena, zegaiti zatoz,

                oi eta, ene azean,

                inposible, oi, dan azkero

                nik zuri on erextea?

 

                        Sirena

                Doristeo, zegaiti zoaz

                zeurori bada galdurik,

                Silbiak, oita, dakusun gero

                on deretxana besteri?

 

        Onela, bada, Doristeok eta Sirenak egin eben euren biajea, areanda Silbero egoan lekuan el zitezkeano, nun nor bere ugazaba banakin.

        Egun baten, bada, Silbero eta Silbia, Doristeo ta Sirena, lauok batera nor bere ardiakin joazela, topadu zirean iturri fresko baten aldean, nun guztiak alkar ezauturik berba egin eusaen, espezialmente Silberok Sirena ekusen orduan esan eben:

        —Oi, jaun zerukoa, ni nun ete nago? Lo ete naz ala irazarririk nago? Ezin sinisti dut neure Sirenaen aldean nagoala.

        Berbaoek esanda joan zidin Sirenaren aurrera, nun belauriko jarri zan negarrez egoala berbaoek egite lebela:

        —Oi, Sirena, zenaen begiok direan norteagaz konparaduak, natxazu suplikaetan nai dakizula ene peneau onein andia dan azkero remedioa emun jagite.

        Sirenak Silbero bere aurrean ekusen orduan utra enojadurik esan eusan:

        —Ken zatez ene begietarik, zegaiti nik ezteretxut on zuri bapere bano geiago, zegaiti ene bioza Doridogan dago.

        Silberok au enzun egian orduan bere buruari itxi eusan lurrera jausten, zeñagana Silbia joan zidin lasterka, esaten eusala:

        —Jagi zatez, Silbero, orrean eta itxi egiozu orrein kureldo trataetan zabenorri eta zatoz nigana.

        Silberok eranzun eusan:

        —Silbia, ken akit orrean, zegaiti nik ezin anzitu neidi anibat denpora on deretxadan gauzea.

        Silbiak au enzun egianean desmaiadurik erori zan, zenagana joan zidin laster Dorido eta esan eusan:

        —Ai, Silbia, ene laztana, akorda zatez zein on deretxudan eta bai nola zabilzen enganadurik igui zabenaren azean: ene amorioau anzitu jakinik suplikaetan natxazu degidazula remedioa emun, medezinea zu zarean gero.

        Silbiak Doridoren berbaok aditurik esa eusan:

        —Esan ze egidazu berba oriek, zegaiti gurago dot Silberori on deretxadala il, eze ez a anzituta bizi izan.

        Doridok eukan esporzu guztia galdurik, ezin zan lurrera utra negar asko bere begietati ezarten ebela. Sirenak, bada, Dori[d]o lurrean negarrez ekusi egian orduan, joan zidin agana konfiadurik respuesta obea idoroko ebela agan ark Silberori emun eusan bano, eta esaten asi jakan:

        —Egun askotan, Dorido, esan deusut zegaiti zabilzen on ez deretxunorren azean galdurik eta ez dozu sinistu izan nai, areanda zeure begiokaz ekusi dozun artean. Bada, onela dan azkero zeure buruori, desenganadurik nago zu mesede eske onerean aurrera on eretxi degidazula.

        Doridok utra enojadurik eranzun eusan:

        —O, falsa traidorea, ken akit neure begietarik ene desditxeonen kausea i axan azkero, zegai ik Silberori on eretxi baeuso, Silbiak bere niri ezin ukatu eidan neure remedioa. Bada, oneinbat gatx ire kausaz etorri dan azkero, zegaiti ezton losarik berbaoriek esaten gure aurrean?

        Enojuzko berbaoek Silbiak bere Doridoren aorean enzunik, zidin desmaiadurik lurera jausi.

        Onela lauak eozela desmaiadurik, Silberok esan eben:

        —Nagin Sirena remediadu!

        Si[rena]:

        —Ni Doridogaiti gaxo nax!

        Dorido:

        —Silbiak katigaturik nauko!

        Silbia:

        —Oita Silberok ni il nau!

        Platikaoetan lauok eozela, aditu eben os andi bat kanputi etorrena, ain andia eze utra espantadurik eozen zer al zatean ezin pensadurik, areanda Doridok burua goratu ta ekusi eiano salbaje terrible bien figurea, zeinzuk zirudien sua aoetati ezarten ebela eta euren eskuetan ezarten arko bana fletxa zorrozakaz armaturik. Eta Doridok ekusi egian orduan, esan eusan Silberori:

        —Jagi zatez orrean laster, Silbero, zegaiti eben datoz salbaje andi bi ondo armaturik guri biziok edetera.

        Silberok enzun egian orduan Doridoen berbaak, utra espantadurik jagi zidin eta artu eben nork bere armak. Bada bere aek ondo begiratu orduko salbaje biak arrebatadu zituen Sirena ta Silbia, zeinzuk utra laster ta erroitu andiaz eroan zituen florestati beera Silberok eta Doridok remediorik emun al baga, zeinzuk geratu zitezen espantu eta tristeza andiaz nork bere eben oneretxia galduagaiti eta ezin pensadu eben nuen agintez edo nora salbajeaek eroan al eukeen. Eta prometidu eben biak ez alkarri itxi jagiteko, areanda Sirena ta Silbia idoro artean.

        Onetan egun bat eta gau bat irago eben solamente negar baje beste gauzarik egite ez ebela, zeinzuk bigarren egunean, zerbait janda, loak artu zituan arbole fresko bazuen azpian, nun lorik gozoenagaz eozen orduan aditu eben kantaetaz etorrela odeietati figura eder bat, zeña ekusiak emun eusten bildur andi bat eta uste eben ze Sirena eta Silbia eroan ebenak letozela aek bere eroatera.

        Bada bere, odeietati etorrenak berba egin eusten manera onetan:

        —Ez bildurrik zeuren biozetan artu, arzai amoraduak, zegaiti ni ez nator zuei gatxik egiten, daukazun gatxorrendako remedio emaiten baxe, eta ala atenzio andiagaz aditu egidazu esan gura deusudan berbaok. Zuek jakingo dozu eze araenegun ekusi zeben salbajeak direala Narbaez enkantadorearen mutilak, zenak bere enkantamentu andiaz ikasi eben nola eben eozen zuen kausaz eta, zegaiti zuek eta aek aseginik artu ez zegian, eroan dau konfusioko esera, nun utra katea andiakaz daukan eta onerean irugarren egunean aterako ditu buruak edetera zuek sokorridu ez badagizu nik esango deusudan manera onetan. Zuek jakingo dozu eze ni bidaldu nabela batalla eta gerratako jaikoak, zeñari deretxan Marte, eta area emun deust ezpataoek zuendako espilu onegaz batetan eta dio joan zatezela konfusioko esera eta an el zatezenean, zeuren ezpataok eskuetan artuta, belauriko jarrik espiluonetara begira zaozela. Eta dakuskezun gauzagaiti ez begiok espilurean kendu, zegaiti bertati galduko zara; eta, barriz, kendu ez badagizu ni joango nax bear dozun orduan lagunketara.

        Silberok eta Doridok leengo berbaok enzun egian orduan utra asegin andia artu eben euren biozetan, zeinzuk bertati nork bere espiluak eta ezpatak arturik joan zirean konfusioko esera, nun eldu zirean irugarren egunean, nox Sirenak eta Silbiak il bear eben. Eta an eldurik, jarri zitezen begira kanpuruz nun ekusi eben egoala konfusioko esea ai fuerte eta galanto labradurik nola ezin ainbeste munduan al zatean.

        Onetan eozela, aditu eben etozela jente asko deadarrez, zeinzuen erditan etozen Sirena ta Silbia soka bategaz esku delikaduak loturik lepora, euren guardazat sei salbaje aldeetati ekartela, zenak pregonaetan eben Narbaezek aen kontra emun eben sentenziea manera onetan:

 

                Narbaez gizon sabioak,

                oita, egun dau agindu

                eriozeaz donzellaok,

                oi, dagiela pagatu.

 

                Onezkero ez ditezen

                amoreagaz burladu;

                oenzat kastigua dan eta

                besteoenzat exenplu.

 

                Bioen kontra probanzea

                klarua dago ziertu,

                Doridogaz Silberoren berbak

                zerren ez eben sinistu.

 

                Alaze, bada, zuek batera

                guztiok esan egizu:

                «amorekin kruel danak

                onela begi pagatu».

 

                Enzun dozun pregoeau

                egienean aditu

                Doridok eta Silberok bere,

                oi, ezin eben zufridu.

 

                Belariko jarri zirean,

                laster zitezen armatu;

                espiluak arzaiterako,

                oi, dira determinadu.

 

                Zeruetako erregeari,

                oi, dira enkomendadu,

                suplikaetan lizatela

                nai lekiela lagundu.

 

        Silbero ta Dorido onela eozela, baetozen Narbaezen jentea euren pregoea deklaraetan ebela. Donzella desditxaduak euren amoreak an ekuslen orduan, ezin zufridu eben negar egin baga egoten, zenak berba amorosoakaz esan eben berbaoek:

        —A, gizon doloraduak eta kruelak zeuen bizioendako, nola azartu zara zaozen lekura etorten, klaru dakusun azkero biziokaz bano gutxiagogaz pagatuko ez dozuna eta asi que asi ilgo zaituen azkero? Inolako maneraz defendidu al bagagizu emun gura deuskuen tormentu onetarik, zuen kausaz arzaite dogun azkero, zuek bere libertaduko zara edo bestela guek eta zuek bearko dogu jente krueloen eskuetati eriozea gustadu.

        Berbaoek arzai biak enzun egienean, Jaikoak daki ze asegin gutxi euren biozetan artu eben, bada bere, Marteren mandatariak agindu eustena ez ausaiteren, ezin ezer egin eben. Eta donzellak ekustenean eueren on eretxiak remediorik emaite ez eustela, ia eozen eueren esperanzea galdurik, bada bere dios Marteren mandataria ezpata bategaz salbajeaen arteti sartu zan utra agiz emuten leustela bere ezpata zorrozagaz, zeinzuk ies egin eben Sirenari eta Silbiari itxirik, zenai eskuak askaetan egotela Silbero eta Dorido, enzun eben aen alderuz kantaetaz etozela gizon bazu, zenak ekarten mutiltxo bat silla baten jarririk utra ponpa andiaz, zeñak eukan tafetaezko benda bategaz begiak isirik eta eskuetan arko bat saeta zorroz bategaz armaturik, zeinzuk esaten eben utra konzer-[...]

 

(Zenbakitze zaharraren arabera, lau orrialde falta dira

eskuizkribuan, 1155tik 1158ra hain zuzen).

 

  hurrengoa