www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Angles ginelarik
Piarres Larzabal
1973

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Piarres Larzabalen idazlanak (IV), Piarres Larzabal (Piarres Xarrittonen edizioa). Elkar, 1992

 

 

  hurrengoa

ANGLES GINELARIK

 

(Hiru gertalditako antzerkia-1973)

 

 

Xehetasun zonbait historia aldetik
 

        Lapurdi egon da anglesen meneko hiru ehun bat urtez (1153-1450).

        Anglesek, Lapurdi ahultzeko, bi zatitan ezarri zuten: Zati bat Baionari lotua, bertzea Uztaritzeri.

        Baiona kasik bere gain bizi zen, buruzagi zuela auzapez bat, herritarrez hautatua. Gainerateko herriak gobernatuak ziren, Uztaritzeko biltzarraren bidez.

        Baionan, Pez de Poyane zela auzapez, anglesen baimenarekin deliberatu zuten Errobi ibaia Baionarena zela marea goiti joaiten zen mugaraino, beraz Uztaritzeraino: Ur gazia Baionako itsasotik zen eta beraz Errobi ibaia gazitzen zen mugaraino, Baionarena zela.

        Hortakotz, baionesek ur-zainak eman zituzten Errobi bazterretan, Uztaritzeraino.

        Bainan, Uztaritzeko Biltzarrak ez zuen holakorik onartu.

        1343-an, lapurtarrek, gau batez ur-zainak hartu zituzten eta urerat aurtiki.

        Mendekioz, Milafrankako bestetan, Baionako soldadoek atakatu zituzten eta preso altxatu, Milafranka-Mihotzeko jauregian, bestalari elkartuak ziren bost euskaldun buruzagi: Zalduya aita semeak (hazpandarrak), Urtubi (urruñarra), Senpere (senpertarra) eta Lahet (saratarra).

        Bost presonerak estekatu zituzten Milafranka Prudina zubiko pilarieri, burua doidoia uretik kanpo, marea beheiti zelarik, erranez ura jasta zezatela ean gazia zen ala ez.

        Marea goititzearekin, han ito ziren.

        Hortarik sortu zen gerla luze bat. Azkenean, Tartaseko jauna bitarteko harturik, antolaketa bat egin zuten: Baionesak kondenatuak izan ziren honenbesteko diruketa baten emaiterat katedraleko kalonjereri, urte bakotx meza batzu eman zitzaten itoen arimen fagoretan.

        Ber denboran, anglesek fagore batzu egin ziozkaten Miarritzeko hiriari.

 

 

Jokalariak:

        DURFORT: 50 urte, edozoin.

        WILSON: 40 bat urte, poliza arpegi.

        AMAYUR: 30 urte, eder.

        NIKA: 20 urte, eder.

        MONSENOR: 50 urte, edozoin.

        ZALDUYA: 30 urte, edozoin.

        URTUBI: 30 urte, edozoin.

        PUYANES: 50 urte, edozoin.

        MARGRET: 45 urte, arpegi minbera.

        PILIKA: 45 urte, maltzur.

        PINTO: 35 urte, edozoin.

        MILIKA: 35 urte, leun.

        LAHET: 35 urte, edozoin.

        ANGLES: Soldado, 25 urte, zingil.

        GREBALARI: 30 urte, edozoin.

        BISITARIAK: Hiru gizon, bi neska eta bi emazte.

        Grebalari, euskaldun gudari, dantzari, bestaliar, bi haur, angles soldado, bi akusatu eta abar.

 

        Abisua: Jokalari batzuek egin ditzakete bi paper, hala nola: Monsenor eta Pilika; Margret eta emazte bisitari bat; Puyanes eta Milika; Zalduya, Urtubi eta Lahet: euskaldun gudariak; angles soldado eta euskaldun gudari eta abar...

 

  hurrengoa