www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal lanak
Arturo Kanpion
1878-1909

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Leiendak (1879-1891), Askoren artean (Ana M. Toledoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990.

 

 

  hurrengoa

ORREAGA

 

Balada escrita en el dialecto guipuzcoano por D. Arturo Campión.

 

1878

 

 

I.

 

        Gaberdia da. Karlomano Errege Auritz-berrin dago bere ekerzito guziarekin. Zeru illunean ez da ageri, ez illargirik, ta ez izarrik; urrutira sugar andiak distiatzen dute menditartean; Frantzesak kantatzen ari dira errian; Altabizkarko inguruetan sentitzen dira otsoen izugarrizko marruak, eta Euskaldunak zorrozten dituzten bitartean beren dardo ta aizkorak Ibañetako aitz eta arrietan.

 

 

II.

 

        Antsiarekin Karlomanok ezin du loa bereganatu; oyaren ondoan bere pajetxo batek irakurtzen du amoriozko kondaira bat; urrutitxiago, Erroldan indartsuak garbitzen du bere Durandarte ezpat famatsua, eta Turpin arzepizpiku onak errezatzen dio Jaungoikoaren Ama santubari.

 

 

III.

 

        Pajetxo neria —dio Karlomano Erregek—, zer da gabazko isilltasuna austen duen ots ori! —Jauna —erantzuren dio pajeak—, Iratiko, itsasoa bañon andiyagoko basoaren ostoak dira, aiziak mugitubak. —A! gazte maitiya, eriotzaren deadarra diruri, eta nere biyotza beldur da.

 

 

IV.

 

        Gaba oso illuna da. Ez da zeruban ageri illargirik, ez izarrik; urrutira sugar andiak diztiatzen dute menditartean; Frantzesak lo daude Auritz-berrin; Altabizkarko inguruetan otsuak marruaz dira, eta Euskaldunak zorrotzen dituzte beren dardo ta aizkorak Ibañetako aitzetan.

 

 

V.

 

        Zer da ots ori? —galdetzen du berriro Karlomanok, eta pajeak, errendituba loaz, ez dio erantzuten. —Jauna —dio Erroldan indartsuak—, mendiko ujola da, Andresaroko ardi-taldeen beadia da. —Intziri bat diruri —erantzuten du Errege Frantsesak. —Egiya da, Jauna —dio Erroldanek; erri onek negar egiten du gugaz oroitzen danean.

 

 

VI.

 

        Larritazunarekin Karlomanok ezin du loa bereganatu; lur eta zeruak argigabe daude; otsoak ari dira marruan Altabizkarren; Euskaldunen aizkorak eta dardoak diztiyatzen dute Ibañetako ariztartean.

 

 

VII.

 

        A! —suspiratzen du Karlomanok—. Ezin det loa nereganatu; sukarrak erretzen nau. Zer da ots ori? —Eta Erroldanek, loak arturik, erantzun ez zion. —Jauna —dio Turpin onak—, errezatu zazu, errezatu zazu nerekin. Abarrots au Euskal-Erriko gerra-kantuba da, eta gaur da gure aomenaren azkeneko eguna.

 

 

VIII.

 

        Eguzkiak argitzen ditu mendiak. Karlomano garaitua iges dijoa, «bere luma beltz, ta bere kapa gorriyarekin». Aur eta andreak, danzatzen dira pozkidaz beterik Ibañetan. Arrotzarik ez da Euskal-Erriyan, eta menditarren irrintziyak eltzen dira zerubetaraño.

 

  hurrengoa