www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

  hurrengoa

Zeruko Argia (1935-1936)

 

Fernando Soloeta de Dimaren Mi Cautiverio bajo el Dragón Rojo (Dramático relato de un Misionero Argentino) (Buenos Aires, [1934]) kontakizunaren itzulpena

 

 

Irakurleari

 

        Ez uste izan, irakurle maitea, nik liburutxo au nere gogoz idatzi dedanik, ez orixe. Nere gogoaren bortxa jarri naiz ortara. Nere adiskide maiteak lapurren artean egon nintzanean ikusitako gauzetaz zerbait idazteko eskatzen zidaten bein ta berriz ta askotan, gogait egiterañokoan; baña nik guztai ezezkoa ematen nien. Ilbeltzean (1934) gelditu nintzan lokabe (libre) eta maiatzera arte ez nuen ortaz itzik ere idatzi. Orduan nere Nagusiak bitarteko jarri ziran eta Nagusiak Jainkoaren ordezkoak baitira neretzat, aien esanera erori nintzan nai banuen ta ezpanuen.

        Orrialde auetan kontatzen diranak ixil ixil iñork jakin gabe gelditu balira, naiago nukean; alde batetik, zuretzat bat ere jakingarriak ez dirala uste nuelako, bestetik berriz, bear gabeko gauzarik egin bear ez dalakoan nagoelako. Nere lantxo au argitara ateratzen bada, ori idazteko ta ateratzeko agindu didatenen kontura agertzen da. Beste atxilo (preso) egondako misiolarien idazkirik ez det irakurri; baña aien aldean nere idazki au motela, utsa ta ezereza izango zaitzula etsirik nago.

        Ez dizut nere lantxo ontan gertaera guzien berri xeea ematen, ez orixe; Erensuge-Gorriaren soldadutaldean atxilo egon nintzan garaian nere inguruan edo neronen baitan gertatu ziran zenbait gauzen berri labur ala-olako bat besterik ezta liburu au. Gertari guzi aiek xeeki kontatzera jarri ezkero, liburu osoak egin litezke; baña ni alperregi naiz orrenbeste idazteko eta gañera zuri ere aspergarri litzaitzuke. Tintontzian gelditu bitez beraz.

        Agur, Jainkoak bedeinka zaitzala eta otoitz egiozu nere txinatar maiteok kristau biur ditzan.

Kingyang (Kansu, Txina)

1934, maiatzaren 18an.

 

  hurrengoa