www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

  hurrengoa

        Autorearen sinadura ez dakharken etsenplario bakhotxa ez da izanen hataz aithortua.

 

        Hirriz, ongia eta egia Irakhats ez daitezkeia?

 

 

AITZIN-SOLHASAK PUBLIKOARI

 

        Duela zenbait denbora erakurtzearekin bi fable multzo, bata Suberotar Yaun batek, bertzea Gipuzkoako Yaun Aphez batek bertsutan publikatuak: ethorri zitzaitan gutizia Laphurdiko hitzkuntzan lan beraren egiteko; ez hek baino hobeki egin beharrez segurki; baina bertzela, eta Laphurdiko mintzoaren arabera. Hala nola ezen, plat bera izan baidaiteke hirur kozinerez diferentki aphaindua, eta gisa bakotxak baidituzke bere zaleak eta yaleak: hala orobat liburu berak hirur eskribatzaille direntez landuak eta moldatuak, badituzke publikoan erakurtzaille gustu diferentetakoak. Agian hunek ere baturen ditu bereak.

        Batek baino gehiagok galde dezakete: baiña zer da fablea edo alegia? Galde hau naturalena da ezdakienaren ganik. Baiña gauza ez hain errexa esplikatzeko dakienarentzat ere: eta askotan gerthatzen baita gauza bat zenbateaz xehatzenago, eta hanbatenaz dela, argitu behar bidean goibeltzenago; beldurrez hori bera dakidan gertha, erranen diotet beraz hobe dutela berek ikhusi; eta aski dutela erakurtzea atenzione eta gosturekin ondoan dathorzen fable horiek bururen-buru: eta laster endelgatuko dute fableak direla Ebanyelioko parabola edo konparantzen iduriko kondaira labur batzu, karloak fruitua eta azalak mamia bezala, morala edo irakatspen zenbait bere baithan zerratua dakhartenak: eta hau fablegilleak fable bakotxaren ondotik ezartzen ohi du. Baiña hau baiño hoberik bere kaskotik edo bihotzetik erakurleak athera uste badu, zillegi zaio egitea.

        Norbaitek baderrake oraino: baiña fableak gauza ariñak, ergelak eta ilhaunak dire; haurrendako baizen on ez dire. Bada gauza bera da erraite ohi karamelu eta konfiturez ere, haurrentzatekoak dire. hargatik ikhusten ohi da presuna handituak ere hetaz zale direla eta yale. ez othe dute ere haurrek baiño hainitz gehiago iretsten? Gauza bera adit en da erraten zoriz kateximaz ere; haurrendako dela, handiak badoazkela hura gabe. Enganio tristea! Ezen nahi katexima haur-danik den irakhasten, orduan delakotz izpiritua egiteko eta enbrazu guzietarik huts, eta kateximako dotrina baitezpadakoa:bizkitartean ez zaie erakhasten haur direlakotz, baina handitu eta, orduan ikhasi legea baliatu behar zaiotelakotz bere bizitzearen erregelatzeko. Bada fableak ere haurrer zaizkote irakhasten, ez hekientzat baizik on eztirelakotz: ezen hek ikhasten dituzte lorietan eta kondatzen, baiña perroketaren pare, mamiaz edo moralaz kasu guti egiten dutelarik. Handiek aldiz erakurtzen dituzte zentzuzki, eta hirriz daudela iretsten dute irakhaspen on zenbait, bizitzeko helantza askotan balia dakioketena huts zenbait ebitatzeko edo berthute zenbait pratikatzeko. Hala egin behar lukete segurik. eta hori da edo izan behar da fablegille eta inprimatzailleen xedea. Eta Lafontenen fableez bezanbatean, baderraket hemen; oradorek bere diskursetan, eskribatzaillek bere liburuetan eta edozein yende yakinek noiznahi hitzketa edo konbertsazioneetan badakharztela hetarik hartu asko tretu eta bertsu, erraten edo eskribatzen dutenaren sustengu edo edergaillu bezala. Eztire beraz fableak gauza illhaun eta funtsgabeak: eztiren funtsgabe, funtsgabe eta fuiñez arin direnentzat baizik. Bertzelakoek badakite hirri egiten; eta hirriz daudelarik, bere ona eta abantailla hetarik atheratzen.

        Fiñean, ez othe da han edo hemen zenbait izpiritu hertsi edo mihi laster derrakenik: fableak, fableak! zer suiet edo materia Aphez baten kaskoaren eta astien okupatzeko! Ez othe zuen bada bere estatu sainduan okupamendu serios eta solidoagorik? holako lan ergeletan dabillan Aphez baten kaskoa, hum! solidoa othe da hanbat eta berthutea segura?

        Oh! emeki, emeki, othoi, anaia edo arreba! Aithorduko dauzut bada hasteko laiñoki, nerenaz karatera aski alegera dudala; eta eforta guti egin izatu dudala ere hortarik korreyitzeko: Ez daukat ezen hori biziotzat hala nola urguillua, kolera, etc. Bainan erranen dut halahala sobretan hortan ere iragaitetik begiratzera egiñ izatu dudala; eta hori aski dadukadala: eta zuk ere gauza bera egiten baduzu, ederki eginen duzula. Erranen dautzut eztela izatu nihoiz nihon legerik, komentu zenbaitetan ezpada, hirri egitea eta eragitea, eta alegeratzea debekatu dukenik, oneski eta modeski egiten delarik. Erranen derautzut, saindu iragan gehienak alai eta arrai izatu direla; eta batzuek ere, ez saindu ttipienek halere, bere liburutan asko izpiritu kolpe alegera eta hirri eragiteko tretu erreiñ izan dutela; eta gauza bera egun oro egitren dutela Yaun misionest eta Erretorek ere, bereziki luzesko predikatu behar dutenean, beldurrez unha dakizkoten aditzaleak edo loak gaindi. Erranen derautzut: Yainkoak berak deklaratzen darokula eskribu Sainduetan, debozino alaia eta emaille arraia dituela meneratzen. Bertze non nahi bezala, Aphezetan ere, badire batzu bethi serios eta goibel dabiltzanak; hortzik ederrenez ahoa mublatua dutelarik, nihoiz hirritto batez ere argitaratzen ez dituztenak: bertze batzu aldiz, bethi bekhoa arrai, ezpaiñetan bethi, erran badaite, hirria hasia dabilkatenak, eta hortz guziak zenduak izan arren, dituzten hobi guziak hirririk frankoenetan iguzkitaratzen dituztenak. Zer bada? lehenbiziko horiek izanen dire oro saindu; eta azkeneko hauk oro diabru? Ez daiteke holakorik: eta hortaz segurtha daiteke gorago erranetarik batbedera.

        Bertze alde, Lafontenen fabledegian ezdut itsurat eta ahurka hartu, aitzitik ikhisiz, miratuz eta berexiz. Lafontene gaizoak nahastatu ditu bere fabletan asko arinskoak, legartsuak eta izpirituen harrotzera eta bihotzen asaldatzera darontsaketenak: hek utzi ditut bazterrera. Baldin heien bidez eragiñ izan badu hirri asko, segur da azkenean berari isur-arazi izatu diotela nigarra franko.

        Baina baderrazu bethi: Aphez batek ezduia eginbide seriosagorik bere denbora iragaiteko? Bai duda gabe. Baiña baderrat ausarki ez dabillala bethi hetan, ez dezakela ere. Badea nehor bere estatuko edo ofizioko lanetan pausapen eta erlaxarik gabe haritzen denik? Ez segurki: ez daiteke ere. Badeia emarik ere bere killoa edo orratza utzirik hauzora bedere yalgiten ez denik aphur bat hats eta aire hartzera, dakitzanak kondatzera, ezdakitzanak ikhastera, oren bat edo bertze hitzketan iragaitera? Eta oxala inozentki bethi! oxala elhe hek guzietarik norbaiten omen onak galtzen ezbalu zathirik! Baditu beraz Aphezak ere bere pausa orduak, zoinetan okupa baidaiteke estatuko eginbideez bertze zerbaitetan: eta horlatan, ordu eta asti horietaz baliatuz, bere eginbide hertsier batere bidegabe egin gabe, ephe luze batez bedere, has eta osa dezake hulako obra bat aise.

        Ezdaukat beraz holako erantzute edo erreportxurik merezi dudala; eta ene obraren alegeratasunak nere karateraren errespetua deusetan ere guti dezakela, edo hortan trabaillatzean, nere estatuko eginbideer deusik ebatsi diotedala.

        Baiñan obra bera, lanaren egindura? gramatikako eta neurthitz edo bertsuen erregela guzien arabera moldatua dea? Ezduta pontu horren gaiñean kontzientziako ausiki zenbait sentitzeko? Eta nik baderrat: Badea gramatikarik gure lenguaiaren mintzoa osoki fitsatu duenik? Ez duia suberotarrak berea? Baxanabartarrak berea? Bizkainoak berea? Gipuzkoarrak berea? Eta guk Laphurtarrek geurea? Eta neurthitzen erregela guziez errezibitu eta berdiñ pratikaturik badea? Eta izan ere baditekea? Nik eztut ikhusi holako libururik. Eta iragan poeta edo bertsugillen erakurtzetik ere ez zait gelditu holako pentsamendurik. Eztut beraz bilhatu baizen bertsuak egitean izarietan ahalik yustuenak, eta buruak ahalik hobekiena parekatuak eta elkhar idurienak; haritu naiz emaitera lenguaiarik klarena, liraiñena eta endelgatzeko errexena; extseiatuz sartzera Lafontenen pentsatzeko eta mintzatzeko laiñotasunean: eta badiduritzait hunen tretu ospatuenetarik asko aski urruski itzuli ere ditudala. Ebitatzera haritu naiz frasa modorrotsu eta korapillutsuak leitzalea nekhatzen, khexatzen eta desgustarazten dutenak: beldur ere banaiz batzuek kausi dezaten fabletako nere mintzoa, sinplegia edo komunegia. Baiña zer egiñ? Egiña egiñ. Bethi atsegin bat da erakurtzen dena aise konprenitzea: hauk ere badukete bere meritua: bedere nik badakit bazutela bere nekhea eta ez xumea. Biz aski hemen pontu horietan nee eskusatzeko: alfer laite gehiago luzatzea.

        Zer! Yaun Apheza, ez duzu bada oraiño hitzñobat, azken hitztto bat? haiñ diferenta othe zare bada egundaiñoko aphez guzietarik? Ah! publiko estimagarria! erran baniezazu lan hau egitean ez nuela bertze xederik, ez gogoan bertze deusik baizen zuri hirri egiñ araztea, eta azukreztatu pillula zenbait irets-araztea; gezurra erran niro. Desiratzen dautzut beraz obratto hunen erosteko gutiziarik beroena, eta axalaz hirriz zaudelarik, mamiaz probetxatzeko zoriona.

 

  hurrengoa