www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako azkeneko bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1817

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

  hurrengoa

IRAKURLIARI

 

        Bildurrezko ardura bategaz asi neban kristinaubaren Ikasikizunak argitara aterateko sailla. Baina dakustanian, 1. t. ez daukazuzala ain komuntzat, aurreratu nas 2. ainbat arinen zure eskubetarako prestetara. Leengen ornidurija, luze laburra ta esaeria daroie oneek. Dirautsut bene benetan, irakurlia. Ez nas neure jakinagaz asko pijetan. Baina ezin ukatu negi, aparteko poza artu dabena nire bijotzak, eleisa gu[i]zonak ene neke puskia ontzat emon dabeenian.

        Ez nas aaztu jakitunai itandutiagaz, gogoratu dagidezala 2. zati onetarako, 1. zatijan topau eukeezan uts, nik gitxitu negizanak... Onen gainian artu ditudan erantzunak, izan dira esker onekuak. Au zor deutseet geijago. Egiija da, erantzun eustan batek, p. iminten nebala f lekuban; baina, jakitunak dinuenez ta euskaldun utsai entzuten jakuenez, ez dauka zer eginik geure euskeran.

        Batzuk gura leukee, Ikasikizun oneek urte barruko domeeketako ebanjelijuagaz katiatuta egotia. Ez dinot gaiskijago egongo litzaatekezala. Baina, ene ustez, ez leukee onera geijago eukiko au gaiti. Erromako Katezismua kura jaunentzat ta eleisa-gizonentzat kristinauben erakutsi osorako egin zan.

        Elisako Batzaar ta jakitun nausijen ondo esatez jantzita, jasota dago, besterik ez eduban. Trentoko Batzaar santubaren aginduz urten eban argitara. Baina orregaiti ez dago Katezismo aren erakutsija domeeketako ebanjelijuagaz lotuta. Bai, kristinaubak sinistu, egin, eskatu ta artu biar daben guztia, arrigarrizko esaeriagaz, naustasunagaz ta indarragaz erakutsita. Trentoko Batzaar santubak bere ez deutsee eskatuten eleisa gizonai ta kura Jaunai nai ta nai ezian domeeka ta jai andijetan egun atako ebanjelijua erakusteko, ezbada Eskritura Sagradubak ta Jaungoikuaren legia edo Jaungoikuaren berbia erakusteko.

        Beste katezismo nausijak bere ez dira lotuten domeeka ta jai andijetako ebanjelijuen saillagaz.

        Kristinautzako siniskizunak, egikizunak, eskakizunak ta artukizunak dira eleisa gizonen lelengo erakuskizunak ta kristinauben ikasikizunak. Au izan da nire lana. Ez deust eguno goguak emon, neure erakutsija oba eukeela, urte barruko domeeketako ebanjelijuaren berba edo irago bategaz bakotxa katiatuta egotia. Atara emon ezkero, zeregin erraza da. Ebanjelio bakotxari ezarri legijoz iru edo lau ikasikizun, buruba asko nekatu bagarik.

        Baina zerubak prestau dabela, esan legi, kristinautzako erakutsija geure pulpituetarako guztien erara. Ene erakuskizunak baduaz, domeeketako ebanjelijuagaz lotu bagarik; beste batenak urtengo dabee laster argitara, edo oraingo urten dabee, ebanjelijuakin. Zerubari eskerrak.

        Izan leiteke, irakurlia, zuk Ikasikizun onei goraak eristia. Baina nire alegina ezin eldu da asko merkatuteko bidia egitera. Beti dago gatxa oinian.

        Asko kosta ta merke emon, ezin legi. Agur.

 

  hurrengoa