www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskual-Herriko gazteriari
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»
(c. 1718)

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Obras vacongadas del doctor labortano Joannes d'Etcheberri (1712), Joannes d'Etcheberri (Julio Urkijoren edizioa). Geuthner, 1907

 

 

   

Eskual Herriko gazteriari izeneko gutun gisakoa Eskuararen hatsapenak eskuizkribuaren barnean agertu arren, Klasikoen Gordailuan berez duen nortasuna onartu nahi izan zaio eta, hortaz, bildumatik bereizita aurkezten da.

 

 

ESKUAL HERRIKO GAZTERIARI

 

 

§ 1

 

        Gogoetan nengoelarikan egun batez, zer perpaus hautatuko nuen gure gazteriari aippatzeko, gogora zitzaitan, hei gehienik agrada ahal dakioketen gauza dela gerla: zeren jende gazteak, eta bereziki Eskualdunak bere baitharik emanak baitira gudura, eta gathazkara; eta nola gaztei eman behar baitzaje hekien disposizinoari dagokan enplegua; hargatik bada nik ere hautatu dut hei hemen aippatzeko gerla.

 

 

§ 2

 

        Ordea behar bada boztuko dira, ustez ezen gonbidatzen tudala Marteren suzko eta kharrezko jokko, eta habarrots izigarrietara. Ez; zeren nihork gonbidatu gabe berak baitira hartara asko emanak. Baina deitzen tut Minerbaren dosteta ezti, eta kanta-alosien bidez enorantziaren kontra egiten den gerla ohorezkora, eta bat-bederak batere arriskurik gabe hainitz abantail eder ardiets detzakenera. Hau da gerla eder, eta miragarri hura, zeinetan jakintasunak nahi baitu Gizona altxatu, eta abantaillatu: hala nola ennorantziak nahi baitu aurthiki, eta ostikkatu. Hautxe da bada nik aippatzeko dudan gerla. Halatan beraz arrozoin lukete gure gaztek laster egiteko ene deihadar huntara: ezen ezta munduan gizonik jakitea desiratzen eztuenik, zeren guztiok jeneralki baitugu jeure baitharikkako gutizia bat jakiteko, eta hargatik naturalki penduratzen gara jakintasunera, gure perfezinora bezala.

 

 

§ 3

 

        Deabruak ere bada ikkusirik, Gizonak handirozki desiratzen zuela jakitea, hemendik ekhin zitzajoen Eua gure lehenbiziko Ama hari, erraiten zioelarikan: Aperientur oculi vestri, eritis sicut Dij scientes bonum, et malum. Gen. 3. Izanen zarete Jainkoak bezala, ezagutzen tutzuelarikan ona, eta gaitza, zuen begiak idekiko, eta argituko dira. Jakintasuna eman zioen peitatzat, zeren deabru enganioz eta maliziaz betheak, ekagutzen baitzuen, jeusez ere etzezakela hobekiago engana, zeren guztiok baitugu jakintasunarentzateko gutizia, eta desirkundea.

 

 

§ 4

 

        Ordea arrozoinekin, zerenetariak Gizonak munduan ardiets ahal dezaken aberastasunik, eta ohorerik handiena baita jakintasuna, zeren Jainkoak Gizonari arrozoinamenduan eta gauzen ezagutzan eman baitio bere perfezinoa, non bide hunetaz berezi baitu abre mutuetarik, eta egin Aingiruen iduritako. Halatan beraz erran behar da jakintasuna dela Gizonaren perla, jujusa eta diamant preziatua, bai halaber adimenduko goibeldurak urmariarazten tuen iguzkia, Godart gizon handi hark dioen bekala.

 

                Thesauros superat divitis Indiæ,

                Et, quas oceanus condit opes sinu

                Veri perpetuis fulgide dotibus

                        Majestas sapientiæ.

 

        Erran baleza bezala Indietako aberastasun guztiak iragaiten, eta xitzen tu jakintasunak, eta oraino itsaso ozeanoak ere bere golkhoan gorderik daduzkanak.

 

                Nihil ergo solis lumine carius,

                Nihil ergo solis luce venustius

                Cum sit venustas, atque candor

                Gratia, flos, acies decoris.

 

        Erran baleza bezala: ezta jakintasunaren argia baino prezagarriagorik, ez ederragorik, guztia da edertasunaz, distiaduraz, garaziaz, lore, eta lili ederrez bethea, eta da ohorearen ithurburua. Halako moldez altxatzen eta igaiten da, non Enperadoren, eta Erregen tronuez gorago, jarria baitago, Autor berak dioen bezala:

 

                Regum namq. thronis celsior eminet,

                Cum sit nobilitas vnica Pricipum

                Quorum tergeminis laudibus efferens

                        Nomen perpetuum facit.

 

        Erregen jar-lekhuez, edo tronuez gorago dago jakintasuna, zeina baita Printzen noblezia berezia, eta berek ere hanbat ohoratzen laudatzen, eta prezatzen dutena.

 

 

§ 5

 

        Hargatik hanbat Enperadorek, eta Erregek bethiere erakutsi izatu dute amodio berezi bat jakintasunaren alderat, non noble sorthu arren, guztiarekin ere iduritzen baitzitzajen, oraino zerbait bere presunetan eskas, eta falta zutela zientzien arropaz bezti zitezken artean: hargatik ongi trabailaturik, eta estudiaturik, entsejatu izatu dira jakintasunaren tronura igaitera hala egin izatu dute hautarik hainitzek, eta bereziki Karlo Magno Gure Enperadore handi hark eman zuen ezagutzera letrentzat zuen onherizkoa, eta borondate onaharen atseginik handiena zen Philosophiaz, mathematikas, eta Poesiaz arrozoinatzea, eta ihardukitzea, eta oraino bertze-alde bazeakitzan hainitz hitzkuntza different ere; halako moldez non erran baititeke: bere jakintasuna baliatzen zitzajoela bere erresumako, eta bertze gainerako egiteko guztietan: ezen egundaino ezta izan Kapitainik hobekiago obeditua izan denik, eta bere joan-ethorriak dohatsukiago erabili tuenik, ez eta ere eztikiago, eta prudentkiago bere botherea, eta garaitia garaituen alderat erakutsi duenik, eta errespetu gehiagorekin onhetsia, eta maitatua izan denik. Ikkusirik bada, eta ongi frogaturik jakintasunaren, eta letren effetuak, ezarri zituen Parisko unibersitatea, Pabiakoa, Boloniakoa, eta bertze hainitz lekhutakoak.

 

 

§ 6

 

        Manera berean dio Lanpridiok, ap. teatr. vitæ humanæ, Enperadore Alexandro Seberoz mintzo delarik, zeina zelarikan harma Gizon handi bat, eta harmetako eginbidetan, hain ongi zihoakona (dio) guztiarekin ere zela zientzietara, eta letretara hagitz emana; zeren ezagutzen baitzuen jakintasunak, eta eskolak gidatzen tuen harmen efetuak zein miragarriak eta diferentak diren, eskola gabekoenetarik: hargatik bada artha handirekin bilharazten ohi zituela kausi ahal zitezken muthilkorik izpirituz agudoenak, eta gairik hoberenak, eskoletara, eta unibersitatera igortzeko, eta berak gastatzeko behar zuten guztia emaiten zereualarikan, eta hala letren bidez, harmez baino, etzuela loria gutiago ardietsi.

 

 

§ 7

 

        Baldin Sebero Enperadoreak ongi ezagutu izan balitu Eskual herriko gazten izpiritu habilak, eta adimendu haltoak, hanbat abantail, eta dohain bereziez dothaturikkakoak, eta ezarri eginbide berean erran dezaket ausartki, izatu ziratezkela unibersitatetan eskola-nausi handi, eta mundu guztiari hainitz argitasun eman zioketenak. Eta oraikoek ere balute ha1ako esku-emaille bat, eta bere herrian balituzte eskolak, bertze jendakiek tuzten bezala, eztut dudarik, eman letzaketela bere izpirituko puntaren frogak.

 

 

§ 8

 

        Ordea hunelako laguntza faltaz hanbat adimendu eder, eta gai onak dohakabeki gelditzen dira mendi, eta arrokapean ehortziak, eskoletan enplegatuak izaiteko laguntzarik izan gabez, eta eginbide hautara igaiteko biderik ez izanez.

 

 

§ 9

 

        Artha bera izatu izan dute hainitz bertze Enperadorek, eta Erregeek, eta nihor ere ez hanbat nola LUIS Gure Errege handiak (zeinaren arima Jainkoak lorian duela), bere Erresumetan handirozki eta artha handirekin distiarazi (?) diote zientzia, eta letra suerte guztiei, bere denboran, halako gisaz non erran baitezaket ausartki, hau zela zerutik igorririkkako Apollo.

        Hemendik bada ikkus zazue, eta juja gure Eskualdun gazteak, zein aberatsa, eta ohorezkoa den jakintasuna, eta eskola, eta zein handiak diren letren merezimenduak: Pompa meritorum regale judicium. Merezimenduen handitasuna, Erregezko juzkua, dio Kasidorok. Eta oraino handik beretik errazki ezagut dezakezue ennorantziaren bisaia dohakabe goibelduraz, eta ilhuntasunez bethea; zeren haren effetuak ossoki kontrariokoak baitira: oppositorum opposita est ratio. Philosophiako erregela hunen eredura.

        Halarikan ere ossoki satifatuak geldi zaitezten amoreagatik, oraino nahi narokezue xeheroki eratzutsi, hala bataren egiazko abantaillak, nola bertzearen enganio, eta lausengu itxurapenezkoak, ezagutzera emaiten darozkitzuedalarikan, zein diren hauk gerla hunetan darabiltzaten harmak.

 

 

§ 10

 

        Jakintasuna, eta ennorantzia baliatzen dira bi harma diferentez; Batak darabila nekhea, eta trabaillua: Bertzeak aisia, eta alferkeria; jakintasunak edo zientziak gerla egiten dio ennorantziari nekhearen, eta trabailluaren bidez, harma hautaz garaitzen du. Halaber ennorantziak ere aisiaren, eta alferkeriaren bidez kontra egiten dio jakintasunari, trabatzen du, eta irabazten diotza hainitz izpiritu gai eder, eta batzuetan, munduan diren adimendurik haltoenak, eta gairik hoberenak; batzuek estudiatu zuketelarikan aisia, eta alferkeria dela kausa, estudiatu gabez, eta bertzeak estudiatu ondoan halaber aisiari, eta alferkeriari bere buruak emanez, eta ikhasi zutena ahantz-tera utziz. Orai ikhusten duzue beraz gazteak gerla hunetan bataren, eta bertzearen harmak zein diren? Orai zuen baithan dago hautatzea, hauterizan zaudete, bietarik bat, hauta zazue, gerokondoan urrikirik eztukezuen bezala, ezen nolako hauteriza orai eginen baitukezue, hura bera zuen zahartzean hautatua kausituko dukezue.

        Ordea nor ahal dateke adimenduaren kutsua duenik, jakintasuna hain gauza ederra, aberatsa, ohorezkoa, balenta, eta merezimenduzkoa utzirik, ennorantzia erromes, laidagarri, herbal, eta hobenduria hauta dezakenik? ez izaitekotzat zenbait erho zoro burutik jauzirik? badut uste hauterizan gainean guztiok akkort garela; zeren guztiok jakintasunaren gutizios baitgara.

 

 

§ 11

 

        Ordea halarikan ere zein gutiak diren hunen ardiesteko entsejatu eta trabaillatu nahi dutenak; batzuek gerokotz utzten dute, eta bertze batzuek bere fixotasunean fidatzen dira: ezta ez aski izpirituz agudo izaitea, eta adimendu haltoa duzula zeure buruari prometatzea, baldin zeure partetik ongi ensejaturik estudioan enplegatzen ezbazara; Estudioko trabaillurik gabe ikhasiko duzula gogoan passatzea, da ennorantziaren goibeldurarekin (?) argia ez ikkusi nahi izatea. Hargatik erran zuen Hesixiek ennorantziak egiten duela Gizonaren adimenduan, Jondoni Pauloren begietan hareztek edo ezkatek egiten zutena, zeinek argia trabaturik, bista khentzen baitzioten, Ananiasek ukhiturik error zekiozkon artean. Et confestim ceciderunt ab oculis ejus tanquam squamæ, et visum recepit. Hysych. ap. Lang. tit. de ignor. Act. Apost. c. 9. Hargatik izpiritu, eta adimendu letragabekoak, alferkeriak garaiturik ennorant gelditzen direnak, gisa berean deit ditezke begi ezkataz betheak bezala, zeinak ez baitzaizte eroriko, ez argirik ikhusten utziko, non eztituzten gantzutzen estudioaren trabailluaz, zeren hunek xoilki khentzen baititu ennorantziaren goibeldurak, eta agertzen zientziaren distiadurak, hau hunela egiten eztuzue erranen dut, gogo, eta borondate baduzuela estudiatzeko eta ikhasteko; baina obratzea zaitzuela falta. Halakoak gatik erraiten du Isaias Profetak: Venerunt filii vsque ad partum, et virtus non est pariendi. Isai. 37. Ethorri ziren erditzeko puntadara, ordea etziren erdi, obratugabe gelditu ziren. Hauk ere hartzen dute gogo, eta borondate estudiatzeko, eta ethortzen direnean, egin behar duten orenera, gibelatzen dira, eta han anhu, eta ukho egiten dute, beharrenean faltatzen dute: zeren hartzen duten gogo, eta borondate hura ezbaita fina, ez zinezkoa, eta ez deliberatuki deliberatua. Hauk nahi lukete zientzian parte, ez ordea zientziaren ardiesteko iragan behar diren trabailluetan: pagamenduak alegeratzen tu, trabailluak tristatzen, eta izitzen; trabaillutik heldu den irabazia nahi lukete nekerik gabe gozatu: nahi dute ikhan jakintsunen herronkara, ordea nekhatu gabe; ez atseginik nahi dute utzi, eta ez penarik hartu, herabe dute bideari lotzera. Piger quasi æger pedibus. Isidor. lib. 2. ethim. Maingu dira, eta oinak dituzte er?, gogoa herbal, eta flakko; Nahikundea franko badute, obratzea zaie xoilki falta: hau gerokotz utzten dute. Finean erain gabe, eta arbola loratu gabe nabi lukete fruitua bildu, halako gisaz non erran baititeke hautaz: Desideria occidunt pigrum. Prover. 21. Nahikunde, eta desirkunde xoiletan urtzen direla.

 

 

§ 12

 

        Ezta ordea hau xoilki heldu haur gaztetarik baina bai burasoetarik ere, zeinek asko orduz eta gehienean ezbaitiote uzten bere umei estudiatzera adin samurra dela kausa: zeren iduritzen baitzaje estudioak bide gabe eginen dioela hekien naturalezari edo hazbideari, erraiten dutelarik ezen, ongi hazirik, eta indarrak harturik denborarekin estudiaraziko derauela, eta bitartean atsegin hartzera utzi behar direla, eta hala utzten tuzte brida laxorik, erranak ez aditu iduri gorrarena eginez, eta eginak ez ikhusi iduri eginez: eta hemendik gisa hunetan lotzen kaje aztura gaixtoaren erhasun langita bat, zeina hatsapenean, eta lehenbiziko abiaduran ezti, eta arin baita: Error in principio levis, in fine gravissimus. Baina gero ondoan akhabantzan hagitz pisu, eta garratz egitera ethortzen da: Sukhar hektikkaren kontua du, lehenbizian badirudi jostetako gauza, jeusere eztela, zeren dissimulatzen, eta estaltzen baitu bere burua: baina gero ondoan eta gerorat ja gorpputzean nausitu denean, eta bere burua ezagutzera emaiten duenean, egiaz ezta erraz haren sendatzea, eta erremediatzea; zenbatenaz ere lehenbizian baitzen ezagutzeko gaitzago, eta erremediatzeko errazago; hanbatenaz gero gisa berean egiten da ezagutzeko errazago, ordea sendatzeko gaitz-ago; zeren ordukotzat erroak, eta zainak egin baitituzke, eta hala ordinariozki eritasun harekin hiltzen ohi dira hetikkoak, lehenbizitik erremediatzeko erraz zen denboran ezagutu faltaz, eta denbora zeino erremedioak eman gabez.

 

 

§ 13

 

        Hau bera gerthatzen, zaje hainitz burasori, erremedioa eman ahal dezaketenean etzaje iduritzen, arriskurik badela; eta ikhusten dutenean arriskua dela eta bere umea galtzera dohatela, erremediorik ezin kausi dezakete: nahi dut, egin dekaten egin ahala, bitartean ordea berandu kaje; zeren haurretikkako haztura gaixtoa nausitu baita, eta eman baitu bere burua ezagutzera; halatan da beldur izaiteko nekez utziko dutela hartu duten plegua. Adolescens juxta viam suam, etiam cum senuerit, non recedet ab ea. Proverb. 22. Spiritu Sainduak erraiten du, nor nola gobernatzen baita gaztean, hala komuntzki egiten ohi dela zahartzean ere, orduan hartzen duen bidea, plegua, eta usantza edukitzen du gerorat ere, ezta handik higitzen, ez aldaratzen, eta hari datxeko: halakotz zamaria ere gazte deino, hezten da: haragia berri deino gazitzen: zuhaitza ttipi deino birlandatzen; Finean gauza guztiek lehenbizian hartzen dute bere plegua, eta behin hartuz geroz, beraus eta nekez uzten dute. Quo semel est imbuta recens, servabit odorem testa diu. Horat. epist. 2. Dio Horaziok, eltzeak berrian hartzen duen ussaina edo kutsua edukitzen duela. Hargatik da beraz Burasoen egin bidea haurrak haurdarik haztura onetara gidatzea; eta baldin ttipito danik hazten balituzte behar den maneran, gero handitzen lirenean onhetsia lukete berthutearen haztura. Filij tibi sunt, erudi illos, et curva illos a pueritia eorum. Eccles. 7. Salomonek erraiten du, semeak ditutzunean, eskola zatzu haurretik, eduki ttipi direino azpitik, eta beldurtasunean, zeren behin adinean aitzinatuz geroz, eztitutzu errazkiago manukortuko, eskuperako, eta ez plegatuko.

 

 

§ 14

 

        Ordea abisu on eta miragarri hau hunela egin gabez: zer gerthatze da? hazi, eta handitu direnean, atseginetarik lekhora gaitz, eta buruzgora kaje estudioaren nekhea, eta trabaillua; nahiago dute ibili ohitu bezala jostetan, jokkotan; eta handik arlotekerian, eta gero gelditzen dira alferkeriaren azturan gogortuak, eta jeusetako gai eztiren bezala, nekheak, eta trabailluak iziturik biziotsu eginak halakoez erraiten du iskiribu sainduak ere: Statuet hædos a sinistris. Matth. 25. Bitinak bezala direla halakoak, eta azkeneko egunean ezkerreko aldean Jainkoak ezarriko dituela; Bitina, edo ahuntzumea gazte deino, on da jateko, samur uxter eta sasoal da; ordea gero, eta gero doha zailduz, gogortuz eta urrinduz: Ætas ex hædo asperum facit hircum. Plaut. lib. 1. epigram. Adinak bitinatik egiten du Akher urrinduna. Hau bera gertatzen da hainitz haur gaztetan ere, ttipi direino, maltso, manukor, eme, eta gozo dira: baina zeren burasoek bere gutizien eredura utzi tuzten ibiltzera, eta bere nahikunden egitera, adinarekin ethortzen dira muthiritzera, urgillutzera eta errebestera: halako gisaz non hekien baithan ezbaita kausitzen bizioaren urthumerik baizen; Halatan erraiten du Job gikon Saindu hark: Ossa ejus implebuntur vitijs adolescentiæ ejus, et cum eo in pulvere dormient. Iob. 20. Halakoen hezurrak betheko dira gaztetasuneko bizioez, eta harekin batean lurrean ere lo eginen dute, eztute behin ere utziko. Zeren Gregorio Sainduak dioen bekala: Tenent illum pravæ consuetudines, quem semel ceperunt, atque quotidie duriores existunt, et cum eo in pulvere dormient, quia non nisi cum ejus vita finientur. Greg. lib. 15. Moral. cap. 15. Usantza gaitzak eta aztura gaixtoak jarraikitzen ohi dira heriotzeraino, eta lurrean barrena, sar-artearaino, eztute hararaino uzten, eta ez komuntzki han ere. Habitus difficile mobilis a subjecto: zeren haztura gaitz baita erremediatzeko, hala nola baita hektikka, zeina (lehen erran dudan bekala) heldu baita berotasun lankita bat, denbora luzez, eta appur bana emeki emeki hezurretan barrena sarthuz: hau da erhasun bat sendatzeko gaitza eta izaitekotz ere xoil luzaro erremedioak galdegiten tuena: zeren Xrisostomo Sainduak dioen bezala: Annosa pasio medicamento momentaneo non curator. Chrisostom. 32. tom. 2. Arrazadura aspaldikoa edo narrio kaharkitua ezta pontu batetako mirikuntzaz eta behingo bisitaz erremediatzen, eta ez hain fite eta laster ossasuna ere leheneko estatura, eta izaitera bihurtzen; eta hala haurretikkako usantza eta haztura gaixtoa da bizio bat hagitz bigingarria; bataz zeren den hain gaitza erremediatzeko, eta bertzeaz, zeren berekin baitakarke alferkeria bizio guztien aitzindaria, eta ithurria, eta ennorantziaren harmak, Xrisostomo Sainduak dioen bezala: Omnium vitiorum, quasi magistra quædam, atque origo otiositos. Chrisostom. tom. 36. tom. 2. Ezta hunek irakasten eztuen gaixtakeriarik, hau da bizio guztien ama, eta hatsapena: eta Spiritu Sainduak ere hargatik erraiten du Ekklesiastikoaren ahotik: Multam malitiam docuit otiosiotas. Eccles. 33. Hainitz malizia irakkatsi duela alferkeriak: ezta maliziarik, ez pentsamendu gaixtorik alferra baithan kausi eztitekenik; Asko da erraitea alferra dela, hartaz edo zein-nahi gaixtakeria sinets dezagun, dio Axular kuhurrak.

 

 

§ 16

 

        Hau da pozoadura bat pozoin guztien pozoadurak xitzen, eta iragaiten tuena, eta bere kutsu madarikatuaz hala gorpputzetan, nola arimetan kalte gehiago eragiten duena; eta jentilek ere handirozki higin izan dutena: Hargatik dio Plautok: Pestis est mortalibus ignalvia: de republ. Ezta izurririk, ez eta ere pozoinik alferkeriak bezanbat kalte egiten duenik: Hau nausitzen dena baithan ezta gauza onik, zeren halakoaren gorpputza usteldua, eta urrindua baita, eta arima hilla: Otium sine litteris est vivi hominis sepultura. Senec. epist. 28. Senekak erraiten du, letra gabeko bizitzea, eta jeusik eztakienaren aisia dela gizon biziaren hobia, eta thonba; halakoa hilaren, eta ehortzirik dagoenaren pare baita: zeren Alferkeriak alferra bizirik dagoela ezartzen baitu ehortzia: ordea ahal dateke kureltasun bat borthitzagoa, eta izigarriagoa, nola baita presuna bizirik dagoela ehortztea? hau da gauza bat den barbarorik salbaienak higin duena, eta naturalezaren lege guztien kontrakoa: xoilki erran diteke, hau dela alferkeriak bere haurrei, eta zerbitzariei emaiten derauen, emaitza, huzkuja, edo primeza; nolako nausia, halako pagua.

 

 

§ 17

 

        Huni darraiko erromeskeria eta pobrezia, eskean ibiltzea, eta bai Ohointza ere. Pigritia est nutrix egestatis. Senec. lib. de benefic. Alferkeria da probeziaren unhidea, eta haz-ama, dio Senekak. Gauza bera dio halaber Izpiritu Sainduak ere. Omnis piger in egestate est. Proverb. 21. Nagia bethi da behar, eskas, eta erromes. Zeren esku laxoak, eta alferrak probetasuna baitakarke: Egestatem operata est manus remissa, manus autem fortium divitias parat. Proverb. 10. Baina esku borthitzak, eta trabailariak aberastasunak biltzen tu. Otiosus Esau amisit primatus benedictionem, quia maluit accipere, quam querere. Ambros. epist. ad Vercel. Esau alferrak galdu zuen bere lehentasuna, zeren nahiago izatu zuen hartu, ezen ez bilhatu.

 

 

§ 18

 

        Beraz Dotor Saindu hunen arrozoinaren eredura badirudi alferkeriak berekin dakarken izurriaren kontrako kontra-pozoina, eta erhasun pozoatuen erremedioa dela bilhatzea, entsejatzea, eta trabaillatzea, zeren Autor berak dioen bezala: Soli autem homini vt rationale quod accepit exerceat, vitæ cursus in labore præscribitur. Ambros. in præfat. in Levit. Jainkoak gizona alfer etzegoen amoreakgatik, eta errezibitu duen adimendua enplega dezan gatik, eman dio trabailua; Gikonak bere nekbe izerdiz ardiesten du behar duen guztia, eta hura ezten lekhuan ezta dohakabetasunik baizik. In omni opere bono erit abundantia, vbi autem verba sunt plurima, ibi frequenter egestas. Proverb. 14. Trabaillu onean izanen da frankia franko, baina hitz hainitz den lekhuan, maiz da eskasia, eta probetasuna. Job Sainduak hark ere dio: Homo nascitur ad laborem et avis ad volatum. Iob. 5. Gizona sortzen da trabailluko, eta hegastina aireko, eta hegaldatzeko: hala nola bada naturalezaren autorak hegastinari emaiten baitiotzza hegalak airatzeko, eta hegaldatzeko, manera berean Gizonari ere Jainkoak eman diotza adimendua, borondatea, eta memorioa trabaillatzeko: Trabaillua da zeinaren bidez Gizona egiten baita merezimendutsu, hala Jainkoaren aitzinean, nola munduarenean. Erraiten ohi da: Laboribus omnia Dij vendunt.

 

 

§ 19

 

        Egia handi hau klarki erakusten darokute munduko gauza guztiek, zeinek enplegatzen baitute bere denbora zertako ere eginak baitira, eta hartan: guztiek baituzte bere enpleguak, zeinek bere graduan, eta hartan denbora galdu gabe enplegatzen dira, eta bere entsejuak egiten tuzte, hargatik erle (ezti egiten) trabaillatzen direnek, dio Pliniok, trabaillatzen eztiren alferrak, eta nagiak ezten kolpeka egozten tuzte bere kofauetarik eta konpainiatik: Expellunt ab alvearibus pigras. Plin. Eta hala Espiritu Sainduak igortzen gaitu animalia ttipitto batengana erraiten darokularikan: Vade ad formicam ô piger, et considera vias ejus, et disce sapientiam, quae cum non habeat ducem, nec præceptorem parat in æstate cibum sibi. (Prov. cap. 6. v. 6). Koaz nagia xinhaurria gana, eta konsidera zatzu haren bideak, eta joan-ethorriak, eta ikkusiko duzu zuk ere nola behar duzun aitzinerat ethorkizunean, eta bethiere bizi, eta gobernatu, erakuslerik, eta gidaririk gabe berak bere buruz biltzen du udan neguaren iragaiteko behar duen mantenua, eta bazka.

 

                Gloriam & honorem, imperiumque boni

                & ignavi sibi æque exoptant.

                        Sall.

 

 

§ 20

 

        Baldin Eskual herriko gaztek ongi har balezate gogoan Espiritu Sainduaren abisu miragarri hau, eta ausnar egin balezate erlen eta xinaurrien exenpluen gainean; daritzat, bere gaztetasuneko denbora ongi enplegaturik, entseja litezkela aitzinerat, ethorkizunean eta bethiere zahartasunaren dohatsuki iragaiteko behar lituzketen eginbiden egitera, eta bide hartaz esperantza nuke egietan athera nentzaketela; halatan behar da trabaillatu, eta trabailluaren bidez merezitu; ezen ikhus zazu, Gure Jainko Jaunak Adam lehenbiziko gure aita hura lurreko parabisuan plazerez, eta atseginez betherikkako hartan ezarri zuelarikan, guztiarekin ere nola manatu zuen trabailla zedila, eta begira zezala parabisu hura. Posuit eum in Paradiso voluptatis vt operaretur et custodiret illum. Genes. 2.

 

 

§ 21

 

        Ordea erranen duzu: Aita Adamek zuenaz geroztikan behar zuen guztia, zergatik, edo zertako trabaillatuko zentz? zeren Philosophoen arteko errefina baita: Entia non sunt multiplicanda sine necessitate. Gauzak eztira multzutu, eta berretu behar mengoarik, eta premiarik gabe, eta hala badirudi jeusen behar etzenaz geroz, bazegokela geldirik?

 

 

§ 22

 

        Arrozoin hunen gainean Xrisostomo Sainduak ihardesten du ederki: Nihil boni facere hoc ipsum est malum facere. Chrisost. tom. 16. tom. 2. Ongirik ez egitea bera da gaizki egitea; aski da alfer izaitea gaizkin izaiteko, Katonek dioen bezala: Homines nihil agendo, male agere discunt. Et jeus egiteaz beraz ikhasten da gaizki egiten. Zeren, otiositas est mater nugarum, noverca virtutum. Bernard. lib. de consideratione. cap. 11. Alfertasuna baita aztura gaixtoen ama, eta berthuten ugaz-ama, halatan bizio suerte guztiek laster-egiten dute haren gaueri-zara, zeren ama baitute, baina berthuteak, eta obra onek ihes, zeren baitakite eztuketela harenganik begitarterik, eta ez ongi ethorririk. Halatan beraz bat-bedera da obligatu nahiz ttipia, nahiz handia; nahiz probea, nahiz aberatsa nekhearen et (sic) trabailluaren onhestera, eta besarkatzera, bide hunetaz alferkeriaren latxio, eta segada guztiei ihes egiteko; eta bereziki haur gazteak; zeinak enplegu gabez, eta trabaillatu faltaz, errazkiago ethortzen baitira alferkeriaren lausengu higin eta itxurapenezkoetan erortzera, eta handik biziotsu, eta gizon gaixto egitera: zeren alferkeriak bere bazka gaztetasunean kausitzen baitu, han hazten, gurentzen, eta bazkatzen da, hala-nola suaren bazka baita olioa, manera berean alferkeriarena da gaztetasuna.

        Hargatik, Lazedemoniarrek irabazi zutenean bere fronterako hiri etsai, eta mugakide bat, erran zuten Lazedemoniako aitzingidariek: Sublata est pubis nostræ palestra, non habebunt post hoc, quibus cum luctentur adversarios. Plutar. in Aphontem. Egin da gure jende gazteaz, hemendik harat eztute izanen ihardukitzeko paradarik, eta ez gathazkatzeko etsairik ere.

 

 

§ 23

 

        Ordea Lazedemoniar hek-berek, etzuten desegin nahi izatu bertze hiri kontrast bat bethiere bere kontra, eta etsai izan zutena, erraiten zutelarikan, hiri hura zela: Iuventutis cotem. Gazteriaren zorrotz-harria; zeren gaztek han bere indarrak, eta antzea frogatzen, zorrozten, eta alferkeriaren herdoilletik begiratzen baitzuten bere burua. Hunen arauaz ihardetsi zuen Kleomeres Sparziako hark ere, galdegin ziotenean, ea zergatik hala bere meneraz gero etzituen bere etsai Arjiboak desegin? dio: Ut habeamus, qui juventutem nostram exerceat. Eztitut desegin, dugun amoreak gatik nork gure jende gaztea zertako den froga dezan. Hargatik bada nik ere obra hau egin nahi izatu dut; Iuventutis cotem: Gure gazteriaren zorrotz-harritzat bezala: ustez ezen agian hemen bere indarrak, eta antzea frogaturik hainitz fagore eta laguntza munduari emaiten diotzatela, eta egun batez bere trabailluen pagua, eta errekonpentsa errezibitzen duketenean, niri ere eskerrak emanen darozkidatela.

 

 

§ 24

 

        Hauk nituen (Ene haur gazte bihotzekoak) zuei erraiteko nituen gauzak. Eta baldin ene obra honetan khausi badadi zuen progotxuko gauzarik; Gauza bat xoilki galdegiten darotzuet ene errekonpentsatzat (zeina zuen baithan ardietsiko dudala esperantza baitut) jakiteko, nork ere gutizia izanen baitukezue liburutto hunen ikhasteko, arren lehenik zeuen bihotzetan errezibi detzatzuen, orai aippatzera daramatzadan bi mezu hauk, zeinak gizonaren ongi bizitzeko baitira hagitz progotxosak.

 

                Pura mente colendus Deus. Caton. distich. lib. 1.

                Hoc quicumque cupis carmen cognoscere lector,

                Instrue præceptis animum, nec disere ceses,

                Nam sine doctrina vita est quasi mortis imago,

                Commoda multa feres, sin autem spreveris illud

                Non me scriptorem, sed te neglexeris ipse.

                        Caton. lib. iij. Exord.

 

        Erran nahi du, zareten Jainkotiar, eta estudiora emanak: lehenik galdegiten tutzuelarikan Jainkoaren laguntzak, zeinak gabe nihor ezin heda baititeke zuhurtziako kadirara, zeren zuhurtziaren hatsapena baita Jainkoaren beldurtasuna: Initium sapientiæ timor Domini. Egiazki gizonen arteko jakintasun, ela zuhurtzia guztiek jainkozko zuhurtziaren ithurri ezin agortuzko hartarik dakharkete bere ethorkia gizonen usajakotzat, handikan behar da jautsi ontasun guztien lehen hatsapena, zeren handik beretik heldu baitira gauza on, eta zuzen guztiak: halatan nihor ezin diteke dohatsu, non eztuen hartzen zuhurtziaren bidea, zeren zuhur izaitea baita dohatsutasunaren lehenbiziko partea.

 

 

§ 25

 

        Eta gero huni darraika estudioa; hautaz baliatzen zaretelarikan, ardietsiko tutzue kuen izpirituetako janhari hagitz ezti, eta zapporetsuak, bethiereko omena, egiazko loriaren garaitia, errekonpentsa beregainekoa, aberastasun, eta ohore franko, loria, eta laudorio bereziak. Ezta gauzarik hauk baino nobleagorik, ederragorik, ez eta ere maitagarriagorik; Hauk dira zeruko alosiaren iduria, edo imajinia ezagutzera emaiten darokun xirribika, edo suntsuna, bethi gure fagoratzeko, eta lagutzeko (sic) prest dagoena. Tutzuen beraz maite hala nola zeuen bizia; eztadin izan munduan hain gauza gaitzik edo borthitzik, hauk zuen gogoan, eta izpirituan iraungi ahal detzakenik, aitzitik haukintzateko amodioa biz zuen bihotzetako diamant preziatua, herioak baizik jeusek ere ezin khen dezaken bezala.

 

 

§ 26

 

        Ordea baldin eskoletako harmen bidez nahi baduzue zuen bethiereko omena hedarazi, jakin zazue, zuen eginbidea dela, estudioan behar bezala enplegatzea, egiazko garaitiaren ardiesteko; errekonpentsa berezi bat nahi baduzue ardietsi, letren haziak erain zatzue, zeren estudioko arbolatik bilduko baituzue bethiereko omenaren fruitua. Baldin gutizios bazarete loriaz aberasteko, eskoletako urre meatzetan enplega, eta trabailla zaitezte. Baldin desiros bazarete ohorearen zelai eder, eta zabaletan passajetan ibiltzera, har zazue estudioaren karrosa. Baldin nihor kausitzen bada zuen artean estimuaren egartsuaz sekeriatua dagoenik, laster egin beza eskolako ithurrira, handik atherako tu egiazko estimuaren usin hondargabeak, xirripa, eta hibai usintsuak. Nahi duzue laudorioen portura hedatu? Sar zaitezte Autoren untzian. edo fragatan. Nahi diozue thiratu zuhurtziaren xedeari? banda zazue Apoloren balezta. Baldin erreputazino onaren dorrea ezartzera gutiziatzen bazarete, fintza zatzue liburuetako zimenduak. Baldinetariak errepausuaren, eta soseguaren kapetara ikhaiteko gogoa baduzue, trabailluaren zurubiak hurbil zatzue. Baldin bethiereko aippamenaren itxura, edo figura nahi badukue pintatu, har zatzue eskoletako koloreak, tintak, eta pintzela. Nahi duzue khoroa eder bat? orrazta zazue izpiritua Minerbaren orrazeaz, adatsa izur, eta kroskoilla, pinta, eta ungentuz gantzu.

 

 

§ 27

 

        Ordea etzaiteztela izi ez flaka, bethi duzuen bihotza on, altxatzen duzuelarikan, eta atzartzen zuen adimendua, kareten bethi fermu handik Jainkoaren loriakotzat, eta munduaren progotxukotzat jakintsunen, eta Dotoren herronkan ezarriak izan kaiteztentzat; eta hau izanen da enetzat ahal dateken errekonpentsarik handiena, eta guztien gainetik neure bihotzean gehienik estimatuko dudana; Jainkoak hala nahi duela.