HAMALAURDUNA Irakurtzaleri
Bere denboraz egünkal dena bürüzagi
franko dianak arraiñ edo aragi,
aldizka delarik hetzaz laski bazkatzen
Bere biziaz da balima botzki gozatzen.
Libürüz niza ni akhi, paper belzten niz ari?
bortxaz gibel üzten, xüxen ezinak jarri:
megopia düt arrabuhin, ülhün, herabesti,
gor müthü, lüma ere ardüra net eri;
belarra ehünetan berekatürik
ezin hantik khent zerbait dena hontürik.
Zer düket arren obratu? Deusere balio etzena,
heltübada laitekina nere obra azkena.
Bihoa arren dena! eztianak irakurtüko
etzereio balima, sekülan dolütüko.
Jusef Egiategi
|