www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Baigorriko zazpi liliak
Jean Pierre Duvoisin
1884-1885, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Baigorriko zazpi liliak, Jean Duvoisin (Juan San Martinen edizioa). Elkar, 1987

 

 

  hurrengoa

BAIGORRIKO ZAZPI-LILIAK

 

        Beihalako egunetan, behin batez, Baigorriko jauregi zaharrean ziren artho-xuritzeak. Badakizue artho-xuritzeetara biltzen ohi dela inguruetako gazteria, eta holako bilkhuetan lakhet dutela kantu zaharren kantatzea eta noizbaiteko khonderen erreberritzea.

 

        Halako solasak Baigorriko herjaunaren gogoko ziren; goan zen beraz artho-xuritzaileetara bere alaba andrearekin.

        Han baziren zazpi neskatxa gazte deitzen zituztenak Herriko Zazpi-Liliak. Hekeiri buruz hau erran zuen herjaunak:

        Aurthen, ene alaba andrearen eskonarazteko gogotan naiz. Zuetarik zeinak-ere pollikienik erranen bait'u khondera xahar bat, hainari dote on bat emanen diot ene alabarekin batean ezkontzeko bere hautuko gizon gazte batekin.

        Solas horrek begiak argiarazi ziotzaten Zazpi Lilieri. Senhar bat nork berak hautatua, harekin dote ona, hortan bazen bakhotxari zertaz bihotzean pilpil eragin.

        Bainan nola ahalke zerbaitez, hetarik nihor ez baitzen mintzatzera abiatzen, herjaunak erran zuen:

        Lehenik has bedi Leizarazuku Gana; adi dezagun dakien khondera. Izan dadien luzea edo laburra, ez da axolarik, gogaragarri izan dadien ber.

        Ganak, herjaunari polliki agur eginik, ideki zuen ahoa, eta huna nola mintzatu zen:

 

  hurrengoa