www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Laborarien abisua
Mongongo Dasanza
1692?

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio honen iturria: J.-B. Daranatz, "Un vétérinaire basque du XVII "siècle", RIEV II, 585-600

 

   

A Monsieur GAZTANBIDE Medikuari

DEDIKAZIONEA

 

        Jauna, entreprenitu dut obra xume bat ezkoaraz inprimatzera, Laborarien fagoretan; era nola azko kritika mende huntan baita, ezdut dudatzen ezden zenbait izanen zerbait erraiteko dutenik obra xume hunen gainean. Bainan, jauna, heien bistara eman baino lehen, heldu nitzazu har dezazun hanbat pena, Laborarien amorea gatik, obra hunen examinatzeko, eta baldin iduritzen bazaitzu merezi duella inprima dadin, zure aprobazionea emaiteaz, ezen badakite Lapurdin eta berze ingurutako ezkualdun guzietan, gure frogak ederrak direla kausa osoki sinhexia zarela, eta egonen naiz hala zure sendimenduaren begira erraiten dudala bethiere naizela,

MONGONGO DASANZA ximista.

 

 

APROBAZIONEA
 

        Ikhusi eta irakurri dut anpleki Monjongo Dasanza ximistak ezkuaraz egin duen liburua eta hala desiratzeko liteke lehen bait lehen inprimaraz dezan, laborariak balia daitezentzat hango erremedio miragarriez; ezen hain justuki traditua da Maison Justiako eta berze asko auktor handiren sendimendua, iduritzen baitzait obligatua naizela ene aprobazionearen emaiterat, hala nola emaiten baitut Donibane Ziburun, oxaillaren 14 eta 1692.

GASTANBIDE docteur, Maison Justiako.

 

 

LABORARIEN ABISUA
 

        Badu zenbait ere denbora laborariak Laphurdiko pharte guzietarik aditu ditudala erremarkatzen Idietan, eta behietan, eta ardietan, arribatzen zaizkoten mortalitatez, non uste baidute isurritea bezalako eritarzuna hekien asindetan hedatua dela. Aktarrek senditurik azident horren berria, beldurrez fazoin berian ieien aberiak gertha daitezen, othoisten naute adiskide batzuek zenbait fagore eritarzun horren kontra egiteaz, eta hala resolitu dut haien satifazionea gatik obra xume baten egitera, zeinetan erakutxiko baiteret Idien, eta behien, eta ardien eritarzun prinzipalen ezagutza, eta heier komeni zaizkoten erremedio miragarriak. Orduian segura zaiteste ez direla hemen gauzak nik pensatuak bainan bai ikhiak lehenagoko auktor handi eta oraiko moderno famatuietarik. Eta nola hanitx nork bere nazionentzat trabaillatu baidire alemaniakoak alemanez, espainiakoak espaiñolez, hala nola franzian egin baitute Maison rustikaz fransesen, eta gu franziakoak izan arren ezkualdun guziek ez dakigu erdaraz eta partikularki laborariek konprenitzeko berehala liburu miragarri hartan diren misterioak, hargatik entreprenitu dut obra xume hau ezkoaraz emaiterat bat bederak iakin dezatentzat zein erreitx den ezkoaraz konprenitzea lehenagoko eta oraiko auktorren sendimenduak.

        Hartarakotx bada erranen darozuet Idiak eta berze aziendak gizen bezain ungi hanitx eritarzunetarat suietatzen direla eta nola luziegi bailitake guzien kausaren erraitea, kontentatuko naiz xoilki prinzipalenen erakustiaz. Handik harat Jakinsun izanen zarete berze gainerakotan, zer egin beharko duzun segidan klarki ageriko den gisa. Orai bada mintzatzekotx gauza prinzipal horietaz, erranen darotzut ez dela mundu huntan airerik edo haxik harto gabe bizitzen, eta nola aire honak eta garbiak osasuna konserbatzen baidu, hala gaiztoak ere kasarasten tu eritarzun eta heriotze dorpheak, ez solamente gizonen baithan, bainan oraino munduko alimale guzietan, eta nola Idiak munduko nonbrekoak baitire bai eta ezbada sentitu behar dute aire onak egiten dioten ontasuna.

 

        1. Unhaduraz printaderetan. Zeren ezen denbora hartan odol sobranioa hobeki errekeitzen baitira eta hala odola atheratu ondoan zenbait pasaia eraginen diozue ungi eztalirik errefria ez dadin.....

 

        2. Idiaren edo behiaren sabelminen khentzeko erremedioa. Kolika bezala heldu da eritarzun hura eta hala kolikarentzat on diren erremedioak balia daitezke sabel minetan bai eta haber brigas eta orbietan: finaz ere arnuarekin edatera emaiten diotela eta gero biharamunean odola atherako diozue mihi azpitik edo sudurretarik edo ezperen edan araziko diozue erremedio huntarik. Hartarakotx harzazue arruta, eta kamamilla, ahur bana, eta hek ungi irakiturik pinta erdibat arnotan, gero irazi duzuenean emozue bi kolpez Idiari edo behiari edatera; berze batzuek baliatzen dire erremedio huntaz zeina egiten baita laur untxa turmentina gatx gutibatekin pillotak Idiari irex araztia, hurtuko tuzue arno beroan eta gero edan araz adar batez denbora hartan Idiak beroki egon behar du barruki bero batean...

 

        3. Idia xarmadurez inketatua denean zer egin behar den. Idia edo behia, xarmatua denean ezagutuko duzue Idiaren trublezia handia eta guziz bere azioneak egin nahi tubenean non orduan laburzki largatzen eta mehatzen baita hetikatua balitx bezala. Hargatik du nezesario prunki erremedioak egitea; hartarakotx ezagutu duzuenean Idia xarmatua dela, emozue lehen bait lehen hur huntarik sudurretan zeina eginen bai duzue ahur bat erramu bihi, eta ahur bat jeniebra bihi, era untza bat sofre eta gero trenpa hur ephelean hogoi eta laur orenez; irazi duzuenian balia zaitezte hortaz, goizetan eta arraxaldetan, sudurretan barna emaiteko hori, egin bezain sarri; preparatuko diozue erremedio miragarri hortaz zeinak khenduko baititu xarmak eta ozatura guziak. Hartarakotx har zazue laur nerprun bihi eta berze laur untza konstantinopolitana, untxa bat gatx larri; hek ungi xeatuturik irakitu behar dute pinterdibat huretan eta gero hur hura eman Idiari edatera adar zilhatu batez; baldin eta lehen kolpetik ez bada Idia erremediatzen, emanen diozue zenbait aldiz erremedio hartarik eta hala ikusiko duzue efetu miragarria ez solamente Idien gainian xarmen kontra erakusten duen efetua, bainan oraino erranen darozuet konstantinopolitano horrek bertute handiak dituella, Pekazius, arabiako auktor famatu haren erranez; ezen hain espresuki seguratzen gitu erraiten darokunean khentzen tuella eta debekatzen xarma suerte guziak, nahiz allimaletan, nahiz presunetan, lur eta etxetan egiten diren guziak. Hartarakotx dio aski dela erran dugun konstantinopolitana hori bere lurretan edo etxetan idukitzia; beraz balia zaiteste erremedio miragarri hortaz.

 

        4. Idiaren uxada eta sabeltasuna zer fazoinez sendatu behar diren. Idiak uxad edo sabeltasuna duenian, ezagutuko duzue haren isurietan zeren ez zen klar aski. Ageri dire bat eta berzia ezagutzeko. Eta hala ikusten duzunean sabeltasuna duella, eztiozue denbora hartan iatera eman behar ez edatera bizpahirur egunez, xoilki zenbait mahax osto lipita edo ezperen mahax ostoak arnuan trenpaturik; haritx kalitxak eta mirra gutibat trenpatua har arazi diozue Idiari edo behiari, eta gero hirur egunen buruan presenta dizozue zenbait belhar fresko nahiz planturik edo zamari bustana deitzen den belharra eta guardia ondotik ere emaitetik; edatera emaiten zaionean ere, bere hura erramu ostuekin irakiturik eman beharko diozue. Zer ere erremedio eman baitut sabeltasunarentzat baliatuko, zarete uxadarentzat, zeren ezen biak bat bezala egiten baitire

 

        5. Idiak edo behiak erorteko mina duenian zer egin behar den. Idiak erorteko mina duenian ezagutuko diozue Idia kolpez erori denean eta gero ahua makurturik goitika eta zarrapoa ahotik dariola eta zango bat bihurzen bezala zaizkola eta finean bizpahirur orenen buruan deusik ez balu bezala altxatzen denean. Hartako eritarzuna duten Idiak ordinariozki atakatuak dire bi hilabetetarik bi hilabetetara. Eritarzun horren sendatzeko, Idiari har arazi behar diozue, laur den bat arnotan, astoaren zangoko azazkala, eta Idi kopetako hezurra, untza bana, linaturik eta ungi xehaturik eta gero kontinua hogoi egunez goiz guziez emaiten diozuela adar batetarik. Berze batzuek hanitx baliatzen dira erran dugun konstantinopolitana miragarri hortaz. Hartarakotx aski duzue arnuan edo hurean irakiturik hur hartarik Idiari edo behiari goizetan eta arraxetan emaitia.

 

        6. Idiaren edo behiaren gatharra nola sendatu beharden. Gatarraren erremediorik lasterrena da mihiaren azpitik odola atheratzia; eta gero porrua, arruta, kapiua, salboina, morsus, diabolus, elgarrekin hurian hirakiturik, irazi eta hur hartarik Idiari edo behiari edatera emaitia, eta finkan padera batean arno liga ogi mamiz eta hauxarekin abia eginik hartaz lephoa lotzea non bide hortaz lazter khenduko baitiozue gatarra...

 

        7. Idiak odolez pixa egiten duenean zer egin behar den. Heldu zaio kommunski azident hori hanitx berotua eta borthiski malfonditua denian eta guziz udan zenbait belhar gaisto ihitzez bustia ian ondoan; gaitx horren erremediatzeko ez du deus ere Idiak edan behar, xoilki edari huntarik baizen: hartarakotx har ezazue hirur untxa artho irin, eta untza bat triaga, gero hek irakiturik pinterdibat arnotan eta finean iuntatzen diozue safran guti bat; edari hartarik emozue edatera Idiari goizetan eta arraxetan plantain hura olioarekin.

 

        8. Idia ezin pixarik eginez dagonian zer egin behar den. Idia penaz dagonean ezin pixarik eginez atherako diozue odol guti bat bixikako zainetarik, eta gero hirur goizez emanen edatera estia eta olioa arno xurian nahasirik.

 

        9. Idiak harria duenean zer egin behar den. Noiz ere baitakizue segurki Idiak harria duela bixikan edo xilkuan, barna pikaturik atheratzia da erremedio lasterrena eta segurrena; bainan batere ezpada posible nihork atheratzia, baliatuko zarete erremedio huntaz, haren oinhazen pasarasteko; hartarakotx har ezazue bi untza milla marin erro, untza laurden bat espezia itze, eta haren erdia bipher eta gero guziak, ungi xehatu direnian, emozue Idiari arno ephel guti batekin edatera, eta kontinua zenbait aldiz sasoin berean emaitia...

 

        10. Idiak bere natura edo pitxoa gogortua duenian zer egin behar den. Eritarzun hori gerthatzen zaionian, azki duzue malbariskak egostea buruarekin batean eta gero hartaz maiz phereka Idiaren natura eta hala laster suflaraziko dio bere pitxoa...

 

        11. Idiak edo behiak mihia azpia hantua duenean zer egin behar den; ezagutu duzuenian idiak mihi azpia hantua duella ensea zaitezte lehen bait lehen mihi azpiko zainetarik burdin bero batez xilhaturik edo lanzeta zorrotx batez odola atheratzera eta gero gantzu edo phereka diozozue zauri hura olio eta gatza elkharrekin nahasirik, eta kontinua umore guziak kanporat arthean. Denbora hartan, bazkatuko duzue idia belhar freskos; eta baldin apetitua ez badu ernatua, laster jan araziko diozue erremedio huntaz: haratarakotx har ezazue arroltze baten xuringoa eta gorringoa balsan ezti guti batekin gero emozue idiari edo behiari arnuarekin edatera; hantik harat emozue bere iatekotan zenbait gatx bihi eta efetu ona atheratuko du.

 

        12. Idiak eta behiek errainetako mina dutenian zer egin behar den. Idiak errainetako mina duenian, ezagutuko duzue haren plainuetan eta guziz gibelleko tranaz ezin aitzina zangua heda dezakenean; almakez ere ezin segura daiteke ez eta han guti bustana biribilka non orduian dilindan baitario; haren gernuak usain gaiztoa du, eta gibeleko kraina osoki pikatua, eta baldin inflamazionerik gerthatzen bada denbora hartan, idiaren pixa odolaren gisa dohako, eta dena ere guti eta penarekin egiten du; eta hanitx irauten badio ez da harentzat erremediorik; bainan ez bada pixa hura aphur bat tindatua baizen, gorrikara duella bere kolorea, esperantza da eritarzun hartarik sendaturen dela. Hartarakotx atherako diozue odola almeketarik, eta maiz emanen idiari porruak ur klairian trenpaturik eta hur hartarik.

 

        13. Idiaren berze errainetako mina nola sendatu behar den eta partikularki erorzetik heldu zaionean. Noiz ere sentitzen baituzue idia erori dela zenbait gauza gogorren gainera ezagutu baduzue haren kolpe handiak, ezen ez da behinere falta kolpe borthitza dela kausa imflamazionea, hargatik 1aborariak denbora hartan idiak metxatzen dituenian ez ditu bere lekutik mobiaraziko, eta kolpia duen lekhua maiz freskatuko dio hur hotzez, eta gero gantzu edo perea ungi xukaturik urin hurtuz; edo urdaiz; eritarzun horren seinaleak dire kanpoko aldetik gogor izaitea era barrabillak laburturik barnerat erretiratzia, ezin bere isterra ez alderdia aisiarat manaia dezake, era pena handia du etzana denian bere lekutik ezin altxatuz.

 

        14. Idiaren oinhaze eta dolore suerte gehienentzat erremedioa, guziz nekhaduraz heldu denian. Har ezazu ahur bat liho hazi era berze ahur bar kamamila, eta hek ungi irakit panjeru batean urian erabilzen duzuela maiz makila batez ungi ahia egin artean eta gero heda zazue zenbait traputan eta hartaz lot non ere sendi baituzue gogortasunik, hanturarik, edo oinhaze duen lekuan.

 

        15. Idiak biriketarik errengura dienian zer egin behar den. Biriketarikako errengura horiek gaitx dire idier eta behier khentzeko, heien mobimendu handia dela kausa; bainan egin dakiokote erremedio hunbat zeina baita lehenbizikorik maniatera ur beros garbitzia eta gero belhar usain onezkoez urrindatzia. Denbora hartan khendu behar tuzue burukitik zamari, behor, urde, eta berze azienda guziak beldurez haren haxaz kommunika eztiotzaten gaitx bera; hargatik, orduian utziko duzue astoa aldian, ezen haren haxa probetxoz da biriketako errenkurentzat,...

 

        16. Idiak edo behiak herziak galzen hasiak dituenean zer egin behar den. Idiak herziak deseginak dituenean, harturen duzue hirur untza turmentina eta hura haur baten ezkuaz idiari gibeleko aldetik sar diozozue ahalik eta barnena edo ezperen turmentinaren lekuan balia zaitezke ganz gesaz edo urin hurtuz.

 

        17. Idia edo behia hestulaz atakatua denean zer egin behar den. Idia marfondiz atakatua denean eta guziz hestulla handia duella, hartuko duzue aphurbat hisopa eta hura hirakit pinterdibat huretan gero irazi duzuenian edanaraz hur hura idiari. Denbora hartan emozue iaterat forru ostuak xehaturik ogi nertroiarekin batean, berze batzuek emaiten diote idiari umaizaren hura amiron xuriarekin batean hisopaz egin den gisa...

 

        18. Idiak edo behiak noiz ere sendi baituzue hatxa labur diela, emozue beharrietan zilhaturik hellebore noir deitzen den belharra, gargandila balu bezala, eta hark hun eginen dio...

 

        19. Idia edo behiak almaketan min duenian zer egin behar den. Ezagutu duzuenian idiak almaketan oinhaze duella, har ezazue hirur ahur alzipre eta hek hirakit minagrean eta gero ungi xehatu tutzuenian lot zazue dolorea duen lekuan eta laster sendatuko da; berze batzuek atheratzen diote odola almeketako zainetarik: gero, porruak hurian irakiturik, hur hartarik edanarasten diote, edo ezperen idiaren gernu bera.

 

        20. Idiari edo behiari lipia khentzeko zer egin behar den. Lipiaren erremedio segurrena eta lasterrena, atheratzia da: eta gero burra freskoz zauri hura goiz arraxetan pherekatzia.

 

        21. Idiak edo behiak, golardoa duenean edo lephoa hantua duenean zer egin behar den. Idiak golardoa duenian hanitx, da lepho guzia hantua; eta baldin senti badiozute abzes bilduma edo materiarik duela, denbora hartan aparanziaz agerian den lekhuan zillhatuko diozue burdin gorribatez eta gero eman zilho hartan asunen erro gutibat edo esperen erran den hellebororen errua har zazue bethi; erro horien saniatzeko, idiari edan araziko diozue urribelharrarekin irakiturikako huretik, nahiz goizetan eta arraxetan; kopetetarik eta beharri gibeletarik odola atheratzias ere probetxu handia eginen du...

 

        22. Idia hantua denean nola sendatu behar den. Ordinariozki idiak hantzen dire belhar sendoegiak ianez, eta guziz ihitzarekin direnean. Eritarzun horren sendatzeko, aski da xoilki adar bat alderen alde zilhaturik eta hura olioz pherekaturik gibelleko aldetik aiuta bezala idiari edo behiari emaitia; hirur edo laur erhi ondarzian barna gero pasaia zazue, idia haize hanitx egin dezaken arteraino era adarra han dueno pherekatuko dizue sabela haia sendo batez.

 

        23. Idiak edo behiak zeinbait animale xume irexi duenean zer egin behar den. Sendi duzuenian idiak irexi ahal dukela animale zenbait, emozue lehen bait lehen esnia edatera edo ezperen egizue dekotionea piko melatuz arnoarekin batean, eta gero eman arno hartarik idiari edo behiari edatera.

 

        24. Idiaren handitxuen sendatzeko zer egin behar den. Har zazue andredena mariaren arrosaren tipulla, eta berze ahur bat konstantinopolitana, eta hek ungi egos minagrean, gero lot zazue erremedio hartaz hantura duen lekhuan; eta hala laster leher araziko dio bere anditxia. Lehertu denean, garbi zazue zauri hura goizetan eta arraxaldetan gernu, eta pixaz...

 

        25. Idiak zangua hantua duenian nola sendatu behar den. Hartarakotx har zazue zenbait ahur osto sauka eta hek ungi irakit gantx guti batekin batean, eta gero egosi direnean lot zazue unxa kathaplasma hortaz, eta hala laster ikusiko duzue hantura konsimitua. Kataplasma hori egin daiteke hoxik eta freskoki; hartarakotx har zazue zeinbait ahur sauka osto eta ungi hek xeatu direnian emozue urin hurtua, kataplasma egiteko aski den bezala.

 

        26. Idiaren latoin eta aztaparretako minen sendatzeko erremedioa. Eritarzun suerte hori arribatzen zaio idiari maizenik negian era guziz horman trabaillatzen denian, non orduan baitiduri. Idiari aztaparra lanzeta zorrotx batez pika diozozue aphur bat barnazko eta gero erre diozozue piko hetan, arinki, gantzu urin hurtuz, senda arteraino...

 

        27. Idiaren berze fazoinez aztaparra kolpatua denean nola sendatu bebar den. Lehenbizikorik gauza egin behar dena da aztapar hura fundameneraino ungi garbitzia, eta gero lot goizetan era arraxetan urin hurtuz ezkoarekin nahasirik bors edo sei egunez kontinatu duzuenean, gero, berze haren berze egunez, mainatuko duzue arnoz edo minagrez ezti guri batekin nahasirik.

 

        28. Idiak barrabillak hankuak dituenean zer egin behar den. Har zazue klera guti bat eta hartaz binagrearekin egizue liga edo ahia; eta gero gantzu edo phereka hantura duen lekhian. Idorzen denian, lokharri hori lothuko diozue gansgisaz, berze batzuek diote photzo baten minaz azki dela perekatzia, berxala hantura guzien eramateko.

 

        29. Idiaren adarra arrailatua denean zer egin behar den. Idiak adarra erdiratua duenean, frota diozozue adarra minagrez gatx eta olio guti batekin, batean; eta gero phereka zozue urin hurtuz arraxina guti batekin, nahasirik, eta kontinua pherekatze hori zazpi zorzi egunez.

 

        30. Idiak begiak hantuak dituenean zer egin behar den. Begiak hantuak dituenean, egizue ahia ogi natraiaren irinez eta esti guti batekin eta gero hartaz lot goizetan eta arraxetan; orduan nola estia dela kausa uliek khexa bailezakete, debekatuko duzue aziden hortarik baldin alastrenaz, begi inguruak pherekatzen baitiotzute.

 

        31. Idiak begian xuria duenean zer egin behar den. Noiz eta ere ezagutzen baitozue begian xuria duella, hartarakotx lot ezazue goiz arraxetan begia; berze batzuek baliatzen dire balea gaznaren erhautxaz...

 

        32. Idi begi nigartiak nola behar diren sendatu. Idiari nigarra darionian egizue ahia ogi natraiaren irinez eta hartaz lot goizetan eta arraxetan, edo ezperen hirakit zazue mairi arrosen erruak, hura eta estiarekin batian; gero hartaz maiz lot idiaren begia. Berze batzuek baliatzen dire thutiaz, bitriolaz, hur arrosatuarekin batean...

 

        33. Idiari zaragarra khentzeko, har ezazu ahur bat khedarra, ahur erdi bat lafre eta laur baratxuri buru; gero hek elgarrekin xehatu direnean, frota zazue idia bizpahirur aldiz edo ezperen har ezazue idiaren behasunbat eta hartan barna emozue bi unxa sofre lore; gero ungi nahasi dituzuenean, gantzu eta phereka zazue idia hirur goizez eta arraxez, eta finean antzara edo ganz grezaz.

 

        34. Idiaren ulzera edo lasduren sendatzeko erremedioa. Hartarakotx har ezazue kalitx ungi ontuak eta idortuak eta hek pasa sethabexi batian; gero erraux hortaz balia zaitezte ulzera eta larrudura guzien sendatzeko...

 

        35. Sugearen ausikien eta photzo errabiatuaren erremedioa. Senti duzuenian idiak pozoinstatuak direla, aski duzu pherekatzia ausikia den lekhuan olio eskorpionaz; edo esperen har ezazue lau untza salboin zahar, gero hurt laur den bat minagretan, hartaz maiz garbi ezazue ausikiak diren lekhuan. Fazoin bera egin dezakezue mirra arnoarekin hirakiturik, bai eta halaber leizarrarekin eta finean zeinarhurdon edo pateo arrosarekin, arnuan edo minagrean hirakiturik...

 

        36. Idiari azazkala erorzen zaionean zer egin behar den. Har ezazue turmentina ezko horia eta estia, bakoitxetik untza bana, eta hek elgarrekin hurtu direnian aski duzue pherekatzia idiaren hoina hamabors egunez eta gero arnoz eztiarekin nahasirik edo ezperen lot ezazue idia kataplasma hortas, fazoin huntan, hartarakotx har ezazue aloez matik eta alun, untza bana, eta ungi xeatu direnian, egizue kataplasma arrolze xuringoarekin batean...

 

        37. Idia leizorren eta mandulien ausikien kontra zer egin behar den. Leizorrek manduli edo zenbait berze uliek ausikitzen tustenian aski duzue klaira edo zerusa guti bat hurian trenpatzia eta laga hartaz eginikan bietan gero idia hartaz goizetan eta arraxetan lotzia...

 

        38. Idia leizorrek manduliek ez ulitxek ez ausikitzeko erremedioa. Hartarakotx azki duzue malba osto puska bat ungi xehatzia eta olio guti batekin liga bezala egitea; eta gero idia hartaz goizetan eta arraxetan pherekatzia...

 

        39. Leihotarik eta athetarik leizorren kasatzeko erremedioa. Har zazue ahur bar erramu osto edo bihi eta hirakit hurian; gero hur hartaz phereka zazue idia, gero berze alimale guziak zeinaren bidez kasatuko baitire heietarik leizor manduli eta berze ulli suerte guziak...

 

        40. Ardien zaragarraren khentzeko erremedioa. Ardien zaragarra izan arren aparantziaz eritarzun xumea iakin zazue hura dela kausa, ethorzen zaiotela asko berze eritarzun gaisto, nola baidire pikotak, izurriak, eta berze azident handiak eta hala bat bederak behar lituke artha handirekin hastetik eritarzun horri erremedioak eman. Hartarakotx erranen darozuet auktor handi batekin: aski duzue ardiak mosten tuzuenian erremedio huntaz ganzutzia edo pherekatzia: har ezazue beraz olio liga, arno xuriaren liga, eta zenbait lipin xehaturik, gero hirurak ongi trenpatu direnian elkharrekin batian, phereka zatzue zuen ardiak imminzione hortas epheldurik. Ordean hori egin eta hantik bi egunen buruan garbitu beharko tutzue hur gaziz edo itxasoko hurez eta hala ikusiko duzue nola debekatuko tutzuen eritarzunetarik, ez solamente zarragarrarik izaitetik bainan oraino eritarzun borthitzetarik: bide hortaz illea legunago, eta dulziago, eta emiago, ethorzen baizaiote...

 

        Heietan fumingazionea edo urrindatzia egiteko promes emaiten derauzuet liburu hunen hastian erakuxiko nauzkitzuela zer fazoinez egin behar ziren fumengazioneak eta hala nork ere sendi baituzue heia aire gaiztoz korronpituak dela: lehenbizikorik garbituko duzue hango haskerietarik eta gero hartuko duzue unza bat isensu, unza bat sofre, eta bi untza arraxina; gero hek elkarrekin nahasirik emanen dituzie xofeta bat brasarekin eta khe hartaz ingura zazue barrukia guzia eta kontinua, gero erran den urrindatze hori droga finitu arteraino. Fumingazione hori eginen duzuen bezain sarri hartuko duzue erramunia, erramiak, maioranak, kamamilla, eta pulegium, eta gero hek su emanik, barrukiaren erdian iduk arazten duzuella khe hura, dela zenbait denbora; eta gero emazue aire guti bat norte phartetik edo ezperen lebantetik eta bide hortaz izanen tutzue zuen establiak hanitx prekozionatuak eta haziendak konserbatuak dela eritarzunetarik orduan. Halere orhoit zaireste fumengazione hori orduian on zitakela zenbait berdura emaitia barrukietan barna sugerik edo berze alimale lizunik han egon ez dadin; hartarakotx aski izanen da kukuso belharrez bradura hura egitea edo esperen lezar hostoz ihaurkitzen baituzue ere ez derautzue probetxurik baizen eginen eta guziz zenbait baratxuri buru alsan dutenian.

 

        Liburu huntan diren droga eta belharren ezplikationea erran derautzuet ezplikatuko narozkitzula hemen diren izen barboro iduriak eta hala banohazue xehekiago bat bederari erraitera klarki zer diren misterio suerte horiek; hartarakotx iakin ezazue: 1. lupin deitzen den droga hura dela ilhar zabal bat franziako phartetik probeditzen garena; 2. neprun duzu berriz oihan belzetan kausitzen den elhorri belzaren frutua bezala, baxa arana iduri duena; 3. uesse da ilhar xume zabala franziatik ekharzen dena; 4. fabiena da belhar bat osoki alziprea iduri duena baratze kuriosetan kausitzen dena; 5. lotteron da belhar bat fresko baratzetako murrailetan kausitzen dena, zeina pikatu eta esnia baitario; 6. issopa da halaber belhar bar beberina iduri duena eta ordinariozki baratzetan aurkitzen dena eta usain handi batekin bide eta larrain guzietan frangoki kausitzen dena; 7. marrubiom duzu osoki erremenda iduri duena eta ordinariozki murrailla zaharren kontra kausitzen dena; 8. hellebore noir duzu belhar bat mendietan kausitzen dena; 9. zamari bustana deitzen den belharra kausitzen dena erriperetan; 10. mirra da droga bat drogistek saltzen dutena; 11. sel harmonia duzu gatx bat drogistek saltzen dutena; 12. allòez halaber duzu droga bat drogistek saltzen dutena; 13. vitriola fazoin berean drogistek saltzen dutena; 14. litarki orobat, gurusa gisa bera, eta nihork baldin penetan bazarete ezin izanez erran ditugun belhar eta droga horiek, gidatuko zarete gure etxera behar duzuenaren izaiteko eta hala promez emaiten derautzuet probeditua izanen naizela zuen zerbitzatzeko erran tudan gauza guziez, hala nola azko aldiz erran dudan konstantinopolitana miragarriaz.