www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ardi galdua
Resurreccion Maria Azkue
1918

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bein da betiko / Batxi Guzur, Resurreccion Maria Azkue (Ines Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1989

 

  hurrengoa

ENE ADISKIDE MAITE TA BERETERKIDE GARTSU

 

J.J. Arin ta J.M. Zuazti-ri

 

        Gertiruditxo onen aitabitxi izatea, gizalegez, zueri dagokizute. Zueri zor dizute Ardi galdua onek beronen seaskatxo txukuna: Leaburu. Aldi batez Greziako gizuren baten ama (enaiz izenaz oroitzen), ertzaroan, bere jaioterritik elkita, izan bear zuen aurrarentzat seaskerri baten bila joran aundiz ibili omen zan bezela, nerau ere, nire Arkumetxo onentzat jaiogu bat nai nuelarik, Beizama-aldera tipi-tapa asi nintzan; eta zuen arteko nere antzekoen orrek, arriturik, «Beizamara! esan zenidan Beizamara! ezotezera mendi basa aietan zerori ARDI GALDUA izango?» Alarik ere Urdanpilleta-barreneko basauritxo artan iru eguneko egotaldi-ikastaldi-ikertalditxo bat egin nuen ta gero zuengana Leaburura jo.

        Leaburu! Uf! Tout le monde a deux patries, arroxko esan zidaten bein Parisen: la sienne et la France. Nik, «mundu guzti» orren antzera, bi sorterri, bi asaberri, bi patries bear banitu, bigarrena enuke izango ori; nere bigarrena Leaburu izango litzake: semeerria, bigarren asaberri. Ikusi Geigarriko itz berriak. Ikusi -gu Geigarrian. Edozeinek ditu bi sorterri: norberarena ta Frantzia.

        Ara iritsita, bertako apaiz jaunak, «Arako mendi hura zein dan? Basatxurro. Beste orrako ori? Larte. Bularra ere bear da gero orri burura igotzeko». Ta onelaxe jakinerazi zizkidan inguru aietako tontor ta arro, gain ta sakon, mendiska ta zelai, etse ta balderna... baita gizaseme ta emakume agerienen izenak ere. Aien artean Egi. O Egi, Leaburuko elizapeko ttonttor, buru-biribil, ikusgarri ta ikusgu eder ori! Ire bizkarretik Ernio ta Aralar ta Aizkorri mendi eskergak begi betean ikusita gero, Oria-bazterreko uri lantsu Toloxa, emakumetxo zurbil bat bailitzan gutxituz, emetuz izendatzen duten Tolosa yaiua, begiak zabal-zabal nituela, ikustorduan, gogoak etzidan bururatzen egungo uri ketsu, erdaltsu, dirutsu ori, ez; orren ordez, gizaldi zarretan Gipuzkoak burutzat zeukan uri alai, goita beterriko beredin basauritxoren inude, bertsolari buru-zorrotz, ur-etsai, ezpain-biguñ geienen bilune zan, Tolosa irudi izan zitzaidan.

        Zueri, biotzez baturik zauzkadan orrei, ez bakarrik seaska, baita leguntasun-zerbait ere zor dizute nere semetxo kuttun onek. Zuenak izan oi dira Martin Loontxok eta Betijaik entzundako parre gozo asikinak; zuenak Antton Barandianek eta Medelek Urkietako aurreskuan izan zituen lenengo txaloak; eta Medelen seme naigabetsuak bere negar ta antziz eraginiko len-malkoak ere zuen begietatik isuriak izan dira. Zuek, beste inork ez bezela, dakizute nundikoak izan ta izango ditudan nere buruauste, biozmin ta jarraikadarik latzenak eta beltzenak. Euskera ilko ezpada, noraezekoa [nai ta ezekoa] degu izkelgi bati [dialekto bati] euskaldun guztiok errazen ulertzen degun izkelgiari, Urumea-bazterrekoari, indarra ta kemena ematea. Onetarako asmotan artua dezute Donostian euskera utsezko eguneroko bat ateratzea. Jaunak onedatsi ta indartu bezazute, nere gogaide maite oiei, asmo eder pizkarri ori. Ni jaio nintzan-uri onetako mintzoa Euskalerriko una [muña] balitz, nere poza, lenen ikasi nituen itz aiek [berbatsu arek] arrointzat artuta, lan ta lan egitea!

        Azkenez, zuenak izan dira onelako arazoetan ekiteko izan ditudan itz pozgarri ta zintzoenak. Zuen izenaren gerizpean sor bite, beraz, nere lantxo au; eta aate alper-nagien umeak oilo amaloka baten egapean arrautze-koskoletik irten ta azi oi diran bezen mamintsu ta pizkor, zuen izenpean argitaratu ta koxkortu bite nere Ardi galdua.

Lekeition, 1918ko garoilaren 20an

 

  hurrengoa