www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Santa Genobebaren bizitza
Gregorio Arrue
1885

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Santa Jenobebaren Bizitza, Kristobal Schmid / Gregorio Arrue (Lino Akesoloren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

  hurrengoa

Irakurleari

 

        Zuei, ama onak, batez ere zuei, gauza garbi ta eder guziak biotzean mella eragiten dizuten, eta lurreko gauzik ederrentzat gure erlijio santu adoragarria daukazuten ama biotz-samurrai, eta sentimentu eder oezaz bete, irazaki eta azi nai zinduzkeen zuen seme-alabatxoai eskañtzen dizuet liburu au.

        Eztago gauza maitagarriagorik bere seme-alabak bere inguruan artu, eta lurrean daukagun gauzik garbi eta ederrena, au da, gure erlijio santua, oiei gozotoro erakustera al guziaz saiatzen dan Ama baten amore biguña baño.

        Amore oni nolabait eranzuteko, ipiñi dizuet liburutxo au, zuei lagun degizuten zeron aurrai erakusteko lanbide ederraren karga astuna zerbait arintzeko gai eta bidetzat. Onetarako saiatu naiz alik argiroen, eta aurrak berak ere erraz adi lezakeen eran ipintzera

        Galdetzen badidazute, guraso maiteak, ea liburutxo onetan ipintzen dan guzia egiaz ala gertatu zan? Erantzungo dizuet, ezen onek dakartzien gertakaririk andi edo prinzipalenak guziz egiazkoak dirala, eta gañera dauden apañgarri txikiai egiaren itxura ematera saiatu naizela; zeren kondaira bat ondo eta biziro agertzeko, itxur oiek añ diran bearrak, nola pintura edo estanpa batean kolore desberdiñak; bada oekgabe, pinturak zer dan ezagungo ez luke.

        Arzazute bada liburu au zuen onginaiz eskañtzen dizutedan eskuerakutsi bat bezela, eta balia zaitezte beronez, batez ere zuen neke, trabaju, estura eta penetan eta asko lagunduko dizute Jaungoikoaganako uste eta konfianza oso eta bete bat artuaz, sofrikari guziak onez eramateko, eta au da zuei opa dizutedana

 

  hurrengoa