www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

  hurrengoa

        Irakurle: Nere aiskide batzuek zugana bultzaka nakarte. Egikizun bat beraiek nai bezin azkar nik ezin bete, alegiya. Nere olerki zarretafik berezitako mordoska bat argilaratzeari zegokion lana egin bear izan det.

        Alperkerizko lastai bigunean etzinda ote negon edo zenbaitek ala uste izan arren, aldapa gogor zalletik ibili naiz. Gauz bat bi bider esan besterik ezpalitz, nekez ari bearrik ez nuen izango, errexean jardun eta nere arazoari laister azken emango nion.

        Aundi da baña olakotan gerta zaidana: garai batean idatzitako neurtizkiek argira jaso ta andik urte batzuetara akatzez itxusituak ikusten ditut. Ori dala-ta beren zimurrik agerienak igurtzi, aldakera bat edo beste egin, ustez beintzat egoki xamar ezarri ta ona emen, liburu txiki ontan, oraingo nere langitza.

        Bertan dauden olerkiei pixkana pixkana, txolartietan, zuk, irakurle, begaldi bat ematen baiezu, gozaro ni.

 

  hurrengoa