www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskualdun pelegrinaren bidaltzailea
Gratien Adema, «Zaldubi»
1877

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

 

 

  hurrengoa

AINTZIN HITZAK IRAKURTZAILEARI

 

        Beila edo pelegrinaietako debozione zaharrarentzat lehia handia dute orai girixtinoek bazter guzietan.

        Gu ere eskualdunak gure aintzinekoen Fede berarekin bagabiltza hain hauzo ditugun beila lekhu saindu horietan.

        Ordean askok hara dohazinean ere deus guti dakite han gerthaturikako gauza miragarriez, eta hango asko manerez.

        Liburu eskuara bat eskas ginuen debozione eta ibilgide hoieri zagokotena.

        Eskualdunek ere zerbeit gure gurerik beharrez, lehenbizian hasi ginen Lurden kantatzeko kantika batzuetarik.

        Gero Jubilau urtheko gure pelegrinai handi haren orhoitzapenetan, Jaun Aphezpikuaren nahikariak liburu ttikitto bat zarotan eginarazi.

        Ikusirik liburu ttiki horrek izan zuen errekesta, eta hain laster denak enplegatu ondoan galde asko heldu zela oraino bazterretarik, hartu nuen xedea bertze hainbertzeren eta gehiagoren ere berehala inprimarazteko.

        Bainan hainbertzenarekin eman nion gogoari, hartaraz geroz hobe nuela aldi huntan, aintzinekoan baino zerbeit gehiagorik eta konpliagorik egin, amoreagatik eta eskualdunek ere izan zezaten pelegrinai horietako beren esku liburua eta bidaltzailea.

        Asko gauza da beraz liburu huntan lehenekoan ez zenik. Egin ahalak segurik egin ditut zerbeit onik eta gostukorik atheratzeko.

        Andre Dena Mariak benedika beza ene lana, eta zuk, irakurtzaile maitea, othoitz egizu neretzat.

 

Liburu huntako zenbeit hitz makhur inprimatuak.

26garren plaman, 18garren lerroan, bigarren hobeki hux eginik emana da.

31garren plaman, 5garren lerroan, arroxoinekin irakurrazu arrozoinekin.

36garren plaman, 13garren lerroan, arrun............ irakurrazu arrunt.

46garren plaman, 20garren lerroan, guzia............ irakurrazu guziak.

47garren plaman, 19garren lerroan, bandik......... irakurrazu handik.

74garren plaman, 12garren lerroan, diozue......... irakurrazu diozu.

114garren plaman, 11garren lerroan, egearen..... irakurrazu legearen.

134garren plaman, 6garren lerroan, Harraboz.... irakurrazu harrabox.

 

  hurrengoa