www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

  hurrengoa

BADA JAINKO BAT

 

Mintza zaitezte iguzki, hilargi 'ta izarrak,

Itsasoa, ihurtzuri, haize, hedoi, uharrak;

Abre, xori, arrain, ibai, mendi, zelhai, ibarrak.

Oi mundua! nork egin hau? hori niri erradak.

 

Jainkoak gaitu guziak egin ezdeusetarik;

Bethidanik zen ber-bera, zena bere baitharik.

Mundu hunek ez du nihor, Jaungoikoaz bertzerik,

Ez hastetik egilerik, ez iraunarazlerik.

 

Jainkoa da izate bat diteken handiena,

Bethidanik zen bezala bethi izanen dena.

Izpiritu garbi bat da gorphutzik ez duena,

Ezin ikhus, ezin ukhi, ezin negur daitena.

 

Ontasun bai edertasun, indar eta bothere,

Nausitasun, jabetasun, guziak ditu bere:

Gu denak haren meneko, haren eskuan gare;

Hark emanik baizen ez da gutan onik deusere.

 

Iraganak, oraikoak, ethorkizunekoak,

Gure gogoetak berak, bai nola-nahikoak,

Guziak ikhusten ditu agerian Jainkoak;

Debalde dire harentzat ilhunpe 'ta zokoak.

 

O Jainko egiazkoa, zu zaitut adoratzen;

Ahuspez, ni hain ezdeusa, natzaitzu ezeztatzen:

Naizen guzia zuk nauzu egin eta beiratzen.

Oi! ni zer bihotz-gabea, ez bazintut maitatzen!

 

  hurrengoa