Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000

 

 

ELDARNIOA GERRA GARAIAN

 

kuartelean tiroak entzun dira

 

teletestoak dio

españak edo real madridek gola sartu dutela

hiru solairu lurpean

hirugarren eguna

hiru, sei, hirurogei uniforme

 

horiei axola gutxi

baina epaileak ere,

inkomunikazioak luzatzerakoan,

Mikel Perez idatzi ordez

gol! izenpetu du

 

Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000