Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000

 

 

leku txikia hartu dut idazteko

txikia eta estua

eta isildu eginen naiz

amaierara heltzean

lekurik ez denean

zer arnastua ere zorrotz neurtu behar baita

itogarria? galdetu didazu baliteke.

kanpoko hotzetik salbu gaude bederen

eta tira argia ere sartzen da tarteka

hori bai, itsutu ez egiteko moduko dosietan

azalduko nizuke, baina ez daukat lekurik

 

Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000