Mattin, nere gizona
Mari Treku

Auspoa, 1982

 

 

Mixel Labeguerie

 

      Bazkaltzeko lur sagarra bildu eta sartzen naiz sukalderat. Zer ikusten dut? Mattin idazten.

      — Zer ari zira? —galdegin nion.

      — Zer ari naizen? Berri trixte bat behar dautzut anontzatu.

      — Eta zer?

      — Maitek deitu nau telefonoaz, bi bertsu behar ditudala egin eguerdiko, radiotik abisatzeko nola Mixel Labeguerie hil den.

      Laztu ninduen. Nigarra begian zagon eta kantatu behar. Hain maite zuen bere lagun eskualtzaleak bihotza urratu zion memento hortan. Eta huna bi bertsu eman zituenak:

 

            Mixel, azken agur bat bihotz-bihotzetik,

            zer grinak zinituen Eskuadiz badakit.

            Zonbeit lan ibilia eskuararen gatik,

            behar baino goizago joan zira mundutik.

 

            Trixterik nago hemen, Mixel, zu goguan;

            gizon hoberik ez zen neretzat munduan.

            Zonbeit aldiz egonak elgarren onduan,

            menturaz ikusiko girare zeruan.

 

      Handik urte baten buruan, Jainkoak deitu zuen Mixelen ondorat.

 

Mattin, nere gizona
Mari Treku

Auspoa, 1982