Porroten bilduma
David Tijero

Birmingham, 2007

 

 

AURKI EZ NAUZU AURKITUKO

 

Aurki estaliko du lorea elurrak

aurki aldenduko zara berriz ere

zin eginez itzuliko zarela

ulertu barik

zure abialdiak nire desagerpena

   dakarrela

promes egin zenidanez gero

beti bezala itzuliko zara

baina hurrengo honetan ez

   nauzu oroituko

aurkituko ez nauzulako.

 

Porroten bilduma
David Tijero

Birmingham, 2007