Grand Placen aurkituko gara
Mario Onaindia

Haranburu Editor, 1983

 

 

(g)

 

        Ez Beljikan soilik baina bai eta Europa guztian aurki dezakezun dorrerik ederrena duzu dorre hori, hala bere elegantzia dotoreagatik nola bere habilitatearen kausaz. Lurretik kolpe batez bat-batean sorturik dagoela ematen du. Eta berdin duzu zein puntutatik hurbiltzen zaren hirira, han ikusiko duzu dotore, lerden, polit, eder, zuloz betea, bereziki eguzkiak punta nakarezko zuritasunez betetzen duenean.

        Kanpotik behatzen denean lehen aldiz ikusten den gauzarik harrigarriena da, ez dagoela edifizioaren erdian, alde batetik sei habe eta bestetik hamaika baitaude. Norbaitek, frantzesen batek segur aski belgei dien gorroto irrigarria gatik, hanka sartze soil izan zela zioen, eta arkitektoak gaizki jarri zuela konturatu zenean bere burua goitik behera bota zuela; baina hori bai dela zentzugabekeria bat.

        1449.an eskubiko aldea ere bukatu zutenean, ematen du dorrearen parte bat aski zela anguleko dorre bezala baina inola ere ez, erdian egon behar zuen dorrea osatzeko baina arkitektoak, dena suntsitu eta gero erabat berri bat eraiki erazi beharrean, lehen zegoena indartu zuen, bereziki lehen pisua, manposteria guztia ere indartu zuen eta horrela lehen pisutik gora pisu berriak eraikitzeko gauza zen oinharri bat lortu zuen.

        Dorreak hiru parte ditu, ikus dezakezun bezala. Parte kuadratu bat, lau pisutakoa, hiru pisutako parte oktogonal bat eta gero tontor piramidal hori gainean.

        Piramide horren gainean hiru metrotako oinharri bat dago eta haren gainean bost metrotako San Migel bat.

 

Grand Placen aurkituko gara
Mario Onaindia

Haranburu Editor, 1983