Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

 

PABLO PICASSO

 

      Laister Espaņan Picasso erakusketa izango dala-ta pintore ospetsu orrezaz zerbait esatera noa.

      Pablo Ruiz Picasso 1881gn. urtean Malagan jaio zan. Ez dago oso garbi bere aita nongoa zan, baņan batzuen iritziz Bizkaikoa; apellidoz Ruiz Blasco eta ofizioz pintura irakasle. Bere ama Andaluziakoa, Maria Picasso. Beraz, amaren izenakin firmatzen ditu Picassok bere lanak.

      Barcelonako La Lonja edo Bellas Artes eskola batean asi zan pintura ikasten, amalau urte zituala.

      Lagun asko egin zun Barcelonan, eta lagun aiekin biltzen zan Els catre gats cafe edo cabaret ba­tean. Orduko lagunen izenak oso ezagunak dira orain, Nonell, Miguel Utrillo, Suņer, Manolo escultorea, Eugenio dOrs, eta abar.

      1900 garrenean, Els catre gatsen egiten du Picassok bere lenen erakusketa. Oraindik aita eta ama­ren deiturekin firmatzen zuen: Pablo Ruiz Picasso.

      Talde gazte eta alai arek Parisera joan ta etorri maiz egiten zuen. Denbora artan Paris —orain be­zela— pinturaren Meka zan.

      Parisien Inpresionismoa nagusia zen. Baņan artista inpresionista batzuek aldentzen asiak  ziran eskola artatik. Orrela Gauguin, Cezanne, Van Gogh... Izan ere, Cezanne dugu cubismoaren oiņarriak jarri zituna.

      Jende aren artean ibilli zan Picasso gaztea, ikusten eta ikasten. Max Jacob poeta gazte batekin bizi zan, gela txiki eta pobre batean.

      Denbora artakoak dira Picassoren lan xamur eta zoragarrienak, epoque bleu, epoca azul edo aro urdin izendatutako kuadroak. Lan aietan urdin kolorea nagusia zen.

      Eskale, arlote, circotarrak, pailaso ta titiliteroak, ezurrak ia agerian zeuzkaten izaki gosetiak artzen zitun, ertigai bezela, Picassok aro urdin artan, kuadroetara eramateko.

      Aro urdiņaren ondoren aro gorrixka dator, epoque rose, eta gero aro beltza. Bai, beltza, baņan ez koloreagatik, baizik Africako artea eza­gutu eta gustatu zitzaiolako.

      Africako beltzen antzea modan jarri zan Parisien. Jainko faltsuen irudiak, totem eta orrelako basatien lanak azaldu ziran Europan, baita aien musica eta dantzak. Paristarrak baso barrutitik argira igo zuten Africako antzea.

      Picassok ere ontzat jo zuen arte beltza, eta kutsu orrekin Les demoiselles dAvignon kuadroa egin zuen, gaur izen aundikoa, New York Arte Berriko Museoan gordetzen dana. Kuadro onekin, kritikoen iritziz, asten da cubismoa. Orregatik Avignongo andereņoak ainbeste garrantzia du antze kondairan.

      Baņan kritikoek Picasso ez dute jotzen cubismo asmatzalletzat, Paul Cezanne baizik. Prantses au, Aix-en-Provencekoa, inpresionismoaz asperturik edo, cubo, borobil eta jeometri figuren bidez asi zan natura interpretatzen, antziņako arte klasikoa berpizteko era egokiena zalakoan. Lortu ala ez lortu alako elburua (ezetz uste degu), beintzat arte berri baten bidea billatu zuen. Paulo bizardun eta zakar aren lanetan xurgatu zuten Picassok eta beste artistek.

      Cubismo eskolak aldeketa aundia egin du antze landan, naiz pinturan, naiz eskultur edo arkitekturan naiz olerti-poesian. Cubismoa baņo len, kuadroak ispilluak bezela izan bear ziran, ots, naturaren puxka baten antzekoak. Cubismoak beste aldetik jo zuen ederraren billa, egiaren antzatik kanpo, alegia.

      Baņan ala ta guztiz ere, cubismoak ez zuen galdu realidadekin artueman osoa. Cubismoak Natu­raren gauzak artu, autsi, puskatu, eta gero kuadroan (edo poeman) konpondu, berritu egiten du, baņan ez len ziran bezela, ez, artistak nai duen bezela baizik. Naturaren creazio puskaekin, creazio berri bat sortzen du artista cubistak.

      Orregatik —eta au da jendeak konprenitzen ez dueņa— azaltzen dira orien kuadroetan, emen botella erdi bat, or kitarra okertu bat eta an begi edo sudur bat. Baņan beti eta beti naturaren gauzaekin egiņa. Ortan diferentzi aundia du abstracto eskolakin, onek ez baititu ezertarako ere naturaren gauzak erabiltzen.

      Picasso paregabeko asmatzallea eta langille purrukatua degu. Bere aro beltza ondoren beste aroak izan ditu, esaterako, le periode cristal, les papiers collés, etabar. Garai batean atzera jo zuen, antziņako Grezia-arte ederra berpizteko asmoan. Baņan geienetan aurrera begira izan degu eta beti sortzen eta asmatzen.

      Dibujante onenetakoa. Grabadore bezela, Rembrandt eta Goyan parean jarri bear dugu.

 

Egan, 1957

 

 

Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970