Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

 

ARROKERIA

 

      Gure egunetan beste garaitan baņo maizago, eta errezago, ikusten diogu arrokeriari bere aurpegi ergela.

      Arroak, len, jende aurrean itxura onean azaltzeko, gizartearen ongi-etorria izateko, gorde egin bear zuten bere aundikeria, olako akatsa ezpaitzuen barkatzen gizarteak. Eta apaltasun larruaz estali bear zituzten uste eta aundikeriak.

      Egunotan, berriz, lotsa eta pudore hura galtzen ari da, osoro galdurik ezpadago. Orain, edonork bere burua goraipatzen du, lotsarik gabe. Orain, esaterako, omenaldi itzaldietan gero eta gutxiagotan entzuten dira itz auek:

      ĢNik, ezer ez naizen onek, ezer balio eta ezer merezi ez dudan onek...ģ

      Ordea, errez entzun ditezke olakoak:

      ĢEgiazale bainaiz, auxe esango dizuet; alegia, eskeiņi didazuten omenalditxo au, guztiz merezia dut...ģ

      Eta entzuleak, orrelako arroputz-esanak txartzat jo bearrean,-ontzat eman eta txalotzen ditu.

      Etengabeko arrokeri zabaltze au kalte aundia egiten ari da. Batzuek naiago dute, noski, arrokeri utsa, disimulu gabeko arrokeria, sasiapaltasuna baiņo. Besteak ez. Besteen iritziz, sasiapaltasun arek zerbait esan nai zuen; lengo umiltasun faltsu hura zerbaiten siņalea zan, alegia, gizarteak arrokeriari zion gorrotoarena. Gizarteak ezpaitzion arroari bere pekatua barkatzen.

      Lengo arroek zergatik etzuten barrengo aundinaia erakusten? Zergatik gordetzen zuten, eta umiltasun azalaz estali? Ezitzaen faltatuko, noski, erakusteko gogoa, baņan beldurra zuten. Gizarte-iritziaren beldurra.

      Orain, baņan, gizarteak arrokeria ontzat jo ezkero, lasai azal ditzateke orien uste guziak.

      Orra ze aldea! Bein batek plazan beatza altxatu zuenetik (adierazteko, alegia, toriadoreen artean n.ē 1 zela), beatz asko altxatu dira nonai, asmo berdiņakin. Bestaldetik, or dituzute edertilari arroak, lengo artista clasikoak bezin onak edo obeak dirala esaten.

      Gaurko izaera lotsagabe onek jendea milla astakeri egitera bultzatzen du, Arroa, naiz anka bein eta berriro sartu, ez da zuzentzen —itxuturik baitago— eta amiltzen da azkenean.

      Aspaldi ez dala Donostian gertatutako artista batzuen ateraldi itxusia denen oroimenean izango da noski. Certamen de Navidad pintura txapelketa bukatuta, Juradoak epaia emanda, saria irabazi etzuten artistek, eroak bezela jarririk, eguneroko prensari eskutitz bat biali zioten, epaia, kritikalari eta juradoen kontra ikaragarriak esaten.

      Irakurle, gai onekin aurrera jarraitu baņo len, aitortu nai dizut auxe: egia esateko, arroak... denok, edo geienok gera. Lerro auen egillea ere ez da ortan makala; idazle au apal faltsuen motakoa dela uste dut. Baņan goazen bereiztera kategori ontan (sasiapaltasun kategorian) bi malla. Alde batetik, beldur edo lotsagatik bere arrokeria gordetzen duten arroak ditugu. Bestaldetik, maltzurrak diralako, apaltasun larruaz jazten diran arroak. Ba, idazle au lenen aipatutako mallan dagola esango nuke, ezpaitu maltzurtzat bereburua jotzen. (Eta barkatu arrokeria).

      Gauza bat da arrokeria, eta bestea urguilua. Urgullua, gure izaerakin bat eginda, instintu edo sena bezela barru-barruan sartua dugu.

      Zer dira lizunkeria, jalekeria eta beste obenak, senaren geiegikeriak baizik? Ba, arrokeria ere, gure jatorrizko urgulluaren geiegikeria besterik ez da. Bear dan aņa lotu ez dugun instintu bat; lasaiegi utzi duguna.

      Frenu gabeko urgulluak —arrokeri biurtua— egite txar eta gaiztoak betetzera bultzatzen gaitu, ots, senide eta lagunak ukatzera, lankideak mespreziatzera. Anaiarteko guduak arrokeria du iturburu.

      Arrokeria bein gure baitan jabe egin ezkero, gauza on bat, gauza zuzen bat nekez aterako zaigu. Batezere —oraingo gizaldiaren pentsaerak eraginda— lotsa edo beldurra galtzen badegu.

 

Zeruko Argia, 1963

 

Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970