Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

 

SOŅU, JAIZKIBELKO BASATIA

 

 

      Izen onek, noski, ez dio ezer esango irakurle gazteari; baņan zar xamarra edo, obeto esateko, oso gazte ez diranak, Jaizkibelko basati aren izenaz, Soņu izenaz alegia, gogoratuko dirala uste dut.

      1903 garren urtean, gutxi gorabera, Jaizkibel mendiko artzaiak ardiak faltatzen ari zitzazkiela konturatu ziran. Inguruetan lapur bat ote zebillen jakiteko eta arrapatzeko zelatan jarri ziran, baņan alperrik, iņor ez baizuten arkitzen.

      Bein, itxas aldeko arkaitzen ondotik zijoan baserritar batek aragi puska aundi batzuek billatu zitun, makilletan sartuak, eguzkitan legortzen edo, Ardilarruak ere ikusi zitun. ĢOr ziok lapurraģ esanaz artzaieri kontatzera joan zan. Toki artara denak itzulita, bertako leize zulo batean bizardun gizontxo bat arrapatu zuten. Ura zan ardien lapurra. Ura Soņu zan.

      Ondarribira eramana, Soņuk bere bizia kontatu bear izan zun. Jaizkibelmendiratu baņo len, eskean zebilien erriz erri; baņan olako bizimoduaz asperturik, eta oso lotsatia ta bakartzale porrokatua zalako, mendi-bakarteratzea erabaki zuen. Lenbiziko egunetan arkaitzetan arrapatutako karramarro, lapa, lanperna, karraspio eta olako janariaz bizi zan; baņan bein ardi galdu bat eskuratu, ill eta jan ondoren... ez zun geio jakin nai izan itxas-ertzeko janari kaxkar aietaz. Geroztik, ardiak bakarrik. Eta gordiņak, keak salatu ez zezakion jabeari.

      Au da, itz gutxitan, Soņuren mendi egonaldi ura. Orain lau urte Soņu bera billatu nuen nik Oyartzunen, eta berakin izandako interviu edo elkarrizketa kontatuko dizuet:

 

      Oyartzungo elizako aulki zar eta sendoetan, Salbatore Kristorenpean, agure bereizi bat ikusten dut igandero. Brusa beltz eta garbiaz jantzitako gizon txiki ta makurtua duzu, ixil eta musiņa. Eskuan makil lodi bat darama eta elizbarruan danean, eskapulaio aundia lepotik.

      Uste nuen baserritar edo ganadu-saltzalle aberastua, diruzale xurra eta azken orduko santuzale bat zala; baņan oker nengon. Egun batean gizon ori Soņu famatua zala esan zidaten, gaztearoan mendian basati ibilli izan zana.

      Agure txukun au izan al diteke —nere baitan— 1903gn. urtean Ondarribira jetxi zuten arlote erdi ero ta zarpatsu ura?

      Asi nintzan galdezka errian eta laister jakin nitun orren berriak. Soņu ezagutu zuen oyartzuar batek auxe kontatu zidan: mendira baņo len Soņu eskean bizi zan garai artan, eta tella lantegi batean lo egiten zuen, laberako otearen gaņean. Erriko aurrak ara joaten zitzazkion burlaka ta arrika. Soņuk uxatzen zitun, eskuan labain txiki batekin. Oso ariņa omen zan. Gorputzez sendo, liraņa, gomazkoa bezela. Elizan etzan belaunikatzen besteen antzera. Soņuk bi belaunak batean jartzen omen zitun lurrean, eskuaz lagundu gabe. Eta be­launak lurreratu ta bereala, tximista bezin arin, txutik. Noski, orrelako belauniketak ez zun egi­ten bere trebetasuna erakusteko, oitura zuelako baizik.

      Joan dan igandean, meza nagusiaren ostean, Soņu berakin itzegin det. Atsegin, apal eta zentzu aundiko gizona duzu. Baņan oso lotsatia ere bai, lotsatiegia. Izketan asi ta bereala aitzaki bat asmatu dizu nigandik aldegiteko:

      —Bazkaltzera joan bear dut —esan zidan goizeko amaika ta laurdenetan.

      Euskeraz bakarrik mintzatzen da. Erderaz ulertu, besterik ez. Erriko gaxotegian artuta, ango mojak oso maiteki ta ongi zaindua dute. Mojaeri esker gure gizona geldi-geldi egon da une batean bere arpegia nik dibujatzeko. (Interviu bai apala nerea, fotograforik gabe).

      Prudenzio Oyarzabal eta Olaiz izenez. Jaizkibelmendian ogei ta sei urtetan baztertu zan, eta an sei illabete bizi, Zezentegi izeneko leizezulo batean, itxas-ondoan. Orain 76 urte ditu. Nere ustez bere izaeragatik ez ezik, beste zioagatik ere baztertu zan. Zergatik mendiratu zan galdetu nionean, irrifar lotsatiaz erantzun zidan ori apaizari bakarrik esan dezakiokela.

 

Zeruko Argia, 1958

 

 

Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970