Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995

 

 

KE AZPIKO ASMOAK

 

Suaren ondoren

haizean gelditu

dira ohi,

zintzilik,

keak gogoernez

ohosturiko asmoak;

asmo hutsak,

arimak izkutuan

gauari aitorturiko asmoak,

kontzientziak nahikeriaz

ixuritako asmoak;

eta keak, aienatzean,

berarekin daramatza

asmo hutsen putzura,

izan besterik izan ez diren

asmoen kabira,

inoiz egi bihur ez diren

asmo hilen erresumara.

 

Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995